95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2010eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 24an, Miranda Argako Udalaren 2010eko aurrekontu orokorrean kreditu gerakinak sartuz 4/2010 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Gastuak:

Kreditu gerakina sartzea: 305.599,17 euro.

Diru-sarrerak:

Finantzabidea: 305.599,17 euro.

Miranda Argan, 2010eko ekainaren 22an.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1012394