95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

15/2010 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Arbizuko udalerriko balorazio txosten partziala onesten duena.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 6ko 14/2010 Ebazpenaren bitartez erabaki zen Batzorde Mistoa sortzea Arbizuko udalerriko balorazio txosten partziala berrikusteko.

2010eko ekainaren 15ean egindako bilkuran, Batzorde Mistoak behin betiko finkatu zuen balorazio txosten partzialaren edukia, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.-Arbizuko udalerriko balorazio txosten partziala onestea, Batzorde Mistoak 2010eko ekainaren 15eko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta aipatu balorazio txosten partzialaren eduki osoa Arbizuko Udalaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Arbizuko Udalari igortzea, eta udal mugape horretan dauden ondasun higiezinen titularrak diren guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2010eko ekainaren 22an.-Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F1011032