95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BADOSTAIN

Auzolana arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Badostaingo Kontzejuak, 2010eko ekainaren 22an egin osoko bilkuran, eta aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko onetsi du Badostaingo Kontzejuko auzolana arautzen duen ordenantza, ondotik heldu dena. Ordenantzak indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Badostainen, 2010eko ekainaren 22an.-Kontzejuko burua, Xabier Ziritza Erbiti.

AUZOLANA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea da auzolana edo herritarren lana arautzea, Badostaingo Kontzejuaren mesederako egiten diren lan eta zerbitzuei dagokienez.

2. artikulua. Oinarria.

Ordenantza hau, lehenik, auzolanaren bidez arautzen da, Badostaingo ohitura zaharra baita; orobat, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 53, 54 eta 55. artikuluek xedatzen dutenaren bidez.

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Badostaingo Kontzejuan bizi direnek dute auzolana egin beharra.

Hortaz, bertan bizi dela hartuko da, salbu eta aurkakoa frogatzen bada, hauetakoren bat betetzen duena:

-Kontzejuan erroldatuak edo bertako zentsuan daudenak.

-Kontzejuan erroldatuak izan gabe ere, Kontzejuan etxebizitza dutenak, betiere urtebeteko epean Kontzejuan egiazki bizitzen emandako denboraldia sei hilabetera iristen bada, aldi horiek izan oporrak, asteburuak edota egun solteak. Bizitzeko aldi hori urtean sei hilabetekoa edo gehiago dela hartuko da interesdunek enpresen hornitzaileek igorritako ziurtagiriak aurkezten badituze, eta etxebizitza horien uraren eta argiaren kontsumoa Badostaingo etxebizitzen kontsumoaren batez besteko 6/12 baino txikiagoa bada. Orobat, etxebizitza horietako titularrek frogatzen ahal dute ez direla bertan bizi, betiere etxebizitzaren errentamendu kontratua Kontzejuan aurkeztuz gero.

Etxe bakoitzeko, kide bat egonen da auzolana egitera behartuta, kontuan hartu gabe nor den etxearen jabea.

4. artikulua. Ondorengoak salbuetsita daude:

a) Hemezortzi urtez beheitikoak eta berrogeita hamabostez goitikoak.

b) Ezindu fisiko, psikiko eta zentzumenezkoak.

c) Presondegietan giltzapetuak daudenak.

Bizilagunen batek bere burua Udalaren erroldatik kentzen badu auzolana ez egiteko eta herrian bizi dela frogatzen bada, auzolanaren ordenantza bete behar dutenen zerrendan sartuko dute.

5. artikulua. Arauketa.

Badostaingo Kontzejua behartua dago auzolanean ari direnek izan ditzaketen istripuen arriskuak estaltzeko.

6. artikulua. Auzolan motak.

Bi auzolan mota egonen dira: ohikoak, alegia, Sanmigelak baino lehen eta ondoko egunetako garbiketa eta mantentze lanak egiteko, eta Badostaingo Kontzejuak antolatzen dituen gainerako ekintzetarako, baina horrelakoetan ez beharrezkoa izanen etxe guztietako ordezkariak agertzea. Eta, bestetik, ezohikoak, etxe guztietako kide bana egotea beharrezkoa izanik.

7. artikulua. Herritarren lana edo auzolana urtean sei egunetan eginen da, gehienez; egunak ez dira izanen elkarren segidakoak. Oro har, jaiegun ez diren larunbatak izanen dira auzolana egiteko egunak, goizeko zortzietatik ordu biak arte, salbu eta justifikatuta legokeen kasu berezia bada. Lan aferak direla-eta bizilagunen batek ordu horietan ezin badu, Kontzejuari jakinaraziko dio, bereizkeriarik ekarriko ez lukeen beste ordutegi bateko auzolanen batera deitzeko. Beste lagun batek egiten ahal du auzolana, betiere horretarako egokia baldin bada eta bere borondatez aritzeko prest bada. Aldez aurretik, ordezpen horren berri emanen zaio Kontzejuari. Orobat, diru kopuru bat ordainduz libratu daiteke auzolanetik. 2010. urtean 40 euro izanen da auzolan bakoitzagatik. Diru kopuru hori urteroko KPIren arabera eguneratzen ahalko da, eta derrigorrezko dirubilketa bidez ere eskatu daiteke. Urtean egiten diren auzolanak ez dira kontuan hartuko hurrengo urteetarako.

8. artikulua. Badostaingo Kontzejuak behar adina auzolan berezi eginen ditu urtero, eta horietarako deia gutxienez 72 ordu lehenago eginen du, iragarki oholean agertuz edo, salbuespen gisa, bestelako bitarteko bat baliatuz.

9. artikulua. Auzolan bakoitzeko lana Kontzejuko kideren batek edo Kontzejuak izendatutako pertsona batek zuzenduko du.

10. artikulua. Badostaingo Kontzejuak, interesdunek eskatuta, auzolanetik libratzeko aukera emanen du obrak edo zerbitzuak beste bitarteko batzuk baliatuz egiten badira, hala nola garraioa, bestelako makina batzuen bidezko lanak, lantegietako lanak etab. Lehendik egindako lanak direla eta, ez da auzolanetik libratuko Kontzejuaren Auzolan Batzordeko ordezkariak ez badie oniritzia idatzita ematen auzolana egin aitzin.

AZKEN XEDAPENA

Lehena.-Modu osagarrian aplikatzekoa izanen da, bidezko denean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

Iragarkiaren kodea: L1011700