95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Adimen desgaitasuna duten pertsonentzako deialdi murriztuaren aurkako errekurtsoa.

Adimen desgaitasuna duten pertsonentzat E mailako 12 lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdi murriztua, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 22an emandako 250/2009 Ebazpenaren bidez onetsia (2010eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 11koa).

Juan Carlos Nagure Domaica jaunak eta Alejandro López jaunak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte deialdiko epaimahaiak 2010eko maiatzaren 25ean hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez oposizioko bigarren ariketaren emaitzak argitaratu ziren. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenbiziko solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko ekainaren 25ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1011314