95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

273/2010 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onetsi dira Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publiko eta gelen antolaketa eta jarduna eta Helduendako Bigarren Hezkuntzako ikasketak, bai presentziazko modalitateak, bai urrutikoak, institutu baimenduetan emateko modua arautuko dituzten jarraibideak.

Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Presentziazko modalitatean eta urrutikoan helduentzako irakaskuntza duten ikastetxe eta eskualdeen antolaketarekin eta jardunarekin zerikusia duten alderdi batzuetarako jarraibideak ematea da ebazpenaren helburua. Jarraibide horiek uztailaren 20ko 61/2009 Foru Dekretua, abuztuaren 3ko 129/2009 Foru Agindua, eta Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak maiatzaren 13an eman 211/2010 Ebazpena osatzen ditu. Horren bidez, 2010-2011 ikasturtean ikastetxe publikoen antolaketaren eta jardunaren jarraibideak onetsi ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako gelen antolaketaren eta jardunaren jarraibideak onestea, 1. eranskinean agertu bezala.

2. Helduen Bigarren Hezkuntzaren presentziazko modalitatean ikasketak garatzeko jarraibideak onestea. 2. eranskinean ageri dira.

3. Helduen Bigarren Hezkuntzaren urrutiko modalitatean ikasketak garatzeko jarraibideak onestea. 3. eranskinean ageri dira.

4. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek eta ikasgelek, bai eta Helduen Bigarren Hezkuntza irakasten duten Bigarren Hezkuntzako institutuek ere, jarraibide hauetan ageri ez den orotan, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak uztailaren 3an eman 211/2009 Ebazpenean izaera orokorraz ezarritakoa bete beharko dute. Ebazpen horren bidez, ikastetxe publikoen antolaketa eta jarduna 2010-2011 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak onetsi dira.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Helduen Hezkuntzako Atalari eta Antolamenduaren eta Tituluen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko ekainaren 14an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

2010-2011 ikasturterako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako
ikastetxe publikoen eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako gelen antolaketaren eta jardunaren jarraibideak

1. Ikasketen antolaketa.

1.1. Prestakuntza eskaintzak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek eta eskualdeek ikastaro mota hauek eskaini ahal izanen dituzte:

Lehentasunezko prestakuntza jarduerak: Helduen Hezkuntzari buruzko 9/2002 Foru Legearen 5. artikuluko a), f) eta g) letretan aipatzen diren programei loturik daudenak.

-Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastaroak:

  • Hasierako Ikasketak I eta II.
  • Eskualdeko BHI baimendu baten mendeko Helduendako Bigarren Hezkuntzako I. maila.

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduaturako proba libreak prestatzeko ikastaroak.

-Etorkinen integrazioan laguntzen duten programak:

  • Gaztelania ikastaroak eta herrialde hartzaileari buruzkoak.
  • Bide hezkuntzakoak eta irakurritakoaren ulermena hobetzekoak.

-Ezintasunak dituzten pertsonak edo egoera soziokultural ahula dutenak gizarteratzeko bidea ematen duten ikastaroak:

  • Desgaitasunak dituzten helduak.
  • Tailer-eskolak.
  • Espetxea.
  • Komunitate terapeutikoak.

Prestakuntza pertsonalerako jarduerak:

Helduen Hezkuntzari buruzko 9/2002 Foru Legearen 5. artikuluko c), d), e), h) eta i) letretan aipatzen diren programekin loturik daudenak.

-Mentor ikasgeletako ikastaroak.

-Prestakuntza instrumentaleko arautu gabeko irakaskuntzak.

  • Informatikan hasteko ikastaroa.
  • Atzerriko hizkuntzen oinarrizko ikastaroak.

-Kultura zabaltzeko programak.

Eranskin honen 8. atalean ikastetxe eta eskualde bakoitzaren eskaintza zehazten da.

Ikastetxeak eta eskualdeak ahaleginduko dira prestakuntza premia handienak dituzten eta gizartean bazterturik gelditzeko arriskuan dauden pertsonen eta gizataldeen partaidetza sustatzen. Ikastetxeek eta ikasgelek emanen duten eskaintzan ordutegiaren %80, bederen, lehentasunezko jarduerek beteko dute.

Ikastetxeak eta eskualdeak ahaleginduko dira lauhileko bakoitzaren hasieran beren jarduketa eremuan sortzen diren lehentasunezko ikastaroen eskariari erantzuten, beraiek dituzten langileekin. Beharrezkoa bada, prestakuntza pertsonalerako ikastaroen ordutegia edo kopurua murriztuko da.

Ikastetxe eta gelek zilegi izanen dute irabazi asmorik gabeko erakunde nahiz elkarteekin batera lan egitea, desgaitasunak dituztenentzako edo egoera soziokultural ahula duten pertsonentzako programak aurrera eramateko. Lankidetza hori Hezkuntza Departamentuak ontzat eman beharko du, eta ikastetxeek edo eskualdeek ikasturtearen hasieran egiten duten eskaintzan ageriko da.

1.2. Izena ematea eta matrikula.

1.2.1. Izena emateko epeak.

Oro har, jardueretarako inskripzioa ondoko egun hauetan eginen da:

-Lehen lauhileko ikastaroak: irailaren 15a baino lehen.

-Bigarren lauhileko ikastaroak: otsailaren 4a baino lehen.

Ikastetxeek eta eskualdeek bi epe desberdinetan egin dezakete izen-ematea: lehendabizi lehentasunezko ikastaroak, eta gero prestakuntza pertsonalerako ikastaroak.

Ikastetxe eta eskualdeetan lauhileko osoan eman ahal izanen da izena lehentasunezko prestakuntza jardueretan. Ahal izanez gero, berehala erantzunen zaio eskaerari, eta, bestela, pertsona interesatuak itxaron zerrenda batean sartuko dira.

Mentor ikasgeletan izena emateko epea irailetik ekainera bitartekoa izanen da.

1.2.2. Adin baldintzak.

a) Lehentasunezko prestakuntza jardueren ikastaroak:

-18 urtetik goitikoak edo jarduera hasten den urtean betetzen dituztenak.

-16 urtetik goitikoak, baldin eta hala eskatzen badute eta ikastetxeetako araubide arruntean joaterik ez badute lan kontratua dutelako edo goi mailako kirolariak direlako. Izena ematerakoan, alegatutako arrazoiak justifikatu beharko dituzte inskribatzen diren ikastetxe edo eskualdean.

-Gaztelania irakasteko ikastaroetan, salbuespen gisa, 16 urtetik gorako atzerriko pertsonak onartzen ahalko dira, gaztelania ikasi behar dutenak.

b) Prestakuntza pertsonalerako ikastaroak:

-Izena ematen dutenean 18 urte beteta izatea.

1.2.3. Ikaskuntzaren hasierako balorazioa (IHB).

Ikastetxeek, uztailaren 20ko 61/2009 Foru Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat, matrikulazioaren aurretik eta nahitaez, ikaskuntzen hasierako balorazioa (IHB) eginen diete Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastaroetan lehen aldiz inskribatzen diren pertsonei. Horrela, ikasleari bere ezagutza eta gaitasunetarako gradu eta maila egokienak esleituko zaizkio eta Helduen Oinarrizko Hezkuntza osatzeko zein modulu egin behar dituen zehaztuko da. Ikasleak ez ditu egin beharko esleitzen zaion mailaren aurretik ematen diren moduluak.

Hasierako balorazio horretan jarraitu beharreko prozesua uztailaren 3ko 129/2009 Foru Legearen 3. oinarrian adierazten da. Ikasturtean zehar inskribatzen diren pertsonei ere eginen zaie, inskripzioa egiten dutenean.

IHBren ondoriozko hezkuntza orientazioak adieraziko dira ikasketa espedientean.

1.2.4. Onartzeko irizpideak.

Aurkeztutako eskabide guztiak onartuko dira. Eskatzaile gehiago daudenean eskaintzen diren postuak baino, ikastetxeak ezarriko duen sistemaren bidez beteko dira. Betiere, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

-Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza egiteko, aurreko lauhilekoan hartan egon direnek izanen dute lehentasuna, eta horien artean maila gainditu dutenek. Maila berean gelditzen direnen kasuan, hartan denbora gutxien daramatenek izanen dute lehentasuna. Modulu bat lau lauhilekoz eginik ere gainditu ez dutenek ez dute lehentasunik izanen lehenbiziko aldiz izena ematen duten pertsonen aldean.

-Eskaintzen diren gainerako irakaskuntzetan, lehentasuna honako irizpide hauei segituz finkatuko da:

  • Helduentzako hezkuntzako ikasketak beste ikasketa ofizial batzuekin batera ez egitea.
  • Azken bi urteetan Helduen Hezkuntzako ikasketa beretan matrikulaturik egon ez izana edo horiek utzi ez izana.

Posturik lortzen ez duten pertsonak itxaron zerrenda batean sartuko dira, sortzen diren bajak betetzeko. Talde espezifikoen kasuan, lauhileko batean itxaron zerrendan egon direnek postua izateko lehentasuna izanen dute hurrengo lauhilekoan.

1.2.5. Ikasketa espedientea.

a) Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastaroak.

Ikaslearen hasierako balorazioa egin ondoren, ikastetxeko idazkaritzan ikasle matrikulatu bakoitzari ikasketa espedientea irekiko zaio, abuztuaren 3ko 129/2009 Foru Aginduaren 4. oinarrian xedaturikoarekin bat. Horren bidez, Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren ezarpena arautu zen eta jarraibideak eman ziren Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasketa horiek egiten dituzten ikasleen sarrerari, matrikulazioari eta ebaluazioari buruz.

b) Prestakuntzako beste jarduera batzuk.

Prestakuntza jardueretan parte hartu eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren gradu eta mailetan sarturik ez daudenei eranskin honen 9. atalean ageri den ereduaren araberako erregistroko fitxa bat irekiko zaie matrikula egiten dutenean.

1.3. Ikastaroak eta taldeak.

Oro har, ikastaroek lau hilabeteko iraupena izanen dute, Mentor ikasgeletakoak izan ezik.

Egutegia martxoaren 4ko 97/2010 Ebazpenaren I. eranskinean ezarritakoari eta 2010eko apirilaren 20ko gutunean jasotako zehaztapenei lotuko zaie.

1.3.1. Taldeak osatzeko ratioak.

a) Helduen Oinarrizko Hezkuntza:

-Hasierako Ikasketak I: 10 pertsona gutxienez.

-Hasierako Ikasketak II: 15 pertsona gutxienez.

b) DBHko graduaturako proba libreak prestatzeko ikastaroak: 20 pertsona gutxienez.

c) Atzerriko etorkinak eta gutxiengo etnikoak: 12 pertsona gutxienez.

d) Adimeneko desgaitasunak dituzten ikasleak: 6 pertsona gutxienez.

e) Prestakuntza pertsonalerako taldeak: 22 pertsona gutxienez.

Ratio txikiagoko taldeak osatzeko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren baimena beharko da.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak deuseztatu egiten ahalko ditu lauhileko batean parte-hartzaile asko galtzen dituzten taldeak.

1.3.2. Jardueren asteko ordutegia.

a) Hasierako Ikasketak:

-Hasierako Ikasketak I: astean 10 ordu gehienez.

-Hasierako Ikasketak II: astean 12 ordu gehienez.

