95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

7/2010 aldaketa San Adriango Udalaren 2010eko
aurrekontu orokor eta bakarrean. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2010eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko 7/2010 aldaketa; kreditu gehikuntza da, 24.000 eurokoa, San Adriango Udalaren 2010eko gastuen aurrekonturako; hona laburpena kapituluka:

-Kreditu gehikuntza jasoko duten gastuen kapituluak:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 24.000 euro.

Guztira: 24.000 euro.

-Kreditu beheititzea jasoko duten gastuen kapituluak:

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 24.000 euro.

Guztira: 24.000 euro.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

San Adrianen, 2010eko uztailaren 8an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L1011995