95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, maiatzaren 10eko 29/2010 Foru Dekretuarena. Hartan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, hainbat atalburutza eta bulegoburutza merezimendu lehiaketa bidez bete ahal izateko.

62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 21ekoan, argitaratu zen maiatzaren 10eko 29/2010 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena, hainbat atalburutza eta bulegoburutza merezimendu lehiaketa bidez bete ahal izateko. Foru dekretu horren I. eranskinean akats bat egin dela ohartuta, bidezko da zuzenketa hau egitea:

I. eranskina

Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atalburutzen eta bulegoburutzen zerrenda (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak izan ezik).

7251. orrialdean, bigarren zutabean, Administrazio Aferetarako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7740) Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari atxikita agertzen da, baina Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza tekniko Nagusiari atxikita agertu behar du.

7251. orrialdean, bigarren zutabean, Lurzoru eta Klimatologia Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7148) Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari atxikita agertzen da, baina Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari atxikita agertu behar du.

Iruñean, 2010eko ekainaren 24an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1011305