95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Adimen desgaitasuna duten pertsonentzako deialdi murriztuaren aurkako errekurtsoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 12 lanpostu, funtzionario araubidekoak eta E mailakoak, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia (2010eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 11koa). Lanpostu horietarik 2 museoko zaintzaile izateko dira, 5 zerbitzu orokorretako langile izateko eta beste 5 zerbitzu anitzetako langile izateko.

Jesús M.ª Pitillas Rodríguez jaunak eta Daniel Úriz Rodríguez jaunak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 31n emandako 22/2010 Ebazpenaren aurka, hartan deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestean baztertuak izan baitira. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenbiziko solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko ekainaren 28an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1011322