95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

AKATS ZUZENKETA, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 25ean emandako 626/2010 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, "Nafarroako Zerbitzu Lagungarriak" sektoreko soldaten berrikuspenari buruzko 2010eko akordioa (37/2010 espedientea) erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki zen.

Soldaten berriskupen horri dagokion aktaren argitalpenean akats bat egin dela oharturik, ondotik zuzentzen da soldaten berrikuspenari buruzko akordioa argitaratuz.

Iruñean, 2010eko ekainaren 28an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Iruñean, 2010eko otsailaren 8ko 16:30ean.

Bildu egin da Nafarroako Foru Komunitateko Zerbitzu Lagungarrien Sektoreko Lan Hitzarmen Kolektiboaren Interpretazio Batzorde Paritarioa, ondotik aipatzen diren entitate eta ordezkariek osatua:

Langileen aldetik, Luis Hernandez Inac jauna eta Sera Alonso Hernández andrea (UGT) eta Juan Antonio Vidal Canabal jauna (CC.OO.).

Enpresa ordezkaritzaren aldetik, Carlos Esquisábel de Esteban jauna, David Bueno jauna eta José Manuel Ayesa Villar jauna (Nafarroako Zerbitzu Lagungarrietako Enpresen Elkartea -AESA-).

Adierazten dute:

1.-Nafarroako Foru Komunitateko Zerbitzu Lagungarrien Sektoreko Lan Hitzarmen Kolektiboaren 25. artikuluan ezarritakoarekin bat -2008ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 29an-, Nafarroako 2009ko KPIaren datu ofiziala argitaratu denez, bidezko da 2010eko soldata igoera aplikatzea aipatu artikuluan ezarritako irizpideen arabera; horrenbestez, 2009ko behin betiko soldaten taulei aurreko urteko Nafarroako KPI errealaren igoera gehi 0,25 puntu aplikatuko zaie.

2.-Hortaz, 2008ko Nafarroako KPI erreala 0,50ekoa eta itundutako diferentziala 0,25ekoa izanik, %0,75eko igoera aplikatuko da.

Hori horrela, bi aldeek honako hau erabaki dute:

1.-2010. urteari dagozkion soldaten taulak onetsi eta sinatzea, 2010eko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitarte indarrean izanen direnak. I. eranskinean jaso dira.

2.-Soldaten taularen testuaren bi ale igortzea Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Lan Zuzendaritza Nagusiari, behar den guztia egin dezan erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritakoarekin bat.

Aztertu beharreko gai gehiago ez dagoenez, bilera bukatutzat eman da eta akta hau idatzi, zeina parte hartu duten aldeek sinatzen baitute goian aipatu tokian eta egunean.

UGT CCOO Nafarroako Zerbitzu Lagungarrietako
Enpresen Elkartea (AESA)

ZERBITZUEN HITZARMENA

2010eko soldaten taulak

Hitzarmenaren

ondoriozko igoera

0,75%

Nafarroako 2009ko KPIa + %0,25

Urteko lanaldia

1.792 ordu

LANBIDE KATEGORIA

OINARRIZKO SOLDATA
x 14 hilabete

URTEKO

O.S.

URTEKO

LANALDIA

JANTZ. PLUSA

(x 11)

SOLDATA ORDUKO

GUZTIRA

euro orduko

APARTEKO ORDUA

GAUEKO SARIA

euro orduko

I. taldea

Arduraduna

902,52

12.635,28

1.792 ordu

7,05

7,05

7,05

1,35

Taldeburua

851,42

11.919,88

1.792 ordu

6,65

6,65

6,65

1,35

II. taldea

Administrari-ofiziala

800,31

11.204,34

1.792 ordu

6,25

6,25

6,25

1,13

Administrari laguntzailea

703,21

9.844,94

1.792 ordu

102,21

5,49

6,12

5,49

1,05

III. taldea

Zerbitzuetako laguntzailea.

672,55

9.415,70

1.792 ordu

102,21

5,25

5,88

5,25

1,02

Azafata, zeladore, telefonozaina

672,55

9.415,70

1.792 ordu

102,21

5,25

5,88

5,25

1,02

F1011302

Iragarkiaren kodea: F1011302