95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

10E/2010 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, ikasleen guraso elkarteei laguntzak emateko deialdia onesten duen ekainaren 4ko 8E/2010 Ebazpena aldatzen duena.

Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan adierazi aldatu egin behar dela Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak ekainaren 4an emandako 8E/2010 Ebazpeneko oinarri arautzaileen 5. baldintza. Ebazpen horren bidez ikasleen guraso elkarteei laguntzak emateko deialdia onetsi da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak ekainaren 4an emandako 8E/2010 Ebazpeneko oinarri arautzaileen 5. baldintza aldatzea eta, beraz, eskaerak aurkezteko epea irailaren batean hasi eta irailaren hogeita hamarrean bukatuko dela adieraztea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2010eko ekainaren 17an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

8E/2010 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteei laguntzak emateko 2010. urteko deialdia onesten duena.

Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu argitara eman dadila Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteei laguntzak emateko 2010. urteko deialdia.

Deialdiaren helburuak hauek dira: ikastetxeetako hezkuntza zereginetan ikasleen gurasoen elkarteen parte-hartzea bultzatzea, elkarte horiek jarduerak egitea eta gurasoei zuzendutako prestakuntza jarduerak sustatzea.

Horrenbestez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteei laguntzak emateko 2010eko deialdia eta deialdiaren oinarri arautzaileak onestea.

2. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimendu dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan hartuta:

ZENBATEKOA

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

EKITALDIA

144.500,00

G/425004/4819/324200

Ikasleen gurasoen elkarte eta federazioentzako diru-laguntzak

2010

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau, deialdia eta eranskinak Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2010eko ekainaren 4an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteei laguntzak emateko 2010eko deialdia

Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Elkarteek jarduerak egitea bultzatu eta sustatu beharraz jabeturik, Hezkuntza Departamentuak laguntzak emateko 2010eko deialdia argitara eman du. Hauek dira deialdiaren oinarriak:

OINARRIAK

1. Deialdi honetan parte hartzen ahal dute legearen arabera eratutako Nafarroako Foru Komunitateko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteek, betiere Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan inskribatuta baldin badaude.

2. Ikasleen guraso elkarteek ikastetxeko familientzat eta ikasleentzat antolatzen dituzten jardueretarako emanen da diru-laguntza, ekintza horien helburua eskola dinamika bultzatzea, familiek ikastetxearen hezkuntza eginkizunetan parte hartzea sustatzea eta gurasoak trebatzea baldin bada.

3. Deialdi honetan parte hartu nahi duten elkarteek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) II. eranskineko eskabidea behar bezala betea eta ikastetxeko eskola kontseiluko buruak ziurtatua.

b) Laguntzen xede diren jarduera guztien deskripzioa, III. eranskineko ereduaren araberakoa.

Egindako jarduera bakoitzeko, deskribapenari buruzko txosten orri bat beteko da, eta deskribatutako jardueraren gastuei dagozkien jatorrizko fakturak erantsiko dira, III. eranskinean ageri diren justifikazio orriko ereduen arabera.

-Izandako gastuak fakturen bidez frogatuko dira, osagai guztiak zehaztuta, eta ez da inolaz ere onartuko ordainagiririk eta/edo kutxako tiketik.

-Fakturak indarra duen legediari jarraikiz luzatuko dira, honako datu hauek jarrita: fakturatzen duen enpresaren izena edo sozietate-izena eta IFZ, faktura luzatzen deneko eguna, kontzeptua, zenbatekoa eta fakturatutako objektu edo kontzeptu bakoitza, zigilua, aplikatu den Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) eta luzatzailearen sinadura.

-Hori hala izanik ere, prozeduraren une honetan frogagiriak osorik eransterik ez bada, geroago egiten ahalko da, baina, betiere, 5. oinarrian akatsak zuzentzeko ematen den epea baino lehen.

Egindako gastuak faktura bidez frogatzerik ez dagoenean, elkarteko buruak zinpeko aitorpena eginen du jarduera gauzatu dela frogatzeko, eredu erantsia erabiliz horretarako eta, horrekin batera, gastuaren frogagiriak aurkeztuko dira; eskaerak baloratzeko 7. oinarriari jarraikiz eratzen den Batzordeak egiten duen balorazioaren arabera onartuko da ala ez.

c) Deialdi honetara aurkezten diren jarduera guztien zerrenda-laburpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.

4. Eskaerak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedu Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean aipatutako bideetako edozein erabiliz, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, ekainaren 23ko 70/2009 Foru Dekretuak ezartzen duen bezala.

5. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean bukatuko da.

Epez kanpo aurkezten diren eskaerak edo datu faltsuekin aurkezten direnak baztertu eginen dira.

Eskaerek 3. oinarriko baldintzak betetzen ez badituzte edo datuak oso-osorik ez badaude, interesdunei jakinaraziko zaie eta hamar eguneko epea emanen zaie, jakinarazi eta biharamunetik hasita, akatsak zuzentzeko. Epe hori bukatuta, zuzentzen ez diren eskaerak deialditik bazter geldituko dira.

6. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak deialdi hau ebatziko du eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hiru hilabeteko epean, Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuak proposaturik, hori izanen baita prozeduraren instrukzio organoa.

Epe hori espresuki ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 23. artikuluan xedatu bezala.

7. Aurkezten diren eskaerak balorazio batzorde batek aztertuko ditu, 8. eta 9. oinarrietan aipatzen diren banaketa irizpideak aplikatuz, 10. oinarrian xedatutakoari jarraikiz onartzen eta baztertzen diren jardueren arabera. Gero, laguntzak esleitzeko proposamena igorriko dio instrukzio organoari.

Batzorde hori honako hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Antolamenduaren eta Tituluen Ataleko burua.

Batzordekideak:

Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegoko burua.

Elkarteen ordezkari bat, elkarte eskatzaileetako buruen artetik zozketaz hautatuko dena.

Batzordekide idazkaria: Hezkuntza Departamentuko aholkulari bat.

8. Eskaera egiten duen elkarte bakoitzari eman beharreko laguntza zehazteko, Batzordeak honako hauek hartuko ditu kontuan: onartutako eskaeren kopurua, elkarteko kide kopurua, eskaera egin duten elkarteen erreferentziazko ikastetxeetako ikasle kopurua, ikastetxeetako ikasleen ezaugarri sozioekonomikoak eta aurkeztutako proiektuen kopurua.

Horretarako, banaketa irizpide hauei jarraikiko zaie:

a) Elkarteentzat bideratutako diru guztiaren %15 zati berdinetan banatuko da onartutako eskaeren artean.

b) Diru guztiaren %15, elkarte bakoitzean kidetutako familien kopuruaren arabera.

c) Diru guztiaren %20, eskaera egiten duten elkarteak zein ikastetxetakoak diren, horiexetan dagoen ikasle kopuruaren arabera.

d) Diru guztiaren %10, egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei laguntzeko.

e) Diru guztiaren %10, inguruabar geografikoen arabera laguntzeko.

f) Diru guztiaren %25, elkarte bakoitzak 2. eta 10. oinarrietan ezarritakoari loturik programatutako jardueren kopuruaren arabera.

g) %5 ohiz kanpoko jarduerengatik, esate baterako, 25. edo 50. urteurrenak, proiektu bakar bat konpartitzen duten ikastetxeen arteko hezkuntza jarduerak, etab.

Atal honetan finkatutako dirua agortzen ez bada, gastatzen ez den dirua a) atalekoari metatuko zaio.

9. Ikastetxeren batean elkarte bat baino gehiago baldin badira, c), d), e) eta g) letretako irizpideei dagokien diru-kopurua denentzat izanen da.

Bakoitzari dagokion zenbatekoa kalkulatzeko, denentzat esleitutako diru-kopurua bakoitzak programatzen dituen jardueren kopuruaren arabera hainbanatuko da.

10. 2009ko abenduaren 1etik 2010eko ekainaren 30era arte egindako jarduera guztiak sartzen ahalko dira, eta kanpo geratuko, deialdiaren xedeari ez erantzuteagatik, honako hauek:

a) Ikasleen parte-hartzea eskatzen badute ere, eskola kontseiluak onetsi ez dituen jarduerak.

b) Departamentu honen edo beste toki entitate edo erakunde publiko baten deialdiaren bidez laguntza jaso duten jarduerak.

c) Ohiko ikastordu gehiago ezartzea dakarten jarduerak.

d) Egun bat baino gehiago irauten duten jarduerak, bidaiak edo egonaldiak.

e) Ikasleen elkarteek antolatutako jarduerak, baldin eta Nafarroako ikastetxeetako ikasleen elkarteei laguntzak emateko deialdira aurkeztu badira.

f) Ikastetxearen egutegiko eskolarik gabeko egunetan (oporretan, asteburuetan, etab.) egiten diren jarduerak.

g) Udal jarduerak.

h) Prestakuntza hobetzeko edo hezteko helburua ez duten jarduerak.

i) Material inbentariagarria erostea.

11. Hezkuntza Departamentuak interesdunei jakinaraziko die balorazio batzordeak onartu dituen jardueren zerrenda. Era berean, baztertu diren jardueren berri emanen du, baztertzeko arrazoia adieraziz.

12. Hezkuntza Departamentuak deialdi honen ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuko atarian (www.navarra.es) argitaratuko du, eta bertan azalduko dira laguntza hauen onuradun diren elkarteen zerrenda, bakoitzari ordaindu beharreko dirua eta baztertu diren elkarteen zerrenda, halakorik bada, baztertzeko arrazoiak barne.

13. Elkarteei epe bakarrean ordainduko zaie, esleipen ebazpena argitaratu eta gero. Ordainketa hori onartutako betebeharrei erantzuteko dauden funts likidoen eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren berariazko baimenaren mende egonen da, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 33.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

14. Hezkuntza Departamentuak eskubidea du edozein motatako argibide osagarriak eskatu eta diruz laguntzen diren jardueren ikuskapena eta kontrola egiteko.

