95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Administrari-ofizial izateko 6 lanpostu huts (C maila)
betetzeko deialdia. Izendapen proposamena

2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 5ean argitaratu zen Tuterako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial (C maila) izateko 6 lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia. Bada, bertan aurreikusitako hautaprobak egin direnez, bidezkoa da argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, epaimahaiak egin duen izendapen proposamena, hain zuzen ere azterketa gainditu duten izangai hauen aldekoa: Ana Garate Martínez, Marta Castellano Córdova eta Jesús Hernández Ortín (igoera txandakoak); Aurora Miranda Latorre eta María Ángeles Galarreta Pérez (txanda librekoak); eta Inés Melero Marín (ezgaitasuna dutenen errreserba txandakoak).

Interesdunek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarpen honetatik aitzina, Tuterako Udaletxean deialdiaren 9.2 oinarrian agertzen den dokumentazioa aurkezteko.

Tuteran, 2010eko uztailaren 7an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1012100