Kasu berezietan bi maila hauetako asteko orduak gutxitzen ahalko dira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak baimena emanez gero.

b) DBHko graduaturako proba libreak prestatzeko ikastaroak: astean 8 ordu gehienez.

c) Gaztelania atzerritarrentzat:

-Presentziakoak: astean 4-8 ordu.

-Partez presentziakoak direnak (Gaztelaniazko Ikasgela Birtualean izena emandako ikasleak), astean presentziako 2 ordu gutxienez.

d) Adimeneko desgaitasunak dituzten ikasleak: astean 4-6 ordu.

e) Mentor ikasgeletako ikastaroak. Ikastaroa ikasgelara joanez egin nahi duten pertsonek ordenagailua erabili ahal izanen dute 3 orduz astean.

f) Prestakuntza instrumentaleko arautu gabeko irakaskuntzak (Informatika eta hizkuntzak), astean 3 ordu.

g) Kultura zabaltzeko programak: astean 2 ordu.

Aipatutako asteko ordutegiarekin bat ez datozen ikastaroetarako Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren baimena beharko da.

1.3.3. Hasierako Ikasketetako ikastaroen ebaluazioa.

Ebaluazio prozesua abuztuaren 3ko 129/2009 Foru Aginduaren 10., 11., 12., 13., 14. eta 16. oinarrietan ezarritakoari lotuko zaio.

Lauhileko bakoitzaren hasieran, talde bakoitzaren irakasleek jakinaraziko diete partaideei egin behar dituzten moduluetako bakoitzaren helburuak, oinarrizko gaitasunak, edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lauhilekoa amaituta moduluaren helburuak erdietsiak dituzten pertsonek kalifikazio positiboa jasoko dute eta hurrengo moduluan matrikulatu ahal izanen dute. Kalifikazioa negatiboa bada modulua errepikatu beharko dute.

Taldeko tutoreak jakinaraziko dizkie ikasleei ebaluazioaren emaitzak. Informazio horretan moduluen kalifikazioa ere egonen da, eta ebaluazioa negatiboa bada, atzeman diren ikasteko zailtasunak gainditzeko orientabideak.

1.3.4. Arautu gabeko prestakuntzako jardueren ziurtagiria.

Lauhileko ikastaro bakoitzaren hasieran, irakasleek ikastaroaren berri emanen diete partaideei, labur, alderdi hauek azalduz: ordu kopurua, egutegia, helburuak, edukiak eta gainditzeko gutxienez bete beharrekoak.

Ikastaroa amaituta, helburuak erdietsi eta adierazitako betebeharrak bete dituzten pertsonek ikastetxeko ziurtagiri bat jasoko dute. Aurrealdean pertsona identifikatzeko datuak agertuko dira, ikastaroaren izena eta ordu kopurua; atzealdean garatutako edukiak jasoko dira. Eranskin honen 10. atalean ageri dena erabili daiteke eredutako.

Gaztelania partez presentziakoak diren modalitateetan ikasten dutenek ziurtagiria jasoko dute, ikastaroa amaituta eta irakasleek balorazio positiboa eman ondoren.

1.3.5. Mentor ikasgeletako ikastaroen ziurtagiria.

Ikastaroa bukatu eta presentziazko irakaskuntzaren azken ebaluazioa gainditu duten pertsonek aprobetxamenduaren ziurtagiri bat jasoko dute, Hezkuntza Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak luzatua.

1.3.6. Bertaratze-ziurtagiria.

Partaideek eskubidea izanen dute prestakuntza jardueretan izena eman edo parte hartu izanaren ziurtagiria jasotzeko, betiere klaseetara gutxienez 3 astez jarraian joan baldin badira.

2. Urteko programazio orokorra.

Urteko programazio orokorra oinarrizko tresna bat da eta ikastetxe eta eskualdeetako plangintza, antolaketa, jarduna eta hobekuntza plana biltzen ditu. Prozesuak eta dokumentazioa zorroztasun, erraztasun eta erabilgarritasunaren eskakizunei lotu behar zaizkie.

Autonomiaren eta erantzukizunaren printzipioekin bat etorriz, zuzendaritza taldeak indarreko araudiari lotuta kudeatu behar ditu bere baliabideak eta harekin bat etorriz egin behar du plangintza (antolamendua, ordutegia, barruko eta kanpoko koordinaziorako egutegia, etab.).

2010-2011 ikasturtean, ikastetxeek eta eskualdeek Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Hasierako Ikasketetako bi mailetako curriculumaren zehaztapenarekin lanean jarraituko dute. Zehaztapen horretan oinarrizko trebetasunak garatzeko neurrietan arreta berezia jarriko da.

Urriaren 29a baino lehen, urteko programazio orokorraren ale bat Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igorriko da eta beste ale bat ikastetxeko edo eskualdeko idazkaritzan geldituko da, irakasleen eskura.

Ikastetxeko Zuzendaritza Taldeak edo Eskualdeko Taldeko buruak bigarren lauhilekoko irakaskuntza jardueren ordutegia bidaliko dute, bai eta irakasleen ordutegian izan daitezkeen aldaketak ere, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, 2011ko otsailaren 19a baino lehen.

2.1. Ikastetxeko Irakasleen edo Eskualdeko Taldearen Prestakuntza Plana.

Ikastetxe bakoitzak irakasleentzako prestakuntza plana eginen du, hauek kontuan hartuta: beharrak, ikastetxeak prestakuntzaren arloan egin duen ibilbidea eta Hezkuntza Departamentuak proposatutako lerro estrategikoak.

Irakasleentzako Laguntza Zentroetan (ILZ) irakasleentzako prestakuntza kontseiluak abian jartzearen ondorioz, beharrezkoa da ikastetxe bakoitzean prestakuntzako arduradun bat izatea. Ahal dela, zuzendaritza taldeko edo Koordinazio Pedagogikorako Batzordeko kide bat izanen da. Eginkizun hauek edukiko ditu, besteak beste: ikastetxeko prestakuntza plana prestatzeko prozesua sustatzea, plan horren ondoriozko beharren berri ematea berari dagokion ILZko aholkulariei, ILZko prestakuntza kontseiluan parte hartzea eta ILZ horretan irakasleen ordezkari izatea, hala behar denean. Ikastetxeak ordu erabilgarririk izanez gero, prestakuntzako arduradunaren ordutegian ordu osagarri bat edo bi ezar litezke eginkizun horietan aritzeko.

2.2. Jarduera osagarriak eta eskola-orduz kanpokoak.

Jarduera osagarrien programazioan zehatz azaldu beharko dira helburuak, jarduerak, egutegia, mailak, parte hartzen duten irakasleak, ibilbidea (joan-etorririk izanez gero) eta jardueran ebaluatzeko modukoak diren alderdien aurreikuspena.

Kultur ateraldiak Urteko Programazio Orokorretan azaltzen diren planteamendu eta helburuen araberakoak izanen dira. Ikasle gehienek parte hartu ahal izateko moduan antolatuko dira, bereizkeriarik gabe.

Ateraldi horietan ikastetxe edo ikasgela bakoitzeko taldeetako ikasleek hartuko dute parte. Salbuespenez, ikasleekin batera joan nahi duten familiakoen kasu zehatzak aztertuko dira.

3. Irakasleak.

3.1. Lanaldia.

3.1.1. Ikastetxean bertan eman beharreko asteko orduak.

Irakasleek hogeita hamar ordu astean emanen dituzte ikastetxean. Ordu horiek Maisu-Maistren Kidegorako arau gisa ezarri denaren arabera banatuko dira. 25 irakastordu (18 ordu eta erdi gehienez zuzeneko irakaskuntzan eta besteak halakoxetzat hartuko dira) eta 5 ordu osagarri.

Irakasleen ordutegien behin-behineko onespena ikastetxe edo eskualdeko zuzendariari dagokio, eta behin betikoa Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari.

3.1.2. Irakastorduak.

a) Lehen Hezkuntza irakasten duten ikastetxe publikoetako irakasleendako indarra duen arautegian xedaturikoa aplikatuko da, uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuan eta azaroaren 4ko 229/2002 Foru Dekretuan xedaturikoa bereziki.

b) Irakasleen irakastorduak asteko egun guztietan banatuko dira, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 6 irakastordu egunean.

c) Zuzeneko irakastorduak ikasleei eskola irakastekoak izanen dira. Talde guztiak esleitu ondoren, irakasleren batek ez badu ordutegi osoa beteta, ikastetxeko zuzendaritzak erabakitzen duen taldeari edo taldeei laguntzako orduak emanez osatu ahal izanen du.

d) Irakastordutzat joko dira, eskola ordutegikoak izanik ere, zuzeneko irakaskuntzako ez direnak:

-Zuzendaritza eginkizunetan aritzeko berezko lanetarako orduak.

-Guardiako orduak.

-Maila koordinatzeko orduak.

-Ibiltari egotea konpentsatzeko orduak, indarra duen arautegian zehazten direnak.

-Hasierako ikasketetako taldeentzako tutoretza orduak.

-Ikasle atzerritarrentzako harrera neurri eta programetan eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren hasierako ikasketetan lan egitea.

-55, 56, 57 eta 58 urteetatik gorako irakasleendako irakastorduak gutxitzeko orduak.

-Ikastetxeko liburutegia koordinatzeko orduak.

-Teknologia berrien arduradunaren orduak, bere eginkizunetan aritzeko.

-Arte eta kultura jardueren arduradunaren orduak.

-Berariazko jardueren arduradunaren orduak.

-Irakasleek jarduerak prestatzeko orduak, ordu gehiago ezin esleitu zaizkienean, ez zuzeneko irakaskuntzakoak, ez irakastordutzat hartzen direnak.

-Liberazio sindikalerako orduak.

e) Irakasleren batek, talde edo maila bati atxiki ondoren, irakastordutzat jotzen diren 25 orduak osatzen ez baditu, ikastetxeko zuzendariak beste jarduera batzuk esleituko dizkio, bereziki ondoko hauek:

-Ikastetxeetako zuzendaritza zereginetan laguntzea.

-Laguntza zuzena ematea ikastetxe arruntetako ikasleei.

3.1.3. Ikastetxean nahitaez egin beharreko ordu osagarriak.

Ikastetxean astean egon beharreko 5 ordu osagarriak jarduera hauek egiteko erabiliko dira:

-Plangintza instituzionaleko tresnak prestatzea.

-Irakaslana koordinatzeko organoen bilerak.

-Elkarrizketak ikasleekin.

-Ebaluazio saioak.

-Jarduerak programatzea eta material didaktikoa prestatzea.

-Klaustroak.

-Hezkuntza arloko hobekuntza eta berrikuntza jarduerak.

-Administrazio agiriak betetzea.

-Zabaltze, informazio, dinamizazio eta inskripzio lanak.

Plangintza instituzionaleko tresnak prestatzen edo espezialitatearekin zerikusia duten prestakuntza jardueretan nahitaez eman beharreko denboraren erdiak (horren edukia zuzendaritza taldeak ezarriko du) lehentasuna izanen du irakasleen beste edozein aukeraren aurretik.

Ikastetxean nahitaez egin beharreko orduak ezin izanen dira inolaz ere zatitu ordubetekoak baino laburragoak diren denbora tarteetan.

3.2. Ordutegia toki batean baino gehiagotan banatua duten irakasleak.

3.2.1. Toki batean baino gehiagotan aritzen diren irakasleek, ordutegiari eta joan-etorrien dietei dagokienez, irakasle ibiltarientzako lan baldintzei buruzko arautegian ezarritakoa bete beharko dute.

