95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tramitazioko laguntzaile izateko 5 lanpostu huts (C maila) betetzeko deialdia. Izendapen proposamena

2009ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 27an argitaratu zen Tuterako Udalaren zerbitzuko tramitazioko laguntzaile (C maila) izateko bost lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Bada, bertan aurreikusitako hautaprobak egin direnez, bidezkoa da argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, epaimahaiak egin duen izendapen proposamena, hain zuzen ere azterketa gainditu duten izangai hauen aldekoa: Ana Garate Martínez, Marta Castellano Córdova eta Jesús Hernández Ortin (igoera txandakoak); bai eta Esther de Miguel San Martín eta María de Irache Lanz Peón (txanda librekoak).

Interesdunak 30 egun naturaleko epea du, argitalpen honetatik aitzina, Tuterako Herriko Etxean deialdiaren 9.2 oinarrian agertzen den dokumentazioa aurkezteko.

Tuteran, 2010eko uztailaren 7an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1012101