95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

11E/2010 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Paueko (Frantzia) Colloque Cyber-Langues 2010 delakoan parte hartzeko laguntzetarako deialdia onesten duena.

Europako erakundeetako hizkuntza politikako adituek emandako gomendioak eta indarrean dagoen legeria kontuan hartuta, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak plan bat abiatu du, jendearen eta gizartearen eleaniztasuna sustatzeko ekintzak bideratu eta helburu argi batzuk finkatzen dituena hizkuntzen irakaskuntzarako hezkuntzaren etapa guztietan.

Plan horren barrenean, toki garrantzitsua du atzerriko hizkuntza zein hizkuntza horretan irakasten dutenen prestakuntzak. Planak irakasleak prestatzeko berariazko beharrak hartzen ditu kontuan, administrazioaren erantzun koherentea behar dutenak. Helburu horrekin eta, zehazki, 2010eko udarako, atzerrian ikastaroak egiteko laguntzak eta ikastaroetako plazak atera dira (74/2010 Ebazpena, otsailaren 22koa), baita Nafarroan ingelesezko ikastaro trinkoak egiteko plazak ere (154/2010 Ebazpena, apirilaren 12koa). Orobat, informazioa zabaldu da beste erakunde batzuek antolatutako prestakuntza jarduerei buruz, irakasleentzat interesgarriak direlako.

Beraz, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan adierazi, laguntzak atera behar direla Pauen, abuztuaren 24tik 26ra, eginen den "Colloque Cyber-Langues 2010" delakoan parte hartzeko.

Deialdia Europako Gizarte Funtsaren bidez kofinantzatuta dago, Nafarroako EGF 2007-2013 programa eragilearen bidez, %50eko tasarekin. Laguntzak "Irakasleak atzerrian prestatzeko laguntzak; Nafarroako EGF 2007-2013 programa eragilea" izeneko 421002-42420-4809-321200 kontu-sailaren kargura ordainduko dira, 2010eko aurrekontutik (PEP elementua E-09/000024-02).

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Laguntzetarako deialdia onestea, Paueko (Frantzia) Colloque Cyber-Langues 2010 delakoan parte hartzeko.

2. Laguntzak emateko oinarri arautzaileak, ebazpen honen 1. eranskinean jasotakoak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, 1.200 euroko zenbatekoa baimentzen da gehienez ere.

ZENBATEKOA

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

EKITALDIA

1.200,00

G/421002/4809/321200: (**) Irakasleak atzerrian prestatzeko laguntzak. Nafarroako EGF 2007-2013 programa eragilea, PEP elementua E-09/000024-02

2010

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen, bere oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari, Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuari, Atzerriko Hizkuntzen Atalari, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Argibide eta Agiri Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke haren aurka, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2010eko ekainaren 29an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

1. ERANSKINA

"Colloque Cyber-Langues 2010" delakoan parte hartzeko laguntzetarako deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frantsesa
edo frantsesez irakasten duten irakasleentzat

Lehen oinarria.-Deialdiaren xedea.

Hezkuntza Departamentuak laguntza ekonomikoetarako deia egiten du, Pauen (Frantzia) 2010eko abuztuaren 24tik 26ra eginen den "Colloque Cyber-Langues 2010" delakoan parte hartzeko.

Bigarren oinarria.-Parte hartzeko baldintzak.

2.1. 2009-2010 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko Haur, Lehen edo Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan edo Hizkuntza Eskola Ofizialetan, frantsesa edo frantsesez irakastea.

Baldintza hori Hezkuntza Departamentuak egiaztatuko du. Ezinezkoa bada, interesdunari dei eginen zaio frogak ager ditzan.

2.2. Aldez aurretik, "Colloque Cyber-Langues 2010" delakoan inskripzioa egitea.

Hirugarren oinarria.-Laguntzen zenbatekoak.

Deialdi honetara 1.200 euro bideratu dira, gehienez ere.

Laguntza baten esleipen-hartzaileak 8 lagun baino gehiago badira, 1.200 euroko kopurua haien artean banatuko da, denentzat berdin.

Laguntza baten esleipen-hartzaileak 8 lagun edo gutxiago badira, bakoitzak 150 euro hartuko ditu.

Deialdia Nafarroako Europako Gizarte Funtsa 2007-2013 plan eragilearen bidez kofinantzatzen da.

Laugarren oinarria.-Laguntzen estaldura.

Batez ere, matrikula, ostatua eta mantenua estaltzea dute helburu laguntza hauek. Joan-etorrien eta garraioaren kudeaketa eta gastuak parte hartzaile bakoitzaren kontura dira.

Bosgarren oinarria.-Eskaerak aurkeztea.

Deialdi honetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten irakasleek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

-Eskabidea, 2. eranskineko ereduaren araberakoa.

-NANaren fotokopia, eskaeraren tramitazio telematikoa egiten ez bada.

-Colloque Cyber-Langues 2010 delakoan inskribatu izanaren gordekinaren kopia.

