95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa Gesalazko Udalaren Hiri Antolamendurako Udal Planeko hirigintzako araudi partikularreko 22. artikuluan.
Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2010eko maiatzaren 19ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa hau.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, araudi horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

22. artikulua. Solairu kopurua.

-Gehienez ere:

Solairu kopurua, gehienez ere, honakoa izanen da: sotoa, beheko solairua, lehenengoa eta teilatupea (S+BS+I+T).

-Gutxienez ere:

Solairu kopurua, gutxienez ere, beheko solairua izanen da.

Muetzen, 2010eko uztailaren 5ean.-Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1012016