95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

712/2010 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, María Martínez Bergasa andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren Urteko Itzulketen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatiak du ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

1. María Martínez Bergasa andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren Urteko Itzulketen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko ekainaren 29an.-Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza.

Iragarkiaren kodea: F1011388