95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

911/2010 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Cordovillako goi-ordokia garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren AR-01 banaketa eremuko UO.3-1 unitate morfologikoko finkak normalizatzeko proiektua, eremu horretako Konpentsazio Batzordeak sustatua, hasiera batez onesten duena.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko otsailaren 23ko Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen Cordovillan (Galar) eta Iruñean etxebizitza babestuetarako bizitegi eremu bat garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala, "Agrupación de propietarios de Cordovilla" elkarteak sustatua. Erabaki hori 2009ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29an.

Orobat, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 281/2010 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Cordovillako goi-ordokia garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren AR-01 banaketa eremua birzatitzeko proiektua, jendaurrean egon dena 2010eko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19an, argitaratu ondoren.

Cordovillako goi-ordokia garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren hirigintza araudiaren 54. artikuluak, UO-3.1 unitate morforlogikoari buruz, zehazten du "AR-01 banaketa eremua birzatitzearekin batera finkak normalizatzeko espediente bat tramitatuko dela, egungo egoera proposatutako konfigurazio berriari egokitzeko."

2010eko apirilaren 29an, Luis Salanueva González jaunak, Cordovillako goi-ordokia garatzeko Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren AR-01 banaketa eremuko Konpentsazio Batzordearen ordezkari gisa, U.O.3.-1 unitate morfologikoko finkak normalizatzeko proiektuaren proposamena, 2010eko maiatzaren 24an aurkeztu dokumentuaren bidez zuzendua, aurkeztu zuen, tramitatzeko.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak aldeko txosten teknikoa emanik, bidezko da tramitatzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) eta 154. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz, eta 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikulua ikusita,

EBATZI DUT:

1. Hasiera batez onestea Cordovillako goi-ordokia garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren AR-01 banaketa eremuko UO.3-1 unitate morfologikoko finkak normalizatzeko proiektua, eremu horretako Konpentsazio Batzordeak sustatua.

2. Finkak normalizatzeko proiektua jendaurrean egonen da hamabost egunean. Epe horretan edozeinek bidezkoak iruditzen zaizkion ohar eta alegazioak egiten ahalko ditu idatziz. Horretarako, interesdunek espedientea eskura izanen dute Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña).

3. Ebazpen hau Iruñeko eta Galarko udalei, interesdunei eta sustatzaileari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko ekainaren 17an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F1010883