95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Lerateko (Gesalatz) UC 10.3 unitatearen birzatiketa.
Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2010eko uztailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lerateko (Gesalatz) UC 10.3 unitatearen birzatiketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsita geldituko da, bertzerik gabe.

Gesalatzen, 2010eko uztailaren 7an.-Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1012089