3.2.2. Irakasleren batek bi ikastetxetan irakasten baldin badu:

-Eskola ordu gehieneko ikastetxeko hezkuntza koordinazio organoen klaustro eta bileretara joan beharko du eta, bidenabarrean, beste ikastetxeko eskola orduetarako, bertan erabakitako irizpideak jarraitu beharko ditu.

-Eskola kontseiluari dagokionez, hauteslea bi ikastetxeetan izanen da eta hautagaia destinokoan bakarrik.

3.3. Ordu murrizketak.

a) Zuzendaritza Taldea.

Zuzendaritza taldeari dagokio ikastordu batzuk erabiltzea, bere karguei dagozkien lanetarako, indarra duen arautegiaren arabera. Helduen Oinarrizko Hezkuntza ikastetxe publikoetan, orotariko arautegian aipatzen diren eta abian dauden unitateak bezainbat irakasle izanen dira.

Zuzendaritza Taldeak -talde osoak edo kideren batek- ikastetxean bertan egon beharko du ezartzen diren ordutegi-txanda guztietan.

b) Eskualdeko taldeko burua.

Eskualdeko Taldeko buruak bere zereginetarako izanen dituen irakastorduak kalkulatzeko, Zuzendaritza Taldearentzat ezarritako prozedura berari segituko zaio.

c) Mailako koordinazioa.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Hasierako Ikasketen graduko maila bakoitzak koordinatzaile bat izanen du, zuzendariak izendatua, maila hori ematen duten irakasleen artetik hautatuta.

Mailako koordinatzaileak astean irakastordu bat erabiltzen ahalko du maila koordinatzeko zereginetarako, maila horretan gutxienez ere bi irakasle baldin badaude.

d) Berariazko jardueren irakasle arduradunak.

Ikastetxean jarduera jakin batzuk egiteko irakasle batzuek ordutegian dituzten murrizketak araudi orokorrari segituz emanen dira.

e) Adinagatik irakastorduak gutxitzeko eskubidea duten irakasleak.

Afera horretaz indarra duen orotariko arautegian xedatu bezala eginen da. Zentzu horretan, 55 urtetik gorako irakasleentzako hezkuntza itunaren II.-4.a atalera jo beharko da, hauxe esaten baitu: itunaren indarraldian zehar pixkanaka joanen da ezartzen irakasle-lanaldiaren murrizketa 55 urtetik gorako irakasleentzat, eta zuzeneko irakaslanaren ordez ikastetxeak berezkoak eta beharrezkoak dituen beste zeregin batzuk beteko dituzte, lansarietan murrizketarik izan gabe.

3.4. Irakasleek ordutegia betetzea eta asistentzia orriak.

Zuzendaritza Taldeak Giza Baliabideen Zerbitzuari jakinaraziko dio lan edo administrazio araubideko aldi baterako lan-kontratudunak zein egunetan hasi diren ikastetxean.

Asistentzia parteen eredu ofizialak betetzean, honakoak hartu behar dira aintzat parte horietan:

a) "Hutsegitearen arrazoia" laukia ez da inoiz hutsik utziko eta, hala egiten bada, justifikatu gabeko hutsegitetzat hartuko da.

b) Hutsegite guztiek agertu behar dute, bat ere utzi gabe.

c) "Hutsegitearen arrazoia" laukian "ordainsaririk gabeko norberaren eginkizunetarako baimena" jartzeko, nahitaezkoa izanen da Giza Baliabideen Zerbitzuak hartarako lizentzia eman izana.

Zuzendaritzak, justifikazioa aurkezteko epea amaitu eta biharamunean, aditzera emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari irakasle baten edozein hutsegite nahiz atzerapen, ikasketa burutzari justifikatu gabekoa iruditzen zaiona, bere lansaritik tokatzen den kenketa egiteko eta, hala behar bada, espedientea hasteko. Kasuko irakasleari ere horren berri emanen zaio, idatziz.

Aurreko paragrafoan aipatutako epea Nafarroako Gobernuko langileentzat orokorrean ezartzen dena izanen da.

Irakasleek nahitaez aurkeztu beharko dizkiote hutsegiteen agiriak zuzendaritzari, horrek eskatu baino lehen.

Asistentzia agiriaren kopia bat irakasleen gelan ikusgai paratu beharko da, hilero, hilaren 5a baino lehen.

Irakasleen hutsegiteen ziurtagiriak (baja agiriaren kasuan, haren kopia edo fotokopia) ikastetxeko zuzendaritzan geldituko dira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eskura.

Eskola emate normala aldatzen duten gorabehera guztiak berehala jakinaraziko zaizkio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, eta ondoren asistentzia orrietan jasoko dira.

3.5. Taldeak eta ordutegiak esleitzeko irizpideak.

Ikastetxearen antolaketa pedagogikoa hobea izan dadin, taldeak esleitzerakoan malgutasunaren printzipioari jarraituko zaio, irakasleen atxikipena eta ikastetxearen egiazko beharrak ongi bateratzeko.

Ikastetxe eta eskualdeetako zuzendariek irizpide hauen arabera esleituko dituzte taldeak:

3.5.1. Lehentasun ordena:

-Behin betiko irakasleak, onartuta dituzten eskubideen arabera: antzinatasuna (lanpostu esleipenean, berdinketa gertatuz gero, kidegoko antzinatasuna), herria aukeratzeko lehentasuna...

Iruñeko "José María Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoan ari diren irakasleen kasuan, eranskin honen 11. puntuan ezarritakoa izanen da ordena.

-Behin-behineko irakasleak, lehentasuna kidegoko antzinatasunari emanez.

-Praktiketan ari diren irakasleak.

-Administrazio edo lan araubidean dauden aldi baterako irakasle kontratudunak.

Aurreko atalean ezarritakoa gorabehera, ikastetxe eta eskualdeetako zuzendariek ikastetxeko edo eskualdeko eskola aprobetxamendua eta antolaketa hobetzen duten bestelako inguruabarrak ere kontuan hartu ahal izanen dituzte ikasle taldeak esleitzerakoan.

Bigarren lauhilekoan, eskariaren arabera, irakasle batek bere ardurapean eduki beharreko taldeak aldatu ahal izanen dira, baina horrek ez du ekarriko taldeak aukeratzeko prozesu berririk.

3.5.2. Espezialitateak.

-Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Hasierako Ikasketen gradua: hezkuntza orokorreko maisu-maistrak.

-Helduen Oinarrizko Hezkuntzako helduendako Bigarren Hezkuntzaren I. maila: behar den gaikuntza duten maisu-maistrak.

-DBHko graduaturako proba libreak prestatzeko ikastaroak:behar den gaikuntza duten maisu-maistrak edo irakaslanean onartutako esperientzia dutenak.

-Hizkuntza: behar den gaikuntza dutenak.

-Etorkinak, gizarte-egoera ahulean dauden taldeak: hezkuntza orokorreko maisu-maistrak.

-Desgaitasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoak dituzten pertsonak: hezkuntza orokorreko maisu-maistrak edo pedagogia terapeutikoan nahiz entzumenean eta hizkuntzan espezializatuak.

-Mentor ikasgeletako ikastaroak: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan prestakuntza eta esperientzia frogatzen duten irakasleak, eta gainera, ikasgelako administratzaileentzako prestakuntza ikastaroa egina dutenak.

-Partez presentziakoak diren gaztelania ikastaroak (Cervantes Institutuko Gaztelaniako Ikasgelako Birtuala), Gaztelaniako Ikasgela Birtualeko Tutoreen Prestakuntzarako ikastaroa egina duten irakasleak.

-Gainerako ikastaroak: ikastaroak emateko behar den prestakuntza dutela uste duten irakasleak.

3.6. Mentor Ikasgelako administratzaileak.

3.6.1. Eginkizunak:

-Gelako ikus-entzunezko materialek eta informatika eta kontsulta tresnek ongi funtzionatzen dutela ziurtatzea.

-Eskaintza honetan interesa duten pertsonei aholkuak ematea ikastaroen ezaugarriei buruz, beren behar eta nahietarako zer ikastaro diren egokienak aditzera emanez.

-Ikaslea gidatzea bere lehenbiziko komunikazio telematikoetan, aurkitzen dituen zailtasunak konpontzeko.

-Ikastaroko ikasleen eta tutoreen artean gertatzen ahal diren zailtasunak konpontzea.

-Ikasleren baten gorabeheren berri ematea tutoreei.

-Ikastaroetako tutore eta koordinatzaileekin batera azterketetarako deiak antolatzea.

-Gelaren erabilera kudeatzea, bere jardunari ahalik etekin handiena ateraz eta ikasleen beharrak eta dauden eskariak bateragarri eginez.

3.6.2. Ordutegia:

Administratzaileek ordutegi hau izanen dute astean, beren eginkizunak betetzeko:

-Tutera, Tafalla eta Lizarrako Mentor ikasgelak: astean 6 ordu gehienez ere: irakaskuntza zuzeneko 2 ordu, gainerako 4ak irakastordutzat jotzen direnak eta osagarriak.

-Iruñeko Mentor ikasgela: astean 16 ordu gehienez ere: irakaskuntza zuzeneko 4 ordu, gainerako 12ak irakastordutzat jotzen direnak eta osagarriak.

3.7. Partez presentziakoak diren ikastaroetako gaztelania irakasleak.

3.7.1. Eginkizunak.

-Ikasleak beren ikaskuntzan gidatu eta orientatzea.

-Talde barruko komunikazioa sustatu eta antolatzea.

-Ikasleen jarraipena eta ebaluazioa egitea.

-Asteko presentziazko saioak programatu eta irakastea.

3.7.2. Ordutegia.

Gaztelaniako Gela Birtualean izena emanak dauden taldeetako ikasleei laguntzen arduratzen diren langileek ordu hauek izanen dituzte:

-Zuzeneko irakaskuntzako presentziako orduak: taldeak esleiturik dauzkana (gutxienez 2 ordu).

-On-line tutoretzako orduak:

  • 10 pertsona baino gutxiago: irakastordutzat jotzen diren orduetako 1 astean.
  • 10-20 pertsona: 2 ordu astean, 1 zuzeneko irakaskuntzakoa eta 1 irakastordutzat jotzen direnetakoa.
  • 20-40 pertsona: 4 ordu astean, 2 zuzeneko irakaskuntzakoak eta 2 irakastordutzat jotzen direnetakoak.
  • 40 pertsonatik gora: 6 ordu astean, 3 zuzeneko irakaskuntzakoak eta 3 irakastordutzat jotzen direnetakoak.

3.8. Iruñeko Espetxeko irakasleak.

Espetxeko irakasleak "José María Iribarren" Helduentzako Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoari funtzionalki atxikirik egonen dira.

Asteko ordutegia eranskin honetako 3.1 puntuan orotariko izaeraz xedaturikoa izanen da.

Irakaslana espetxean eginen dute, astelehenetik ostiralera bitarte.

Irakastordutzat jotzen diren orduen barruan, zuzeneko irakaskuntzakotzat jo gabe, irakasleek eginkizun hauek izanen dituzte:

-Taldeen koordinazio didaktikoa eta tutoretzakoa.

-Oinarrizko hezkuntzako taldeetan sartuko diren pertsonei harrera eta hasierako balorazioa egitea.

