95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

963/2010 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren 76/2010 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Andosillako Udal Plana C3 sektoreko ZC-11, 12 eta 13 unitatean aldatzeko espedientea.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren 76/2010 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Andosillako Udal Plana C3 sektoreko ZC-11, 12 eta 13 unitatean aldatzeko espedientea, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zen, hots, aldaketaren testu bategin bat aurkeztea, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituena.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak haren alde emandako txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindua argitaratzea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren 76/2010 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea. Horren bidez, behin betiko onetsi zen Andosillako Udal Plana C3 sektoreko ZC-11, 12 eta 13 unitatean aldatzeko espedientea. Testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Andosillako Udalari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko ekainaren 24an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

"76/2010 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Andosillako Udal Plana C3 sektoreko (Los Huertos) ZC-11, 12 eta 13 unitatean aldatzeko espedientea, Andosillako Udalak sustatuta.

Andosillako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betiko onestea; dena dela, horretarako, foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak biltzen dituen testu bategina aurkeztu beharko da, hiru hilabeteko epean.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Andosillako Udal Plana C3 sektoreko (Los Huertos) ZC-11, 12 eta 13 unitatean aldatzeko espedientea, Andosillako Udalak sustatuta.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, testu bategin bat aurkeztu behar dela xedatzea, non aldaketaren dokumentazioaren eranskinetan ezarritako egiturazko determinazioak eta determinazio xehakatuak bilduko diren:

-Lurzoru urbanizagarria:

  • Egiturazko determinazioak:
  • Sailkapena: urbanizagarria.
  • Kategoria: sektorizatua.
  • Erabilera orokorra: etxebizitza atxikia, lorategi-lurzatiduna, eta etxebizitza atxikia, beheko solairuan biltegia duena.
  • Gehieneko probetxamendua: 5.002 Au.
  • Homogeneizazio koefizienteak:
  • Familia bakarreko etxebizitza, lorategi-lurzatiduna (BS+1) 1,00.
  • Familia bakarreko etxea, beheko solairuan biltegia edo saltokia duena (BS+1) 0,90.
  • Familia bakarreko etxea, beheko solairuan biltegia edo saltokia duena (BS+2) 0,90.
  • Biltegia edo saltokia beheko solairuan: 0,50.
  • Aprobetxamendu tipoa: 0,4715 Au/m2.
  • Determinazio xehakatuak: gainerakoak.

-Lurzoru urbanizaezina:

  • Egiturazko determinazioak:
  • Sailkapena: urbanizaezina.
  • Kategoria: babestu beharrekoa.
  • Determinazio xehakatuak.
  • Azpikategoria: garapen eredua zaintzeko lurzorua (herrigunearen ingurua).

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, haren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, udalak eskaturik.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau Andosillako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko apirilaren 26an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F1011217