95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

401/2010 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Alkotzen Beiegi bidea hobetzeko proiekturako. Ultzamako Udalak sustatu du.

Departamentu honetan maiatzaren 25ean sartu da goian aipatu den eskaera. Jarduketa, bere ezaugarriengatik, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko D) letran sartuta dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Foru dekretu horren 36. artikuluan ezarrita dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz, eskaera aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

Proposamenean agertzen den trazaduraren zatirik handienak toki horretako bide bat ukitzen du. Bidea herriaren irteeratik abiatzen da eta ur biltegira iristen, guztira 1.590 m lineal eginez. Proiektuak hiru tartetan zatitzen du bidea; lehenengo bietan, gaur egungo sarbidea egokitu eta hobetzeko xedea besterik ez du jarduketak. Hirugarren tartean 3,5 m-ko zabalera duen bide bat irekiko da belardi batean (Ultzamako 11. poligonoko 3.101 lurzatia) eta zabor-legarrez bukatuko.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Alkotzen Beiegi bidea hobetzeko proiekturako. Ultzamako Udalak sustatu du.

2. Baimena ingurumenari buruzko baldintza hauen mende egonen da:

-Obra hondakin, lur edo harri soberakin guztiak zabortegi baimendu batera eraman beharko dira.

-Bide ertzeko zuhaitzak ez ukitzen ahalegindu beharko da. Hala ere, zuhaitzen bat moztea beharrezkoa bada, inguru horretako Basozaintzari jakinaraziko zaio moztu baino lehen, marka jarri eta mozketa egiteko administrazio baimena tramitatzeko.

-Hirigintza arloko baldintzak:

  • Egin nahi den jarduerak uki ditzakeen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu, kasuan kasuko gaian organo eskudunei eskatu eta gero.
  • Ingurumenari egokitzeko baldintza bete beharko dute obrek, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 88. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Baimenak, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu. Artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko diote hilabetean Nafarroako Gobernuari.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eta Ultzamako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko ekainaren 16an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1010871