-Presoen ikasketa eta kultura mailak ebaluatzea, oinarrizko hezkuntzako balizko ikasleak ez izanik ere.

-José María Iribarren ikastetxeak edo Espetxeen Idazkaritza Nagusiak sustatutako proiektu edo kanpainetako hezkuntza jarduerak garatzen laguntzea.

Nahitaez ikastetxean egon beharreko ordu osagarrietan honako jarduera hauek izanen dituzte:

-Jarduerak programatzea eta material didaktikoa prestatzea.

-Ebaluazio saioak.

-Administrazio agiriak betetzea.

Ikastetxean astean egon beharreko ordu osagarrien barruan, José María Iribarren ikastetxean egiten diren jarduerak hartuko dira kontuan: klaustroak, hezkuntza koordinazioko organoen bilerak, hobekuntza jarduerak.

"José María Iribarren" HOHIPeko zuzendaritza taldeari lehenbailehen jakinarazi beharko diote lanera ez agertuz gero edo irakaslanean gertatutako edozein gorabehera, hutsegiteen hileko partean ager dadin, irakaslaneko ordutegian izan nahiz osagarrian.

Horretarako, ''José María Iribarren'' HOHIP-ko zuzendaritzak bidezkotzat jotzen duen informazioa eskatzen ahalko die Espetxeko arduradunei.

Irail eta ekaineko eskolarik gabeko egunetan, horrelakorik baldin badago, José María Iribarren ikastetxera joan beharko dute, egun horietarako programatutako lanak egiteko.

4. Gobernu organoak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek gobernu organo hauek izanen dituzte:

-Kide anitzeko organoak: Eskola Kontseilua eta irakasleen klaustroa.

-Kide bakarreko organoak: Zuzendaritza Taldea.

Eginkizunei eta osaerari dagokienez, Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Erregelamendu Organikoan ezarritakoa aplikatuko da (otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretua).

Hezkuntza Departamentuak izendatuko ditu ikasturterako Helduen Oinarrizko Hezkuntza ematen duten ikasgelak dituzten eskualdeetako taldeburuak.

Uztailaren 20ko 61/2009 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat, eskualdeko taldeburuen eginkizunak uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuaren 34.5 artikuluan zehazturik daude.

5. Irakaslana koordinatzeko organoak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek, bederatzi unitate edo gehiago dituztenean, jarraibide hauen 3.3 atalean Zuzendaritza Taldeari dagokion lerroaldean aipatu irizpidearen arabera, irakaslana koordinatzeko organo hauek izanen dituzte:

-Hasierako irakaskuntzetako tutoreak.

-Mailako taldeak.

-Koordinazio Pedagogikorako Batzordea.

Bederatzi unitate baino gutxiago dituzten ikastetxeetan, aurreko lerroaldean aipatu irizpidearen arabera, Klaustroak Koordinazio Pedagogikoaren Batzordearen eginkizunak hartuko ditu.

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Erregelamendu Organikoaren III. tituluko II., III. eta IV. kapituluek (otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretua) eta 257/1998 Foru Aginduko II. tituluak arautzen dute irakaslana koordinatzeko organoen izendapenari, osaerari, eginkizunei eta eskumenei buruzko guztia. Kasu horretan, Zikloko Taldeei buruz adierazitakoa Mailako Taldeei buruz adierazten dela ulertu behar da.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan ikastetxeko beste prestakuntza jarduera batzuen ardura (gaztelania atzerritarrentzat, arautu gabeko prestakuntza pertsonala...) hartuko duten mailako taldeak eratu ahal izanen dira, jarduera horietan aritzen diren irakasleak bi baino gehiago badira, betiere.

6. Ikasleak klaseetara joatea.

Pertsona helduak beren borondatez eta berek erabakita hasten dira Helduen Oinarrizko Hezkuntzako gradu, maila eta moduluetan.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzan matrikula egin eta gero, argi izan behar dute ikasle guztien eskubidea eta betebeharra dela klaseetara joatea.

Zenbait egun jakinetan arrazoi batengatik edo bestearengatik ikasle gutxi egonagatik ere, ikastetxeak eta irakasleek normalean eman beharko dituzte eskola horiek.

Irakasle guztiek eguneroko kontrolatu beharko dute ikasleak programatutako jardueretara joaten diren. Horretarako, klaseko bertaratzeen partea beteko dute egunero, eta izaten diren gorabeherak azalduko bertan.

Justifikatu gabeko hutsegite kopuru jakin batera ailegatzen diren pertsonei (jardueraren ardura duen irakasleari jakinarazi gabe), baja ematen ahalko zaie jarduera horretan. Hutsik gelditzen diren tokiak jarduera horretako itxaron zerrendako pertsonekin beteko dira, horrelakorik baldin badago.

Ikastetxe eta eskualdeek, oro har, ondoko hutsegiteen eskala erabiliko dute pertsona bati baja emateko.

-Lehenetsitako eskaintzako jarduerak:

  • 8 hutsegite elkarren segidan edo saio guztien %12.
  • 15 hutsegite ez elkarren segidan edo saio guztien %15.

-Prestakuntza pertsonalerako jarduerak:

  • 5 hutsegite elkarren segidan edo saio guztien %10.
  • 8 hutsegite ez elkarren segidan edo saio guztien %12.

Ikastetxeetako Barne Araubiderako Erregelamenduetan eta eskualdeetako Funtzionamendu Arauetan kasu horiek ager daitezke, bakoitzaren ezaugarrietara egokiturik.

Aurretik aipatutakoa ez da Mentor ikasgeletako ikastaroetara aplikatuko, ikaslea denbora tarte jakin baterako matrikulatu baita, eta dagokion kopurua ordaindu.

7. Beste jarraibide batzuk.

7.1. Alkoholari eta tabakoari buruzko arauak.

Ikastetxeek giro higieniko eta osasuntsua bultzatu behar dute, hezkuntza komunitatean osasunerako on diren ohiturak eta jarrerak sustatuz.

Hori helburu, tabako kontsumoaren prebentzioari, arnasteko airea babesteari eta tabakoaren aurrean osasuna sustatzeari buruzko otsailaren 14ko 6/2003 Foru Legea bete dadin:

a) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan tabakoa saltzea.

b) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan erretzea.

Eskola kontseiluek behar diren neurriak hartuko dituzte ikastetxeetan edari alkoholdunak saltzea eta kontsumitzea galarazteko.

Baldintza horiek kontuan hartuko dira barne araubideko erregelamendua prestatzerakoan.

7.2. Ikastetxeez landarako jendea sartzea.

Ikastetxean edozein mezu aditzera eman, transmititu edo banatu nahi duten pertsona guztiek ikastetxeko edo eskualdeko zuzendaritzaren baimena beharko dute.

Kasu horretan baimen hori idatziz agertuko da ikastetxeko edo eskualdeko agiritegian. Hori guztia ez da inoiz izanen legeak aitortzen dituen eskubide sindikaletarako traba.

7.3. Jarraibide hauen zabalkundea.

Ikastetxe eta eskualdeetako zuzendariek ardura hartuko dute hezkuntza komunitateko sektore guztiek jarraibide hauen edukiaren berri izan dezaten.

8. Ikastetxe eta eskualde bakoitzeko prestakuntza eskaintza.

Altsasuko eskualdea

IKASTAROAK

GEHIENEKO TALDE KOPURUA

Oinarrizko Hezkuntza

Hasierako Ikasketak I

Hasierako Ikasketak II

Matrikularen arabera

Etorkinak

Gaztelania eta gizarte hartzailearen ezagutza

Partez presentziakoa den gaztelania ikastaroa

(Gaztelaniako Gela Birtuala)

Matrikularen arabera

Gizarte-egoera ahulean

Toxikomanoen errehabilitazioa (Ibarre Multzoa)

Astean 10 ordu gehienez

José María Iribarren HOHIP (Iruña)

IKASTAROAK

GEHIENEKO TALDE
KOPURUA

Oinarrizko Hezkuntza

Hasierako Ikasketak I

Hasierako Ikasketak II

Matrikularen arabera

Bide Hezkuntza

2

Etorkinak

Gaztelania eta gizarte hartzailearen ezagutza

Partez presentziakoa den gaztelania ikastaroa

(Gaztelaniako Gela Birtuala)

Matrikularen arabera

Ezgaituak

Adimen desgaitasuna dutenak

2 irakasle PT

Entzumen desgaitasuna dutenak

Gizarte-egoera ahulean

Espetxea

4 irakasle + 2/3 euskara

Toxikomanoen errehabilitazioa (Oasis elkartea)

Astean 4 ordu gehienez

Tailer-eskolak

Eskualdeko tailer-eskolak

2

Prestakuntza pertsonala

Mentor ikastaroak

-

Informatikaren atarikoak

8

Ingelesa

10

Frantsesa

4

Antzerki lantegia

2

Literatura lantegia

4

Tafallako eskualdea

IKASTAROAK

GEHIENEKO TALDE KOPURUA

Oinarrizko Hezkuntza

Hasierako Ikasketak I

Hasierako Ikasketak II

Matrikularen arabera

DBHko graduaturako proba librea prestatzeko ikastaroa

1

Etorkinak

Gaztelania eta gizarte hartzailearen ezagutza

Partez presentziakoa den gaztelania ikastaroa

(Gaztelaniako Gela Birtuala)

Matrikularen arabera

Ezgaituak

Adimen desgaitasuna dutenak

2

Tailer-eskolak

Eskualdeko tailer-eskolak

1

Prestakuntza pertsonala

Mentor ikastaroak

-

Informatikaren atarikoak

4

Ingelesa

2

Lizarrako eskualdea

IKASTAROAK

GEHIENEKO TALDE KOPURUA

Oinarrizko Hezkuntza

Hasierako Ikasketak I

Hasierako Ikasketak II.

Matrikularen arabera

DBHko graduaturako proba librea prestatzeko ikastaroa

1

Etorkinak

Gaztelania eta gizarte hartzailearen ezagutza

Partez presentziala den gaztelania ikastaroa

(Gaztelaniako Gela Birtuala)

Matrikularen arabera

Ezgaituak

Adimen desgaitasuna dutenak

2

Gizarte-egoera ahulean

Toxikomanoen errehabilitazioa (Gizakia Helburu)

Astean 15 ordu gehienez

Tailer-eskolak

Eskualdeko tailer-eskolak

1

Prestakuntza pertsonala

Mentor ikastaroak

-

Informatikaren atarikoak

2

Zangozako eskualdea

IKASTAROAK

GEHIENEKO TALDE KOPURUA

Oinarrizko Hezkuntza

Hasierako Ikasketak I

Hasierako Ikasketak II

Matrikularen arabera

Etorkinak

Gaztelania eta gizarte hartzailearen ezagutza

Matrikularen arabera

Ezgaituak

Adimen desgaitasuna dutenak

2

Gizarte-egoera ahulean

Toxikomanoen errehabilitazioa (Larraingoa)

Astean 15 ordu gehienez

Prestakuntza pertsonala

Mentor ikastaroak (Zangoza)

-

Tuterako HOHIP

IKASTAROAK

GEHIENEKO TALDE KOPURUA

Oinarrizko Hezkuntza

Hasierako Ikasketak I

Hasierako Ikasketak II.

