95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Jabari publikoko ondasunaren xede aldaketa.
Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2010eko uztailaren 12an egin bilkuran, erabateko gehiengoa zuela erabaki du hasiera batean aldatzea jabari publikoko ondasun honen xedea: 2. poligonoko 46. lurzatia, Ezkarozeko Rochapea karrikako 10ean. Horren ondorioz, ikastetxe publikotako zena herriko etxetako izanen da hemendik aitzina. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak aldaketaren aldeko txostena egin du.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Ezkarozen, 2010eko uztailaren 12an.-Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1012367