95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

152/2010 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 605/2010 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea, Marta Goicoechea Arrarás andreak sustatua, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkariak 2010eko maiatzaren 18an sinatutako idazkian aditzera eman du, Marta Goicoeche Arrarás andreak sustaturik, prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (605/2010 zenbakia) aurkeztu dela epaimahai kalifikatzailearen abenduaren 29ko erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespenaren aurka (administrazio isiltasunagatik). Erabaki horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 164 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren bigarren ariketaren behin betiko emaitzak onetsi ziren (deialdia urriaren 20ko 185/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen). Salako idazkariak, orobat, eskatu du espediente administratiboa igor dakiola eta interesdunei agertzeko epea ezar dakiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedaturikoarekin bat.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Marta Goicoechea Arrarás andreak sustaturik jarritako errekurtsoaren 605/2010 prozedura arruntari dagokion espediente administratiboa. Errekurtso hori epaimahai kalifikatzailearen 2009ko abenduaren 29ko erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespenaren aurka jarri du (administrazio isiltasunagatik). Epaimahaiaren erabaki horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 164 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren bigarren ariketaren behin betiko emaitzak onetsi ziren (deialdia urriaren 20ko 185/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta autoetan demandatu gisa ager daitezen epatzea, argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

3. Ebazpen hau Marta Goicoechea Arrarás andreari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko ekainaren 28an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1011351