Matrikularen arabera

-Bide Hezkuntza

1

1. maila 2. gradua (Benjamín de Tudela BHI)

1

DBHko graduaturako proba libreak prestatzeko ikastaroa

11

Etorkinak

Gaztelania eta gizarte hartzailearen ezagutza

Matrikularen arabera

Ezgaituak

Adimen desgaitasuna dutenak

2

Gizarte-egoera ahulean

Gutxiengoak

Irakasle 1

Eskola utzitako gazteak (El Castillo)

1

Tailer-eskolak

Eskualdeko tailer-eskolak

1

Prestakuntza pertsonala

Mentor ikastaroak

-

Informatikaren atarikoak

6

Ingelesa

4

Frantsesa

3

Pertsonen arteko harremanen eta komunikazioaren lantegia

4

(1) Baldintza da HBHko irakaskuntzetarako eskari gehiegizkoa egotea, Tuterako Benjamín de Tudela BHIk erantzuterik ez duena.

9. Prestakuntza jarduera arautugabeak erregistratzeko fitxa eredua

Helduen hezkuntza (ekainaren 21eko 19/2002 Foru Legea)

Ikastetxea:

Datu pertsonalak:

Deiturak:

Izena:

Helbidea:

Herria:

P.K.:

Telefonoa:

NANa:

Jaioteguna: / /

Tokia:

Probintzia:

Herrialdea:

Sexua:

Adina:

Lan-egoera

Lanbidea:

Datu akademikoak:

EGINDAKO IKASKETAK

TOKIA

EGUNA

Egindako ikastaroak:

EGUNAK

IKASTAROAREN IZENA

TUTOREA

ORDUAK

AZKEN BALORAZIOA1

(1) + edo - adierazi. Kasu horretan, zergatikoa azaldu (ikastaroa ez bukatzea, lortu beharreko helburuetan huts egitea...).

10. Prestakuntza jarduera arautugabeetako ziurtagiri eredua.

Helduen Hezkuntzako arautu gabeko prestakuntza jardueren ziurtagiria

.................................... jaunak/andreak

................................................... ikastetxeko idazkaria.

ZIURTATZEN DUT:

.................................. jaunak/andreak

(jaioteguna: .......................................................

eta NAN zenbakia: ...........................................)

emaitza onarekin egin duela ikastaro hau:

......... ordukoa. Haren edukiak honen atzealdean ageri dira:

Eta behar diren ondorioetarako jasota geldi dadin, honako ziurtagiria luzatzen dut

.................(e)n, 201..(e)ko .............aren ..............(e)an.

O. E.

ikastetxeko zuzendaria.

....................... ikastetxeko idazkaria.

(Ikastetxeko zigilua)

Iruñeko "José María Iribarren" HOHIPko
behin betiko irakasleen zerrenda

Martínez Beorlegui, Concepción

Alamán Galar, M.ª Teresa

Osés Ibáñez, José Fernando

Subiza Ilincheta, M.ª Teresa

Fernández Callejas, P. Consuelo

Ortega Lozano, Roberto

Muñoz Ruiz, José Luis

Fernández Fernández, Lourdes

Lana Gurucharri, Cristina

Artázcoz Ardanaz, Lourdes

Fernández Jiménez, Concepción

Garatea Ayerra, M.ª Teresa

Muruzábal Martínez, M.ª Lourdes

Rupérez Díez, M.ª Ángeles

Izu Belloso, Yolanda

López Sainz, M.ª Gloria

Malón Ferrer, Jaime Javier

San Martín Aoiz, Agustín

Romera Gutiérrez, Luis M.ª

Otermin Irujo, Jesús M.ª

Casi Arboniés, M.ª Carmen

Urroz Barasoain J. Manuel

Horcada Goñi, Micaela Susana

Blanco Merino, M.ª Carmen

Oteiza Andueza, Raquel

II. ERANSKINA

2010-2011 ikasturterako presentziako hezkuntzako
araubideko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak garatzeko jarraibideak

III. Ikasketen antolaketa.

1.1. Curriculuma.

Uztailaren 20ko 61/2009 Foru Dekretuaren IV. kapituluak Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntzaren antolaketa eta curriculuma ezartzen ditu.

Ikasketa horiek bi mailatan antolatzen dira eta bakoitzak bi lauhileko hartzen ditu.

Helduen Bigarren Hezkuntzako curriculuma hiru ezagutza esparrutan antolatzen da modulu gisa: komunikazio esparruan, zientzia eta teknologia esparruan eta gizarte esparruan.

Helduen Bigarren Hezkuntzako lehen mailak lau hilabeteko modulu hauek dauzka:

a) Komunikazio esparrua.

-Hizkuntzaren 1. modulua eta 2. modulua.

-Atzerriko hizkuntzaren 1. modulua eta 2. modulua.

b) Esparru zientifiko-teknologikoa.

-Matematika-Teknologiaren 1. modulua eta 2. modulua.

-Natura eta Osasunaren 1. modulua eta 2. modulua.

c) Gizarte esparrua.

-Gizartearen 1. modulua eta 2. modulua.

Helduen Bigarren Hezkuntzako bigarren mailak lau hilabeteko modulu hauek dauzka:

a) Komunikazio esparrua.

-Hizkuntzaren 3. modulua eta 4. modulua.

-Atzerriko hizkuntzaren 3. modulua eta 4. modulua.

b) Esparru zientifiko-teknologikoa.

-Matematika-Teknologiaren 3. modulua eta 4. modulua.

-Natura eta Osasunaren 3. modulua eta 4. modulua.

c) Gizarte esparrua.

-Gizartearen 3. modulua eta 4. modulua.

A eta D hizkuntza ereduetako ikasketetan, komunikazio esparruan, euskarazko moduluak sartuko dira.

61/2009 Foru Dekretuaren 3. eranskinak HBHko hiru jakintza esparruetako curriculuma biltzen du. Ikastetxeek esparru eta moduluetan garatu eta osatuko dute curriculuma. Zehaztapen hori hezkuntza proiektuan sartuko da.

1.2. Izena ematea eta matrikula.

1.2.1. Ikasleak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Helduen Bigarren Hezkuntzako ikasketetan presentziazko modalitatean honako hauek matrikulatzen ahalko dira:

-18 urtetik goitikoak edo jarduera hasten den urtean betetzen dituztenak.

-16 urtetik goitikoak, baldin eta hala eskatzen badute eta ikastetxeetako araubide arruntean joaterik ez badute lan kontratua dutelako edo goi mailako kirolariak direlako. Inskripzioa egiterakoan, alegatutako arrazoiak justifikatu beharko dituzte inskribatzen diren ikastetxean.

1.2.2. Izena emateko epeak.

Oro har, inskripzioa ondoko egun hauetan eginen da:

-Lehenbiziko lauhilekoa: irailaren 15a baino lehen.

-Bigarren lauhilekoa: otsailaren 4a baino lehen.

1.2.3. Ikaskuntzaren hasierako balorazioa.

Ikastetxeek, 61/2009 Foru Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat, matrikulazioaren aurretik eta nahitaez, ikaskuntzen hasierako balorazioa (IHB) eginen diete Helduen Oinarrizko Hezkuntzan lehen aldiz inskribatzen diren pertsonei. Horrela, ikasleari bere ezagutza eta gaitasunetarako gradu eta maila egokienak esleituko zaizkio eta Helduen Oinarrizko Hezkuntza osatzeko zein modulu egin behar dituen zehaztuko da. Ikasleak ez ditu egin beharko esleitzen zaion mailaren aurretik ematen diren moduluak.

Hauxe da hasierako balorazioan jarraitu beharreko prozesua:

a) Prestakuntza arautuaren, Lehen Hezkuntzaren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren edo iraungitako hezkuntza sistemen ziurtagiri ofizialak aurkezten dituzten pertsonei abuztuaren 3ko 129/2009 Foru Aginduaren I. eranskineko baliokidetasun taulak aplikatuko zaizkie.

b) Ikasketa arautuen ziurtagiririk edo Lehen Hezkuntzako seigarren mailatik beherakorik aurkezten ez duten pertsonei ezagutzak eta gaitasunak baloratzeko proba objektibo bat eta aurrez aurreko elkarrizketa bat eginen zaizkie. Emaitzak ikusirik, gradu eta maila egokiak esleituko zaizkie eta ez dituzte beheragoko moduluak egin beharrik izanen.

c) 255/1999 Foru Dekretuaren bidez araututako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak amaitu gabe utzi dituzten ikasleak 61/2009 Foru Dekretuak araututako ikasketa berrietan sartuko dira, abuztuaren 3ko 129/2009 Foru Aginduaren II. eranskineko baliokidetasun taulen arabera.

d) Ikasle batek aurreko ataletan sartu ez diren ikasketen ziurtagiriak aurkezten baditu, haien baliokidetasuna kontsultatuko da Hezkuntza Departamentuan.

b) atalean aipatzen den proba objektiboa proba orokor bat izaten ahalko da edo modulu bakoitzerako ariketa batzuetan egituratua. Proba ikastetxeak prestatuko du; probaren bidez ikaslearen heldutasun pertsonala azalduko da, eta bere ahalmena, gaitasuna eta ezagutza baloratuko dira.

Ikastetxeko zuzendariak izendatuko du IHB egin behar duen irakasle taldea. Horiek prestatu eta baloratzeko, komeni da HBHko bi mailetako eta Orientazio Departamentuko irakasleek parte har dezatela.

1.2.4. Eskaerak barematzea.

a) Eskainitako tokien kopurua aurkeztutako eskaerena baino handiagoa denean, ikasketak egiteko baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiak onartuko dira.

b) Eskaeren kopurua eskainitako tokiena baino handiagoa bada, berriz, lehentasuna izanen dute aurreko lauhilekoan HBHko moduluetan aritu direnek. Klaseetara ez joateagatik baja eman zaien pertsonek ez dute lehentasunik izanen.

Aurreko ikasturtean Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Hasierako Ikasketak II modulua ikasi eta gainditu dutenek (uztailaren 20ko 61/2009 Foru Dekretua) lehentasuna izanen dute HBHeko 1. moduluetan matrikulatzeko.

Gainerako eskatzaileen kasuan ikastetxeek ezarrita dituzten irizpideak aplikatuko dituzte.

Ikastetxeek iragarki oholean emanen dituzte argitara baremazioaren emaitzak.

Onartzen ez diren pertsonei jakinaraziko zaie ikasketa hauek urrutiko modalitatean egiteko aukera dutela. Ikastetxeak laguntza eman dezake Felix Urabayen NHBHIan izena emateko tramiteetan, horretan interesa duten pertsonak asko badira. Ez da IHB berriz egin beharko.

1.2.5. Matrikula.

Izena emateko prozesua amaituta eta IHB eginda, ikastetxeek ikasleak matrikulatuko dituzte. Ikastetxeko idazkaritzan espediente akademiko bana eginen zaie ikasleei. IHBren ondoriozko hezkuntza orientazioak adieraziko dira bertan.

Ikasleak nor bere gaitasunaren eta duten denboraren arabera matrikulatzen ahalko dira, nahi dituzten moduluetan, bostetan gehienez. Betiere, izen bereko bi modulutan ezin izanen dira matrikulatu, edukiak progresiboak baitira. Modulu jakin batean matrikulatu ahal izateko, izen bereko aurreko modulua gainditu beharko da.

