95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

329/2010 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, abereen gaixotasunak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko osasun programak egiteagatik, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei laguntzak emateko arauak onesten dituena eta abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteen osasun programen gutxieneko edukia finkatzen duena.

Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteak urtarrilaren 27ko 17/1997 Foru Dekretuaren bidez araututa daude, izan ere, foru dekretu horrek abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteak arautu zituen Nafarroan. Elkarte horiek ezinbesteko lana egiten dute abereen osasuna mantentzeko eta, ondorioz, jarduera horretatik lortzen diren produktuen osasungarritasuna bermatzeko.

Funtsezkoa da elkarte horien jarduera diruz laguntzea, lanean segi dezaten bermatzeko. Foru dekretu horren 6. artikuluak ahalmena ematen dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarte aitortuei laguntzak emateko bere aurrekontu-ahalmenen arabera.

Foru agindu honetan aurreikusita dauden kontzeptu diruz lagungarriak apirilaren 30eko 784/2009 Errege Dekretuan adierazitakoekin parekagarriak dira. Errege dekretu horren bidez abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteentzako estatuko diru-laguntzetarako oinarri arautzaileak ezarri ziren.

Foru agindu honetako laguntzak, halaber, Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1857/2006 EE Erregelamenduaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bateragarriak dira. Erregelamendu hori nekazaritza produktuak ekoizten dituzten enpresa txiki eta ertainetarako estatuetako laguntzei buruzko Tratatuaren 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da eta abereen gaixotasunak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko gastuengatik nekazariei konpentsatzeko laguntzak deskribatzen dituen 70/2001 EE Erregelamendua aldatu zuen.

Foru agindu hau Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen araberakoa da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Arauen onespena.

Abereen gaixotasunak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko osasun programak egiteagatik, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei laguntzak emateko arauak onesten dira, foru agindu honen I. eranskinean agertzen den bezala.

Lehenengo xedapen gehigarria.-2010eko laguntzen deialdia.

1. Abereen gaixotasunak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko osasun programak egiteagatik, abeltzaintzaren osasun defentsarako Nafarroako elkarteei laguntzak emateko 2010eko deialdia onesten da.

2. 2010. urtean eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da, deialdia argitaratzen denetik hasita.

3. 2010. urteko kanpainarako, I. eranskineko 5. artikuluko 2. puntuko a) eta b) letretan abelburu bakoitzeko aurreikusitako zenbatekoak 1,5 faktorearekin biderkatuko dira.

Bigarren xedapen gehigarria.-Aurrekontuko kredituak.

Laguntza hauek aplikatzearen ondoriozko gastuetarako, 150.000 euroko gastua baimentzen da, 2010eko aurrekontu orokorretako "Zenbait espezieren osasun defentsarako elkarteen sustapena" izeneko 711000 71320 4819 412200 kontu-sailaren kargura.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Aplikazio data.

1857/2006 EE Erregelamenduan aipatzen den salbuespen eskaeraren erregistro zenbakia Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusiaren webgunean argitaratzen denetik aurrera aplikatuko da laguntzen araubidea.

Laugarren xedapen gehigarria.-Deialdiaren aurkako errekurtsoak.

Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko uztailaren 2an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

I. ERANSKINA

Abereen gaixotasunak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko osasun programak egiteagatik, abeltzaintzaren osasun defentsarako Nafarroako elkarteei laguntzak emateko arauak

1. artikulua. Xedea eta helburua.

Foru agindu honen xedea da behi-aziendaren, ardi eta ahuntz aziendaren, zaldi-aziendaren eta untxien gaixotasunak prebenitzeko, kontrolatzeko, desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko lanak egiteagatik, abeltzaintzaren osasun defentsarako Nafarroako elkarteei laguntzak emateko arauak ezartzea, abeltzaintzako ustiategien osasun estatusa hobetzeko asmoz.

2. artikulua. Definizioak.

Abeltzaintzako ustiategia. Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorra ezarri eta arautu zuen martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuan azaltzen den bezala. Ustiategiek eskaeraren urteko urtarrilaren 1ean egon beharko dute inskribatuta erregistro horretan.

Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarte diruz lagungarria. Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteak Nafarroan arautzen dituen urtarrilaren 27ko 17/1997 Foru Dekretuan azaltzen den bezala, 1000 AzLU edo umetarako 10.000 untxi eme baino gehiago baldin baditu.

AzLU. Azienda larriko unitatea, behi heldu bati dagokiona (24 hilabetetik gorakoa), 148/2003 Foru Dekretuaren VI. eranskineko baliokidetasunen taularen arabera.

3. artikulua. Onuradunak.

Laguntza hauen onuradun izanen dira Abeltzaintzaren Osasun Defentsarako Elkarteen Nafarroako Erregistroan inskribaturik dauden abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteak, Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteak Nafarroako Foru Komunitatean arautzen dituen 17/1997 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, baldin eta apirilaren 30eko 784/2009 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzen badituzte. Errege dekretu horren bidez, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteentzako estatuko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezarri ziren.

