95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2010eko uztailaren 7ko 49/2010 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Faltzesko Udal Planeko 6. sektorea borondatez birzatitzeko proiektua, Mecanización de Estructuras Poliméricas, S.L. (MEP, S.L.) jabe bakarrak tramitatzeko eskatu ondoren; hortaz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluarekin bat, jendaurrean jarriko da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Idazkaritzan aztertu dadin eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak para daitezen.

Faltzesen, 2010eko uztailaren 9an.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L1012010