Arau orokor gisa, ikasleak urrutiko modalitatera aldatzen ahalko dira hurrengo lauhilekorako inskripzioaldian. Salbuespenez, ikasleek, ikastetxeko zuzendariari aurkeztu beharreko idazki baten bidez, presentziazko eta urrutiko modalitateak batera eskatzen ahalko dituzte, matrikulatu nahi duten moduluetako eskola guztietara joaterik ez dutenean.

1.2.6. Taldeak osatzea.

Ezagutza eremu desberdinetan ordutegi bera duten modulu baliokideak (1., 2., 3. eta 4.a) egiten dituzten ikasleekin taldeak sortuko dira.

Hainbat mailatako moduluetan batera matrikulatzen diren pertsonak modulu gehien egin behar dituzten mailako taldean sartuko dira.

Taldeak sortzeko ratioa abuztuaren 3ko 129/2009 Foru Aginduaren 6. oinarrian aipatzen da: 20 gutxienez eta 30 gehienez. Ratio hori betetzen ez duten taldeak osatzeko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren baimena eduki beharko da.

1.3. Ordu banaketa.

Lauhilekoak 80 eskola irakastegun ditu.

Helduen Bigarren Hezkuntzako asteko ordutegi banaketa abuztuaren 3ko 129/2009 Foru Aginduaren III. eranskinean ezartzen da.

Ikastetxeek ordubetetik beherako irakastaldietan zatitzen badute ordutegia, zehazturiko irakastorduak bermatzeko adina irakastaldi izanen dira. Irakastaldi bakoitza 45 minutukoa izanen da gutxienez.

Ordu horiek modu homogeneoan banatuko dira astelehenetik ostiralera bitartean.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagokio ikastetxeko ordutegi orokorra eta irakasle bakoitzarena onestea.

1.4. Ikasleak klaseetara joatea.

Pertsona helduak beren borondatez eta berek erabakita hasten dira Helduen Bigarren Hezkuntzako maila eta moduluetan.

Helduen Bigarren Hezkuntzan matrikula egin eta gero, argi izan behar dute ikasle guztien eskubidea eta betebeharra dela klaseetara joatea.

Zenbait egun jakinetan arrazoi batengatik edo bestearengatik ikasle gutxi egonagatik ere, ikastetxeak eta irakasleek normalean eman beharko dituzte eskola horiek.

Irakasle guztiek egunero kontrolatu beharko dute ikasleak programatutako jardueretara joaten diren. Horretarako, asistentzia partea beteko dute egunero, eta izaten diren gorabeherak azalduko.

Justifikatu gabeko hutsegite kopuru jakin batera ailegatzen diren pertsonei ebaluatzeko eskubidea kentzen ahalko zaie, eta moduluan baja ematen ahalko zaie. Ikastetxeek beren Barne Araubiderako Erregelamenduan horri buruz ezarritakoari jarraituko diote.

1.5. Ebaluazioa eta mailaz igotzea. Aparteko proba.

Helduen Bigarren Hezkuntzako ikasleen ebaluazio, kalifikazio eta mailaz igotzeari dagokienez, abuztuaren 3ko 129/2009 Foru Aginduan xedaturikoarekin bat eginen da. Horren bidez, Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren ezarpena arautu zen eta jarraibideak eman ziren Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasketa horiek egiten dituzten ikasleen sarrerari, matrikulazioari eta ebaluazioari buruz.

Mailaz igotzea moduluka eginen da, bata bestetik bereizirik. Modulu batean kalifikazio positiboa lortzen duenak izen bereko hurrengo modulua egiten ahalko du. Kalifikazio negatiboa jasotzen badu, modulua errepikatu beharko du.

Ikasturteko bigarren lauhilekoa amaitutakoan moduluren bat gainditu gabe duten ikasleek proba berezia egiten ahalko dute, modulu horiek gainditu ahal izateko. Proba hori irailaren lehen egunetan izanen da.

Jakintza esparru bakoitzeko maila bateko modulu guztietan kalifikazio positiboa jasotzen duten ikasleek esparru horren maila hori gainditua izanen dute. Esparruko guztizko kalifikazioa moduluen batez besteko aritmetikoa izanen da.

1.6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua.

Helduentzako Bigarren Hezkuntza amaitzean graduaren helburuak eta oinarrizko gaitasunak lortuak dituzten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua jasoko dute. Graduaren helburuak eta oinarrizko gaitasunak lortu dituztela ulertuko da esparru guztietako modulu guztiak gaindituak dituztenean edo, salbuespenez, bi modulu gainditu gabe dituztenean.

Irakasle taldeak erabaki kolegiatua hartuko du, modulu guztiak egindakoan haietako bitan kalifikazio negatiboa duten ikasleei titulua emateko proposamenari buruz. Erabaki hori irakasleen arteko adostasunez hartuko da. Adostasuna ezinezkoa denean, erabakiak gehiengo soilaren bidez hartuko dira. Berdinketarik gertatuz gero, tutorearen kalitatezko botoa izanen da erabakigarria.

Erabaki hori hartzeko, kontuan hartu beharko da ea ikasleak Helduentzako Bigarren Hezkuntzako helburuak eta oinarrizko gaitasunak lortu dituen. Ez da inola ere titulurik lortuko kalifikazio negatiboa duten moduluak Matematika-Teknologiakoak eta Hizkuntzakoak badira. Arau hori, D ereduan, hiru modulu hauekin osatutako edozein bikoteri dagokio: Matematika-Teknologia, Hizkuntza, Euskara.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua lortzen ez duten ikasleek eskolatze ziurtagiria hartuko dute, non eginiko urteak eta moduluak agertuko baitira.

Tituluak emateko arauetan ezarritakoari jarraikiz eginen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun tituluen proposamenak.

2. Urteko programazio orokorra.

Urteko programazio orokorra oinarrizko tresna bat da eta ikastetxeko plangintza, antolaketa eta jarduna biltzen ditu, baita hobekuntza plana ere. Prozesuak eta dokumentazioa zorroztasun, erraztasun eta erabilgarritasunaren eskakizunei lotu behar zaizkie.

Autonomiaren eta erantzukizunaren printzipioekin bat etorriz, zuzendaritza taldeak indarreko araudiari lotuta kudeatu behar ditu bere baliabideak eta harekin bat etorriz egin behar du plangintza (antolamendua, ordutegia, barruko eta kanpoko koordinaziorako egutegia, etab.).

2010-2011 ikasturtean, ikastetxeek eta eskualdeek Helduentzako Bigarren Hezkuntzako curriculumaren zehaztapenarekin lanean jarraituko dute. Zehaztapen horretan oinarrizko trebetasunak garatzeko neurrietan arreta berezia jarriko da.

3. Irakasleak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 94. artikuluan eta lege horren lehen xedapen iragankorrean aipatzen dira Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Helduen Bigarren Hezkuntzako presentziazko ikasketak emanen dituzten irakasleak.

Helduen Bigarren Hezkuntza osatzen duten jakintza esparruak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleen espezialitateei esleitzeko modua ageri da uztailaren 20ko 61/2009 Foru Dekretuaren 4. eranskinean.

Maisu-Maistren Kidegoko eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakaskuntzako funtzionarioen lanaldia indarra duen arautegiarekin bat etorriko da.

Irakasleen ordutegien behin-behineko onespena ikastetxeko zuzendariari dagokio, eta behin betikoa Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari.

3.1. Tutoretza eta orientazioa.

Ikasleen tutoretza eta orientazioa irakaslanari lotutako zereginak dira. Helduen Bigarren Hezkuntza ikasten duen talde bakoitzak irakasle-tutore bat izanen du, kasuan kasuko irakasle taldearen irakaskuntzak eta jarduketa koordinatuko dituena.

Ikastetxeko zuzendariak izendatuko du tutorea, ikasketaburuaren proposamenari jarraituz, ikasle taldearekin diharduten irakasleen artetik.

Eginkizun hauek izanen ditu:

-Irakasle taldearen hezkuntzako esku-hartzea koordinatzea.

-Ikasleen banakako eta taldeko hezkuntza prozesua bideratzea.

-Ebaluazio saioak koordinatzea eta haietan buru izatea.

-Ikasleek taldean izan behar duten integrazioa erraztea eta ikastetxeko jardueretan parte har dezaten sustatzea.

-Taldearen eskariak eta kezkak bideratzea eta bitartekotzan aritzea gainerako irakasleen eta zuzendaritza taldearen aurrean.

3.2. Irakasleek ordutegia betetzea eta asistentzia orriak.

Zuzendaritza Taldeak Giza Baliabideen Zerbitzuari jakinaraziko dio lan edo administrazio araubideko aldi baterako lan-kontratudunak zein egunetan hasiko diren ikastetxean.

Asistentzia parteen eredu ofizialak betetzean, honakoak hartu behar dira aintzat parte horietan:

a) "Hutsegitearen arrazoia" laukia ez da inoiz hutsik utziko eta, hala egiten bada, justifikatu gabeko hutsegitetzat hartuko da.

b) Hutsegite guztiek agertu behar dute, bat ere utzi gabe.

c) "Hutsegitearen arrazoia" laukian "ordainsaririk gabeko norberaren eginkizunetarako baimena" jartzeko, nahitaezkoa izanen da Giza Baliabideen Zerbitzuak hartarako lizentzia eman izana.

Zuzendaritzak, justifikazioa aurkezteko epea amaitu eta biharamunean, aditzera emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari irakasle baten edozein hutsegite nahiz atzerapen, ikasketaburutzari justifikatu gabekoa iruditzen zaiona, bere lansaritik tokatzen den kenketa egiteko eta, hala behar bada, espedientea hasteko. Kasuko irakasleari ere horren berri emanen zaio, idatziz.

Aurreko paragrafoan aipatutako epea Nafarroako Gobernuko langileentzat orokorrean ezartzen dena izanen da.

Irakasleek hutsegitearen frogagiriak aurkeztu behar dizkiote zuzendariari, horrek eskatu gabe.

Asistentzia agiriaren kopia bat irakasleen gelan ikusgai paratu beharko da, hilero, hilaren 5a baino lehen.

Irakasleen hutsegiteen ziurtagiriak (baja agirien kasuan, haien kopia edo fotokopiak) ikastetxeko zuzendaritzan geldituko dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eskura.

Eskola emate normala aldatzen duten gorabehera guztiak berehala jakinaraziko zaizkio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, eta ondoren asistentzia orrietan jasoko dira.

4. Irakaslana koordinatzeko organoak.

Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoan ezarritakoaren bidez arautuko dira irakaslana koordinatzeko organoen osaera eta eginkizunak (otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretua).

Departamentuek, zeinen arlo eta irakasgaiak ezagutza esparru bakoitzean sartuak baitaude, lauhileko bakoitzean bi bilera eginen dituzte gutxienez, bata hasieran eta bestea bukaeran, ezagutza esparru bakoitzeko moduluak ematen dituzten irakasleekin. Bilera horietan ondoko alderdi hauek jorratuko dira:

-Hasierako Balorazioko proba prestatzea (IHB).

-IHB ebaluatzea.

-Helduen Bigarren Hezkuntzako esparruetako moduluetako curriculuma garatu eta osatzea.

-Programazio didaktikoak gainbegiratzea.

-Metodologia didaktikoari buruzko erabaki orokorrak hartzea.

-Ikasleek nola ikasten duten ebaluatzeko prozedura eta sistemak ezartzea.

-Mailaz igotzeko eta kalifikatzeko irizpideak finkatzea.