4. artikulua. Betebeharrak.

Foru agindu honetan araututako laguntzak jaso ahal izateko, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteek betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Kasuan kasuko urteko deialdiko laguntzen eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen aitorturik eta inskribaturik egotea Abeltzaintzako Osasun Defentsarako Elkarteen Erregistroan eta aitorpena kentzeko 17/1997 Foru Dekretuaren 5. artikuluan jasotako egoeretako bakar batean ere ez egotea.

b) Osasun programa erkidea aplikatzeko lanen ardura hartzen duen albaitari bat edo gehiago izatea, Abeltzaintza Zerbitzuak eginkizun horretarako aitortua, 17/1997 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

c) Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko abeltzainei eskatzea ezartzen den osasun programa erkidean jasotzen diren jarduketak egiteko, elkartea osatzen duten abere-espezieen arabera, eta foru agindu honen II. eranskinean ezarritakoarekin bat, bertan garatzen baitira osasun programen gutxieneko edukiak.

d) Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan gaixotasunak desagerrarazteko ezarrita dauden programa nazionalen edo etorkizunean ezartzen diren programen esparruan, kasuan kasuko abere-espeziearentzat estatuko araudian beharrezkotzat jotzen diren osasun kontrol eta jarduketa guztiak egitea.

e) Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteentzako estatuko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituen apirilaren 30eko 784/2009 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzea, baita abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteak arautzen dituzten estatuko eta Nafarroako arauetan eta foru agindu honetan ezarritakoa ere.

f) Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteari dagozkion jarduketak betetzea Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, abereen gaixotasunak desagerrarazteko programa nazionalak arautzen dituen abenduaren 20ko 2611/1996 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat.

5. artikulua. Diruz lagungarriak diren kontzeptuak eta diru-laguntzen zenbatekoak.

1.-Aurreko urteko urriaren 1etik deialdiaren urteko irailaren 30era bitarteko gastuak laguntzen ahalko dira, kontzeptu hauetakoak:

a) Albaitaritza zerbitzuen zerbitzu-sariak:

Gastu hauek onartuko dira bakar-bakarrik: osasun programa erkidea garatzeko albaitari arduradunak edo izendatzen diren albaitari laguntzaileek abeltzaintzaren osasun defentsarako elkartearen izenean fakturatzen dituztenak, edo pertsona juridikoek fakturatzen dituztenak, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko albaitari arduradunak edo albaitari laguntzaileek bazkide gisa parte hartzen badute bertan edo beren jarduera lan kontratuaren bidez garatzen badute bertan.

Osasun programa erkidean sartutako jarduketak beste albaitari profesional batzuen izenean kontratatu edo azpikontratatzearen gastuak ez dira jarduera diruz lagungarritzat hartuko, ez eta pertsona juridiko baten izenean aurkezten direnak ere, non ez den behar bezala egiaztatzen abeltzaintzaren osasun defentsarako elkartearen albaitari arduradunaren edo albaitari laguntzaileen harremana aurreko paragrafoan ezartzen dena bezalakoa dela.

b) Txertoen, albaitaritzako sendagaien, bioziden eta beste produktu zoosanitario batzuen erosketa eta administrazioa, horiek erabiltzea II. eranskinean agertzen den osasun programa erkidean agertzen bada, eta gastuak abeltzaintzaren osasun defentsarako elkartearen izenean edo elkartea osatzen duten abeltzainen izenean fakturatzen badira. Txertoen tratamenduek osasun programan aurreikusiak egon beharko dute, eta Abeltzaintza Zerbitzuaren baimena eduki beharko dute.

c) Osasun programaren barreneko gaixotasunetarako laginak jaso eta bidaltzeko eta laborategian analitzatzeko behar den materiala erosteko gastuak.

d) Gaixorik dauden edo izan litezkeen abereak hiltzea, baita abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko albaitarien jarduketa profesionalaren gastuak ere. Hiltegira eramateko edo gorpuak jasotzeko gastuak ez dira sartzen.

e) Abeltzaintza Zerbitzuak ezartzen dituen gainerako osasun neurri osagarriak aplikatzea, baita abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteetako albaitarien jarduketa profesionalaren ondoriozkoak ere.

f) Sendagaien hondakinak abeltzaintzako ustiategietatik desagerrarazteko gastuak.

g) Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko administrazio langileen zerbitzu-sariak eta/edo kudeaketa tekniko-administratiboaren gastuak.

h) Abere osasunari buruzko material, ekipo eta programa informatikoak, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkartean aplika daitezkeenak, osasun programa erkidea betetzeko.

i) Ustiategiaren higienea: ustiategia garbitu desinfektatu eta intsektuak eta arratoiak hiltzeko lanak.

j) Prestakuntza: abeltzainentzako eta/edo albaitaritzako teknikarientzako prestakuntza ikastaroak antolatzearen ondoriozko gastuak. Diruz laguntzen ahalko dira, bakar-bakarrik, abere osasunari, higieneari eta abeltzaintzaren eta ustiategien kudeaketari buruzko ikastaroak, osasun programa erkidean sartuak baldin badaude.

