95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Udal Planeko Eraikuntzarako
eta urbanizaziorako ordenantzaren 11. artikuluan,
"atal irtenei" buruz. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2010eko ekainaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Udal Planeko Eraikuntzarako eta urbanizaziorako ordenantzaren 11. artikuluan ("Lerrokaduratik ageri diren atal eta elementuak"), "Eraikinaren atal irtenak" arautzen baititu, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan xedatua betez, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta bidezko erreklamazioak aurkez daitezen.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betikoz onetsitzat joko da.

Eguesen, 2010eko uztailaren 20an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1012372