-Erabiliko diren materialak eta baliabide didaktikoak ezartzea.

5. Beste jarraibide batzuk.

5.1. Alkoholari eta tabakoari buruzko arauak.

Ikastetxeek giro higieniko eta osasuntsua bultzatu behar dute, hezkuntza komunitatean osasunerako on diren ohiturak eta jarrerak sustatuz.

Hori helburu, tabako kontsumoaren prebentzioari, arnasteko airea babesteari eta tabakoaren aurrean osasuna sustatzeari buruzko otsailaren 14ko 6/2003 Foru Legea bete dadin:

a) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan tabakoa saltzea.

b) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan erretzea.

Eskola kontseiluek behar diren neurriak hartuko dituzte ikastetxeetan edari alkoholdunak saltzea eta kontsumitzea galarazteko.

Baldintza horiek kontuan hartuko dira barne araubideko erregelamendua prestatzerakoan.

5.2. Ikastetxeez landarako jendea sartzea.

Ikastetxean edozein mezu aditzera eman, transmititu edo banatu nahi duten pertsona guztiek ikastetxeko zuzendariaren baimena beharko dute.

Kasu batean zein bestean baimen hori idatziz agertuko da ikastetxeko agiritegian. Hori guztia ez da inoiz izanen legeak aitortzen dituen eskubide sindikaletarako traba.

5.3. Jarraibide hauen zabalkundea.

Ikastetxeetako zuzendariek ardura hartuko dute hezkuntza komunitateko sektore guztiek jarraibide hauen edukiaren berri izan dezaten.

III. ERANSKINA

2010-2011 ikasturterako urrutiko hezkuntzako
araubideko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak garatzeko jarraibideak

1. Ikasketen antolaketa.

1.1. Curriculuma.

Uztailaren 20ko 61/2009 Foru Dekretuaren IV. kapituluak Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntzaren antolaketa eta curriculuma ezartzen ditu.

Ikasketa horiek bi mailatan antolatzen dira eta bakoitzak bi lauhileko hartzen ditu.

Helduen Bigarren Hezkuntzako curriculuma hiru ezagutza esparrutan antolatzen da modulu gisa: komunikazio esparruan, zientzia eta teknologia esparruan eta gizarte esparruan.

Helduen Bigarren Hezkuntzako lehen mailak lau hilabeteko modulu hauek dauzka:

a) Komunikazio esparrua.

-Hizkuntzaren 1. modulua eta 2. modulua.

-Atzerriko hizkuntzaren 1. modulua eta 2. modulua.

b) Esparru zientifiko-teknologikoa.

-Matematika-Teknologiaren 1. modulua eta 2. modulua.

-Natura eta Osasunaren 1. modulua eta 2. modulua.

c) Gizarte esparrua.

-Gizartearen 1. modulua eta 2. modulua.

Helduen Bigarren Hezkuntzako bigarren mailak lau hilabeteko modulu hauek dauzka:

a) Komunikazio esparrua.

-Hizkuntzaren 3. modulua eta 4. modulua.

-Atzerriko hizkuntzaren 3. modulua eta 4. modulua.

b) Esparru zientifiko-teknologikoa.

-Matematika-Teknologiaren 3. modulua eta 4. modulua.

-Natura eta Osasunaren 3. modulua eta 4. modulua.

c) Gizarte esparrua.

-Gizartearen 3. modulua eta 4. modulua.

A eta D hizkuntza ereduetako ikasketetan, komunikazio esparruan, euskarazko moduluak sartuko dira.

61/2009 Foru Dekretuaren 3. eranskinak HBHko hiru jakintza esparruetako curriculuma biltzen du. Ikastetxeek esparru eta moduluetan garatu eta osatuko dute curriculuma. Zehaztapen hori hezkuntza proiektuan sartuko da.

Iruñeko "Félix Urabayen" Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutua baimendurik dago presentziazko eta urrutiko modalitateetan HBH irakasteko eta curriculum bera izanen du bi modalitateetarako.

1.2. Izena ematea eta matrikula.

1.2.1. Ikasleak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Helduen Bigarren Hezkuntzako graduko ikasketetan urrutiko modalitatean honako hauek matrikulatzen ahalko dira:

-18 urtetik goitikoak edo jarduera hasten den urtean betetzen dituztenak.

-16 urtetik goitikoak, baldin eta hala eskatzen badute eta ikastetxeetako araubide arruntean joaterik ez badute lan kontratua dutelako edo goi mailako kirolariak direlako. Inskripzioa egiterakoan, alegatutako arrazoiak justifikatu beharko dituzte inskribatzen diren ikastetxean.

1.2.2. Izena emateko epeak.

Oro har, inskripzioa ondoko egun hauetan eginen da:

-Lehenbiziko lauhilekoa: irailaren 15a baino lehen.

-Bigarren lauhilekoa: otsailaren 4a baino lehen.

Prestakuntzarako kontratua duten pertsonak lauhilekoan zehar inskribatzen ahalko dira. Eskaerarekin batera kontratuaren kopia bat aurkeztu beharko da. Lehen Hezkuntzako 6. mailaz beheitiko prestakuntza duten pertsonak presentziazko modalitatean matrikulatuko dira, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publiko edo ikasgela hurbilenean.

1.2.3. Ikaskuntzaren hasierako balorazioa.

Ikastetxeek, 61/2009 Foru Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat, matrikulazioaren aurretik eta nahitaez, ikaskuntzen hasierako balorazioa (IHB) eginen diete Helduen Oinarrizko Hezkuntzan lehen aldiz inskribatzen diren pertsonei. Horrela, ikasleari bere ezagutza eta gaitasunetarako gradu eta maila egokienak esleituko zaizkio eta Helduen Oinarrizko Hezkuntza osatzeko zein modulu egin behar dituen zehaztuko da. Ikasleak ez ditu egin beharko esleitzen zaion mailaren aurretik ematen diren moduluak.

Hauxe da hasierako balorazioan jarraitu beharreko prozesua:

a) Prestakuntza arautuaren, Lehen Hezkuntzaren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren edo iraungitako hezkuntza sistemen ziurtagiri ofizialak aurkezten dituzten pertsonei abuztuaren 3ko 129/2009 Foru Aginduaren I. eranskineko baliokidetasun taulak aplikatuko zaizkie.

b) Ikasketa arautuen ziurtagiririk edo Lehen Hezkuntzako seigarren mailatik beherakorik aurkezten ez duten pertsonei ezagutzak eta gaitasunak baloratzeko proba objektibo bat eta aurrez aurreko elkarrizketa bat eginen zaizkie. Emaitzak ikusirik, gradu eta maila egokiak esleituko zaizkie eta ez dituzte beheragoko moduluak egin beharrik izanen.

c) 255/1999 Foru Dekretuaren bidez araututako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak amaitu gabe utzi dituzten ikasleak 61/2009 Foru Dekretuak araututako ikasketa berrietan sartuko dira, abuztuaren 3ko 129/2009 Foru Aginduaren II. eranskineko baliokidetasun taulen arabera.

d) Ikasle batek aurreko ataletan sartu ez diren ikasketen ziurtagiriak aurkezten baditu, haien baliokidetasuna kontsultatuko da Hezkuntza Departamentuan.

Iruñeko Félix Urabayen NHBHIko zuzendariak presentziako eta urrutiko modalitateetan inskribaturiko ikasleen IHB egiteko ardura izanen duen irakasle taldea izendatuko du.

b) atalean aipatzen den proba objektiboa bera izanen da bi irakaskuntza modalitateetarako.

1.2.4. Matrikula

IHB egin eta gero, ikastetxeek ikasleak matrikulatuko dituzte. Ikastetxeko idazkaritzan espediente akademiko bana eginen zaie ikasleei. IHBren ondoriozko hezkuntza orientazioak adieraziko dira bertan.

Ikasleak nor bere gaitasunaren eta duten denboraren arabera matrikulatzen ahalko dira, nahi dituzten moduluetan, bostetan gehienez. Betiere, izen bereko bi modulutan ezin izanen dira matrikulatu, edukiak progresiboak baitira. Modulu jakin batean matrikulatu ahal izateko, izen bereko aurreko modulua gainditu beharko da.

Oro har, ikaslea hurrengo lauhilekoan presentziazko modalitatera aldatzen ahalko da, eskaturiko ikastetxean postu librerik bada. Salbuespenez, ikasleek, ikastetxeko zuzendariari aurkeztu beharreko idazki baten bidez, presentziazko eta urrutiko modalitateak batera eskatzen ahalko dituzte, matrikulatu nahi duten moduluetako eskola guztietara joaterik ez dutenean.

Urrutiko modalitatean matrikulatutako ikasleak, ondorio guztietarako, ikasle ofizialak izanen dira eta, beraz, ikastetxeko zerbitzu eta instalazioak erabiltzen ahalko dituzte.

1.3. Tutoretzak.

Helduentzako Bigarren Hezkuntzako urrutiko ikasketak egiten dituzten ikasleek irakasle tutore bat izanen dute matrikulatzen diren moduluetako bakoitzeko. Arau orokor gisa, jakintza esparru bereko modulu guztietan irakasle tutore bera izanen dute.

Tutoretza bi eratakoa izanen da: presentziazko taldearen tutoretza eta orientazioko banakako tutoretza.

Ikasketak urrutiko modalitatean egiten dituzten ikasleen berezitasunak direla eta, tutoretza saioetara joatea borondatezkoa izanen da. Taldeko tutoretza saioetara joan ezin diren ikasleek ikasturte hasieran eman behar izanen diote horren berri tutoreari, eta orduan zehaztuko da zein den haien beharrizanetara egokitzen den banakako tutoretza mota.

Ezagutza esparru bakoitzeko tutoretzen asteko ordutegia abuztuaren 3ko 129/2009 Foru Aginduaren III. eranskinean aipatzen dena izanen da.

Ikastetxeek ordubetetik beherako irakastaldietan zatitzen badute ordutegia, eranskin horretan zehazturiko irakastorduak bermatzeko adina irakastaldi izanen dira. Irakastaldi bakoitza 45 minutukoa izanen da gutxienez.

Tutoretzek ordutegi finkoa izanen dute eta ikasleek zein den jakinen. Ikasturte hasieran, jendaurrean jarriko dira ondoko hauek: ezagutza esparruetako modulu bakoitzaren banakako eta presentziazko taldeko tutoretzen ordutegia, taldeko tutoretzen jarduera programa, ebaluazioen egutegia eta ikasleentzat jakingarria den beste edozein informazio.

Tutoretzen ordutegia, batik bat, arratsalde edo gauekoa izanen da, nahiz eta, justifikatutako kasuetan, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emanda, beste ordutegi batzuk ere ezartzen ahalko diren, ikasleei erraztasunak emateko.

Ikasleak taldeko tutoretza saioetara joan daitezen errazteko, ordutegia erabakitzerakoan, maila bakoitzeko asteko tutoretza saioak ahalik egun gutxienetan bilduko dira.

Ikasketaburuak tutoretzen ordutegi orokorra prestatuko du, Urteko Programazio Orokorrean ezarritako irizpide pedagogikoei jarraikiz.