Laguntzak eskuratu ahal izateko eskabideak Hezkuntza Departamentuko Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura zuzenduko dira.

Deialdiaren prozesu osoa (eskabidea, agirien aurkezpena eta abar) telematika bidez gauzatzen ahalko da, www.navarra.es web guneko Zerbitzuen Katalogoaren bidez. Tramite elektronikoak egiteko, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa, web gune berean eskuratzen ahal dena, izan behar da.

Halaber, eskabidea Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkezten ahalko da (Santo Domingo, zk.g., 31001 Iruña) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatutako tokietako edozeinetan. Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaera ez badago puntu guztietan betea, edo eskakizunak ez badira behar adina frogatu, akatsa zuzentzeko eskatuko zaio interesdunari; horretarako, 5 egun balioduneko epea emanen da, gehienez ere, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Era berean, egokitzat jotzen bada, dokumentazio osagarria aurkezteko eskatzen ahalko da.

Seigarren oinarria.-Laguntzak esleitzeko batzorde teknikoa.

Batzorde teknikoko burua Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria edo haren ordezkoa izanen da, eta zerbitzu horretako teknikariek osatuko dute batzordea.

Zazpigarren oinarria.-Deialdiaren ebazpena.

Batzorde teknikoak esleipen prozesuaren behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu zerrenda batean, Argibide eta Agiri Bulegoko iragarki-oholean eta Nafarroako Gobernuaren web guneko (www.navarra.es) eta Hezkuntza Departamentuaren web guneko (www.educacion.navarra.es) orrietan. Onartu eta baztertutako eskaerak eta esleitzen diren laguntzen zenbatekoa agertuko dira zerrenda horretan.

Eskatzaileek erreklamazioak aurkez ditzakete batzorde teknikoari zuzenduta, aipatu behin-behineko zerrenda jendaurrean jarri eta 3 egun balioduneko epean. Epe hori iraganik, erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, batzordeak laguntzak emateko behin betiko zerrenda argitaratuko du.

Laguntza esleitutakoan, onuraduna zerrenda batean sartuko da. Zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian argitaratuko da, Batzordearen 1828/2006 (EE) Erregelamenduaren 6. artikuluan zein Nafarroako Foru Komunitateko FEDER-EGF 2007-2013 Komunikazio Planean ezarritako baldintzetan. Horrez gain, onuradunek Nafarroako Gobernuko Kontu-hartzailetza Orokorraren, Agintaritza Kudeatzailearen (UAFSE) eta Europako Batzordearen egiaztatze jarduketen mende jarri beharko dute.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak deialdi hau ebatziko du, batzordearen proposamenaren arabera.

Laguntzaren onuradunak beharturik daude Hezkuntza Departamentuak eska diezaiekeen argibide oro ematera, eta dagokion finantza kontrolaren mende geldituko dira. Oinarri hauetan ezarri ez diren gaietan Diru-laguntzei buruzko ekainaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

Zortzigarren oinarria.-Azken dokumentazioa, ziurtagiria eta laguntzaren ordainketa.

2010eko irailaren 7a baino lehen, hizketaldian parte hartu izanaren ziurtagiriaren fotokopia -erakunde antolatzailea eta parte hartzailearen izena agertzen dituela- aurkeztu beharko da, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari zuzendua. Horrek 20 orduko prestakuntza egin izana ofizialki aitortzen duen ziurtagiria emanen du, non ez den parte hartu izanaren ziurtagirian besterik adierazten.

Orobat, sare itunduko irakasleek, epe berean, transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, dagokion banku entitateak bete eta zigilatua, aurkeztuko du (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm). Hizketaldia bukatu ondoko dokumentazioa eta eskabidea erregistro bidez aurkezten ahal dira posta bulegoan, edo telematika bidez, ww.navarra.es web guneko zerbitzuen katalogoa baliatuta.

Esleitutako laguntza ordaintzeko, parte hartu izana frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da aldez aurretik.

Bederatzigarren oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta honetatik sortzen diren egintzen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, haiek jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

2. ERANSKINA

"Colloque Cyber-Langues 2010" delakoan (Paue, abuztuko 24-26)
parte hartzeko laguntzetarako deialdirako eskabidea

DATU PERTSONALAK:

1. deitura:

2. deitura:

Izena:

IFZ:

Helbidea:

Herria:

Posta Kodea:

Probintzia:

Helbide elektronikoa:

Sakelako tel.:

DATU PROFESIONALAK 2009-2010 IKASTURTEA:

Ikastetxea:

Herria:

Sarea (publikoa edo itundua):

Ematen den arloa/irakasgaia:

Frantsesa:

Irakasgaia frantsesez: (zehaztu zein)

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarri diren debekuetako bakarrik ere ez dudala adierazten dut.

Sinadura
..............................(e)n, 2010eko ................. aren ......... (e)an.

ESKOLAKO HIZKUNTZA PLANGINTZAREN ZERBITZUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA.

Iragarkiaren kodea: F1011396