95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena. 4/2010 espedientea

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an. Jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, uztailaren 29ko osoko bilkuran erabakirik, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia, Nafarroako Ubideko X. sektorea ureztalur bilakatzeko obretarako, presiozko banaketarako interes orokorreko kontu-saila. Zenbatekoa: 262.631,33 euro.

Finantzabidea: hitzartu beharreko kreditua, zenbateko berekoa.

Murillo el Fruton, 2010eko uztailaren 29an.-Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L1013004