95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. OLT-EUDen deialdiaren aurkako errekurtsoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT-EUD izateko 17 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 31n emandako 64/2010 Ebazpenaren bidez onetsia (2010eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 16koa).

Valentín Ibáñez Salinas jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdi horren aurka. Euskara eta Europar Batasuneko beste hizkuntza batzuk baloratu ez izana aurkaratzen du. Hortaz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten. Alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenbiziko solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko ekainaren 25ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1011311