1.3.1. Taldeko tutoretzak.

Taldeka egiten diren presentziazko tutoretza saioetan irakasgaiaren funtsezko alderdiak jorratuko dira ikasleekin. Horretarako, tutoreak ikasturte hasieran ikasleei jakinaraziko dien jarduera programa beteko da. Modulu bakoitzaren hasieran, saio bat plangintzakoa izanen da; jarraipenerako tarteko saio bat eginen da prozesuan, eta azken saio bat, ebaluazioa prestatzeko.

Hiru ezagutza esparruetako modulu bakoitzak taldeko tutoretzaren saio bat izanen du astean.

1.3.2. Banakako tutoretzak.

Banakako tutoretza saioak telefono bidezkoak, telematikoak edo aurrez aurrekoak izan daitezke. Horien bidez, tutoreak ikasle bakoitzaren ikaskuntza prozesuaren banakako jarraipena eginen du, orientazioa emanen dio eta zalantzak argituko.

Hiru ezagutza esparruetako modulu bakoitzak banakako tutoretzaren saio bat izanen du astean.

Modulu batzuetan 20 ikasle baino gutxiago matrikulatu badira, maila edo esparru bereko moduluak asteko tutore saio bakar batean biltzen ahalko dira.

1.3.3. Ikaslearen gidaliburua.

Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketak urrutiko modalitatean egiten dituztenei ikaslearen gidaliburu bat emanen zaie beren bakarkako lanean orientatzeko. Gidaliburuan ikastetxeari eta ikasketei buruzko informazio orokorra jasoko da, baita ebaluazioen eta tutoretzen egutegia eta jakintza esparru bakoitzeko moduluetan lan egiteko agenda ere. Hain zuzen, ikasleak errazago ikasteko interesekotzat jotzen den informazioa jasoko da agenda horretan, hala nola: helburuak, edukiak, denboraren banaketa, ebaluatzeko irizpideak, material didaktikoak, jarduerak, ikasteko orientazioak, etab.

Koordinazio didaktikorako departamentuen ardura izanen da ikaslearen gida prestatzea, eta ikasketaburuak lan hori zuzenduko du. Zuzendaritza taldeak, ikasturte hasieran, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu ikasle guztiek gida jaso dezaten edo bide telematikoz eskuratzeko aukera izan dezaten.

1.4. Ikasleak klaseetara joatea.

Urrutiko irakaskuntza motaren ezaugarriak kontuan hartuta, tutoretza saioetara agertzea, banakako saioak izan edo taldeko saioak izan, ez da ezinbestekoa izanen ebaluazio probetara aurkeztu ahal izateko.

Banakako eta taldeko tutoretzetara joaten diren ikasleen asistentzia egunero kontrolatuko dute irakasleek; kontrol hori idatzita gordeko da, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eskura egonen.

1.5. Ebaluazioa eta mailaz igotzea. Aparteko proba.

Helduen Bigarren Hezkuntzako ikasleen ebaluazio, kalifikazio eta mailaz igotzeari dagokienez, abuztuaren 3ko 129/2009 Foru Aginduan xedaturikoarekin bat eginen da. Horren bidez, Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren ezarpena arautu zen eta jarraibideak eman ziren Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasketa horiek egiten dituzten ikasleen sarrerari, matrikulazioari eta ebaluazioari buruz.

Mailaz igotzea moduluka eginen da, bata bestetik bereizirik. Modulu batean kalifikazio positiboa lortzen duenak izen bereko hurrengo modulua egiten ahalko du. Kalifikazio negatiboa jasotzen badu, modulua errepikatu beharko du.

Ikasturteko bigarren lauhilekoa amaitutakoan moduluren bat gainditu gabe duten ikasleek proba berezia egiten ahalko dute, modulu horiek gainditu ahal izateko. Proba hori irailaren lehen egunetan izanen da.

Félix Urabayen NHBHIak proba bera eginen die urrutiko eta presentziazko modalitateetan moduluak gainditzeke dituzten ikasleei.

2. Urteko programazio orokorra.

Iruñeko Félix Urabayen NHBHIak Helduen Bigarren Hezkuntzako urrutiko modalitateko ikasketei dagokien guztia adieraziko du urteroko programazio orokorrean.

3. Irakasleak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 94. artikuluan eta lege horren lehen xedapen iragankorrean aipatzen dira Helduen Bigarren Hezkuntzako urrutiko ikasketak emanen dituzten ikasleak.

Helduen Bigarren Hezkuntza osatzen duten jakintza esparruak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleen espezialitateei esleitzeko modua ageri da uztailaren 20ko 61/2009 Foru Dekretuaren 4. eranskinean.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagokio ikastetxeko ordutegi orokorra eta irakasle bakoitzarena onestea, urrutiko modalitatean.

3.1. Tutoretza eta orientazioa.

Ikasleen tutoretza eta orientazioa irakaslanari lotutako zereginak dira.

Irakasle batek eginen du tutore lana I. mailako moduluetan aritzen diren ikasle guztientzat, eta beste batek, berriz, II. mailako moduluetan daudenentzat. Ikastetxeko zuzendariak izendatuko ditu, ikasketaburuak proposatuta, ikasle horiekin lan egiten duten irakasleen artetik.

Irakasle-tutore horrek koordinatuko ditu irakasle taldearen irakaskuntzak eta jarduketak.

3.2. Ikasketaburuaren eginkizunak.

Ikasketaburuak, urrutiko modalitateari dagokionez, eginkizun hauek izanen ditu:

-Ezagutza esparru bakoitzeko irakasle tutoreekiko bileretarako dei egitea eta bilera horiek koordinatzea 2010-2011 ikasturtea planifikatu eta programatzeko.

-Eskaintzaz eta ikasleek erabili beharreko baliabide didaktikoez (testuliburuez, ikus-entzunezkoez, gela birtualaz eta abarrez) argibideak ematea.

-Urrutiko modalitatea ematen duten irakasleekin batera banakako eta taldeko tutoretzen egutegia eta ordutegia prestatzea eta ebaluazio egunak zehaztea. Hori guztia jendaurrean jarriko da, ikasleek jakin dezaten.

-Ikasleei material didaktikoak eskuratzen laguntzea.

-Tutoreekin batera, taldeei hauen berri ematea:

-Modalitateko ezaugarri didaktiko eta metodologikoak.

-Banakako zein taldeko tutoretzen ordutegiak.

-Ikasketa horietarako ikasgelak.

-Erabiliko diren baliabide didaktikoak.

-Gela birtualaren funtzionamendua eta erabilera.

-Ikasketaburuaren koordinazio ordutegia.

-Ebaluazio proben garapena koordinatzea.

-Ebaluazio bilkuretarako dei egitea eta bilkura horietan buru izatea.

-Kalifikazioen informazio buletina matrikulatutako ikasle guztiei bidaltzeko lana koordinatzea.

-Departamentu didaktikoetako buruen bidez, moduluetako programazioak biltzea.

-Ikastetxeko zuzendaritzak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

3.3. Tutoreen eginkizunak.

-Tutoretza saioak programatu, prestatu eta ematea.

-Gela birtuala eguneraturik edukitzea.

-Beren ikasleei honako hauen berri ematea: ikasturtean taldeko tutoretza saioetan izanen diren jardueren programa eta horien egun, ordu eta tokia, bai eta ebaluazio probak eta jakingarria den beste edozein informazio.

-Ebaluazio bilkuretan parte hartzea.

-Banakako eta taldeko tutoretzetako gorabeheren erregistroaz arduratzea.

-Ikasketaburuak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

4. Benjamin de Tudela BHIko presentziako modalitatean hartzerik izan ez direnak.

Benjamin deTudela BHIko HBHn izena eman duten baina, gehiegizko eskaera dela-eta, tokirik izan ez duten pertsonak Felix Urabayen NHBHIn matrikulatu ahal izanen dira urrutiko modalitatean. Benjamin de Tudela BHIk Helduen Hezkuntzako Atalari jakinaraziko dio eta Felix Urabayen ikastetxeko idazkaritzara igorriko ditu inskripzioaren datuak eta IBHren emaitzak, pertsona horien matrikula egin dezan.

Egoera horretan dauden pertsonen kopurua handia bada, lauhileko ebaluazio probak Benjamín de Tudela BHIn egiteko prozedura bat ezarriko da. Horretarako, Felix Urabayen NHBHIko ikasketaburuak moduluetako egutegia eta probak igorriko dizkio Benjamín de Tudela BHIko ikasketaburuaren ondokoari (gaueko txanda). Ariketak egin ondoren, gutun-azal itxietan gorde eta Iruñeko ikastetxera igorriko dira zuzentzeko.

HBHko irakaskuntzak emateko baimena duten beste institutu batzuetan pertsona kopuru handi samarra hartzerik ez badute, antzeko zerbait egin daiteke.

5. Berariazko jarduketen koordinazioa eta ebaluazioa.

Helduen Bigarren Hezkuntzaren urrutiko modalitatean matrikulatuta egonik berariazko jarduketa eta programetan dauden ikasleak (Espetxea, Gizakia Helburu, Oasis, Antox, Ibarre-Multzoa), haien ezaugarri bereziak direla-eta, ezin dira joan ez tutoretza-saioetara, ez ebaluazio probetara.

Jarduketa horiek Hezkuntza Administrazioko irakasleak dituzte, eta horiekin behar den koordinazio lana egiten ahalko dute ''Félix Urabayen'' NHBHIko irakasleek.

Ikasle horien ebaluazioa egiteko, kasuan kasuko zentro, elkarte, proiektu eta programez arduratzen diren irakasleen laguntza izanen da. Horretarako, ikasketaburuak ebaluazio ariketak bidaliko dizkie irakasle horiei, proba egiteko eta egindako azterketak itzultzeko ardura har dezaten.

Iruñeko espetxean Helduen Bigarren Hezkuntzan eta urrutiko batxilergoan matrikulaturik dauden ikasleei behar duten laguntza eman ahal izateko, NHBHIak bi ordu astean utziko ditu tutoretzarako espetxearen esku komunikazio edo gizarte esparrukoak eta beste bi zientzia eta teknologia edo gizarte esparrukoa, behar den koordinazioa, irakasleen eta ikasleen informazioaren transmisioa, ikasleekiko arreta eta azterketetako zainketa bermatzeko.

6. Ikasleen estatistika.

Urrutiko modalitatean matrikulatutako ikasleen jarraipen estatistikoa Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eginen du. Zerbitzuak jarraipen horretarako fitxa bat osatzen ahalko du, non ikasleen datuak adin tarteen arabera agertuko baitira. Fitxa hauetan datu hauek bilduko dira: banakako edo taldeko tutoretzak darabiltzaten ikasleak, ebaluazio saioetara aurkezten direnak, moduluz igotzen direnak eta errepikatzen dutenak eta interesgarritzat jotzen diren datu guztiak.

7. Baliabide didaktikoak.

''Félix Urabayen'' NHBHIak Helduen Bigarren Hezkuntzako urrutiko ikasketak bere gain ditu eta harexek erabakiko du zer baliabide didaktiko behar diren modalitate horretarako ikasketak burutu ahal izateko.

Urrutiko modalitateko irakasle guztiek ikastetxeak aukeratu eta ikasleei gomendatu zaizkien material didaktikoak erabili beharko dituzte. Hori hala izanik ere, programazioetako zenbait alderdi osatzeko material lagungarria ere egin ahal izanen dute.

Helduen Bigarren Hezkuntzako ikasleek gela birtualera joan eta ikasten dituzten moduluetako material didaktikoak erabiltzen ahalko dituzte.

Iragarkiaren kodea: F1010714