95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

288/2010 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak ohiz kanpoko prozeduraz izendatzen dituena.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzeko merezimendu lehiaketa arautzeko deialdia onetsi zen.

548/2009 Ebazpenaren hamaikagarren oinarriko 1. puntuan xedaturikoarekin bat, hautapen batzordeak izangai bat ere aldarrikatzen ez duenean edo ikastetxeko zuzendaritzarako hautagairik ez dagoenean, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten-proposamena eman ondoren, ohiz kanpoko prozeduraz irakasle bat izendatuko du ikastetxeko zuzendari, gehienez ere lau urterarako.

Horrenbestez, bidezkoa da 2010eko ekainaren 30ean zuzendaritza hutsik zeukaten ikastetxeetako zuzendariak izendatzea, hautagairik aurkeztu ez denean edo hautapen batzordeak izangairik aldarrikatu ez duenean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposatu dituen pertsonak ohiz kanpoko prozeduraz zuzendari izendatzea, abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenaren hamaikagarren oinarriko 1. puntuan xedaturikoarekin bat. Ebazpen honen eranskinean aipatzen dira.

2. Adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Tituluen Atalari, Langileriaren Kudeaketarako Atalari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko ekainaren 22an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

ERANSKINA

Ohiz kanpoko prozeduraz zuzendari
izendatuak izateko proposatu diren pertsonak

HAUTATUTAKO IRAKASLEA

IKASTETXEA

HASIERAKO EGUNA

AMAIERAKO EGUNA

López Rozas,

Jose Ramón

Berako "Ricardo Baroja"

ikastetxe publikoa

2010/07/01

2014/06/30

Prieto Prieto,

M.ª Luisa

Berbintzanako "Río Arga"

ikastetxe publikoa

2010/07/01

2014/06/30

Pascual Omeñaca,

Milagros

Berriozarko "Mendialdea"

ikastetxe publikoa

2010/07/01

2011/06/30

Remiro Montoya,

Jose Maria

Etxalarko ikastetxe publikoa

2010/07/01

2014/06/30

Elicegui Narvarte,

Eva M.ª

Goizuetako "Andrés Narbarte Xalto"

ikastetxe publikoa

2010/07/01

2014/06/30

Alonso Cañada,

M.ª Pilar

Los Arcosko "Santa María"

ikastetxe publikoa

2010/07/01

2014/06/30

Elizondo Ainciburu,

Ana Isabel

Luzaideko ikastetxe publikoa

2010/07/01

2014/06/30

Larraza Sola,

Uxue

Iruñeko "Bernat Etxepare"

ikastetxe publikoa

2010/07/01

2011/06/30

Díaz Aznarez,

Natividad

Iruñeko "Nicasio de Landa"

ikastetxe publikoa

2010/07/01

2014/06/30

Rubio Gabaldón,

M.ª Teresa

Pitillasko ikastetxe publikoa

2010/07/01

2014/06/30

Avellaneda Segura,

Ana M.ª

Sartagudako "Nuestra Señora del Rosario" ikastetxe publikoa

2010/07/01

2014/06/30

Beitia López,

M.ª Isabel

Uharte Arakilgo "San Miguel"

ikastetxe publikoa

2010/07/01

2014/06/30

Arellano Cangas,

Jose Carlos

Berriozarko DBHI

2010/07/01

2014/06/30

Villanueva Urabayen,

Bernardo

Burlatako "Askatasuna" BHI

2010/07/01

2014/06/30

Uriel Castro, Vicente

Cortesko "Bardenas Reales" DBHI

2010/07/01

2014/06/30

Ezpeleta Remirez,

Gema Mercedes

Mendabiako "Joaquín Romera" DBHI

2010/07/01

2014/06/30

López Pérez, Julia

Noaingo "Elortzibar" DBHI

2010/07/01

2014/06/30

Astiz Montero,

Tomás

Iruñeko "Iturrama" BHI

2010/07/01

2011/06/30

Iragarkiaren kodea: F1011222