15. Arau hauek hautsiz gero, emandako laguntza bertan behera geldituko da eta hartutako dirua itzuli beharko da, eta hurrengo deialdietan parte hartzeko eskubidea galtzea ekar lezake, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa galarazi gabe.

16. Deialdi honen eta honetatik sortzen diren egintzen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Ikasleen gurasoen federazioek laguntza jasotzeko eskaera,
2010. urterako

Elkartearen izena:

Helbidea: .............................................. Telefonoa:

Herria: ............................................. Posta kodea:

IFK/IFZ:

Jakinarazpen elektronikoa (Posta Zerbitzuak emandako helbide elektronikoa badu): [ ] Bai [ ] Ez

Baiezkoa bada, helbidea idatzi:

Burua: ........................................... Telefonoa:

Elkarteko familien kopurua: .................. Familiaren urteko kuota:

Federazio bateko bazkidea da? [ ] Bai [ ] Ez.

Baiezkoa bada, izena idatzi:

Ikastetxea:

Ikastetxe mota: Publikoa Pribatua.

Irakaskuntza mota:

Ikasle kopurua:

Egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleen kopurua:

Ezaugarri horiek dituen elkarteak eskatzen du Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteentzako laguntzen 2010. urteko deialdian parte hartzea.

Eskaera egiten duen elkarteko buruak ziurtatzen du azaldutako datuak egiazkoak direla, bereziki aitortutako bazkide kopurua Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan edo Hezkuntza Departamentuko Erregistroan inskribaturik eta eraturik dauden bazkideen kopuruarekin bat datorrela.

Elkarteak bere erantzukizunpean aitortzen du Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan diru-laguntzak jasotzeko aipatutako debeku egoeretako bakar batean ere ez dagoela.

Ikastetxeko Eskola Kontseiluak, eta haren izenean kontseiluburuak, ziurtatzen du deialdi honetara aurkeztutako jarduerak, ikasleen parte-hartzea eskatzen dutenak, Eskola Kontseiluak onartu dituela.

....................... (e)n, 2010eko ................... aren ........(e)an.

ESKOLA KONTSEILUKO BURUA

ELKARTEKO BURUA

(Sinadura eta zigilua)

(Sinadura eta zigilua)

III. ERANSKINA

Jardueren edo bidaien azalpen-txostena

Jardueraren izena:

Jardueraren azalpena:

Zeinentzat:

Parte-hartzaile kopurua:

Lortu nahi diren helburuak:

Jarduerak egiteko egunak (adierazi eguna, hilabetea eta urtea edo aldizkotasuna):

Egiteko tokia:

Kilometroak, joan-etorrikoak (bidaiak izanez gero):

Jardueraren arduraduna:

Gastuen aurrekontua (kontzeptuak zehaztu eta egindako gastua frogatzeko jatorrizko fakturak erantsi):

1.-Zenbatekoa:

2.-Zenbatekoa:

3.-Zenbatekoa:

Guztira:

Oharrak:

....................... (e)n, 2010eko ................... aren ........(e)an.

(Oharra: jarduera bakoitzeko bat bete eta dagozkion fakturak erantsi).

IV. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteei laguntzak emateko deialdian aurkeztutako 2010eko jardueren eta bidaien zerrenda eta laburpena

1.-Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

2.-Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

3.-Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

4.-Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

5.-Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

6.-Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

7.-Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

8.-Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

9.-Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

10.-Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

11.-Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

12.-Jardueraren izena:

Zenbatekoa:

Zenbatekoa, guztira:

....................... (e)n, 2010eko ................... aren ........(e)an.

O. E.

ESKOLA KONTSEILUKO BURUA

ELKARTEKO BURUA

(Sinadura eta zigilua)

(Sinadura eta zigilua)

ZINPEKO AITORPENA

......................................... jaunak/andreak, ...................... zenbakidun nortasun agiri nazionala, helbidea .........................., telefonoa .........................., faxa ........................, ........................... ikastetxeko ikasleen gurasoen elkarteko burua den aldetik, eskolaz kanpoko jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdia dela eta,

ADIERAZTEN DU:

1. Jarduerei buruz erantsi diren frogagiriak jatorrizko agiriak direla, bakoitzean agertzen den zerbitzu-emaileak edo hornitzaileak luzatuak, eta elkarte honek egindako jardueretako gastuekin bat datozela.

2. Laguntza eskaeraren xede diren jarduerak, eskaerak aurkezteko unean gastuaren frogagiriak aurkezterik izan ez bada ere, aipatu datetan gauzatu direla.

3. Elkarteak ez duela beste administrazio edo erakunde publiko batzuen diru-laguntzarik jaso, hemen frogatzen diren jarduerak egiteko.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Stua: Elkarteko burua

Iragarkiaren kodea: F1010881