2.-Eman daitekeen gehieneko laguntza, eskaera egiten duen abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteak, artikulu honen 1. puntuan xedatutakoaren arabera, aurkeztu eta justifikatzen duen aurrekontu finantzagarriaren ehuneko ehunera artekoa izan daiteke. Dena dela, laguntza mugatuta egonen da, eskaerak aurkezten diren urteko martxoaren 31n elkartea osatzen duten abeltzainen kopuruaren arabera eta elkartearen abere zentsuen arabera. Honatx diru muga horiek:

a) Behi aziendako abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteentzat:

-200 euro elkartean dagoen ustiategi bakoitzeko.

-10 euro 24 hilabetetik gorako behi bakoitzeko. Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatutako ustiategi bakoitzeko gehienez 300 abererentzako diru-laguntza izanen da.

b) Untxi aziendako abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteentzat:

-200 euro elkartean dagoen ustiategi bakoitzeko.

-Euro bat umetarako untxi eme bakoitzeko. Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatutako ustiategi bakoitzeko gehienez 3000 abererentzako diru-laguntza izanen da.

3.-Artikulu honetako 1. puntuan ezarritako epearen barrenean eratutako abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteen kasuan, 2. puntuan azaldutako gehieneko diru-kopurua benetan lanean izan diren hilabeteen arabera murriztuko da; erreferentzia gisa, 17/1997 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarte gisa erregistratzen den egunetik eskaeraren urteko irailaren 30era arte igarotako hilabete osoak hartuko dira.

4.-Balio erantsiaren gaineko zerga gastu diruz lagungarritzat hartuko da, bakar-bakarrik, berreskuratu edo konpentsatzerik ez dagoenean.

5.-Europar Batasuneko arautegiak gaixotasun horien aurka borrokatzeko neurrietarako berariazko ordainarazpenak ezarri baditu, ez da gaixotasun horietarako laguntzarik emanen.

6.-Europar Batasuneko araudian ezarritakoaren arabera nekazaritzako ustiategiek ordaindu beharreko neurrien gastuak ere ez dira laguntzaren xede, non eta laguntza neurri horien kostua ez den osotara konpentsatzen ekoizleek ordaindu beharreko nahitaezko ordainarazpenekin.

6. artikulua. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

1. Eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura igorri eta departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko dira. Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietan aurkezten ahal dira.

2. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia argitaratzen denetik hasita.

3. Eskaera eskabide orokorrean eginen da. Horrekin batera, foru agindu honen I. eranskinaren 7. artikuluan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dira.

4. Onuradunak lehenbizikoz eskatzen badu laguntza edo hura ordaintzeko kontua aldatu nahi badu, diru-laguntzaren eskabidearekin batera, laguntza transferentzia bidez ordaintzeko inprimakia aurkeztu beharko du, behar bezala betea.

7. artikulua. Eskatutako betebeharrak frogatzeko modua. Diru-laguntzaren helburua lortu dela eta hartutako dirua erabili dela frogatzeko epea eta modua.

Diru-laguntzaren betebeharrak betetzen direla frogatzeko, eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

1. Elkartearen IFZren kopia.

2. Osasun defentsarako elkartearen estatutuen fotokopia konpultsatua.

3. Eskaera egiten den unean elkartean dauden abeltzaintzako ustiategien zerrenda, ustiategi bakoitzeko titularrak edo ordezkariak eta abeltzaintzaren osasun defentsarako elkartearen ordezkariak sinatua. Zerrenda euskarri informatikoko datu base batean ekarriko da. Gutxienez datu hauek agertuko dira: sozietate-izena, IFZ/IFK, ustiategiaren zenbakia, zein herritan dagoen eta espezie bakoitzeko abereen zentsua, adinaren arabera, 5. artikuluaren 2. puntuan adierazitako adinak kontuan hartuz. Abeltzaintzako ustiategi bakoitza deialdian parte hartzen duen abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarte baten ustiategien zerrenda bakar batean ager daiteke. Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarte baten baino gehiagoren ustiategien zerrendan agertzen bada, abeltzainen zerrendaren azkeneko data aurkezten duen abeltzaintzaren osasun defentsarako elkartearentzako laguntza besterik ez da kontuan hartuko.

4. Laguntza eskaeraren urtean garatu nahi den osasun programa erkidea, II. eranskinean ezartzen denaren arabera, albaitari arduradunak eta abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko lehendakariak sinatua. Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko albaitariak prestatutako memoria bat erantsiko da, Abeltzaintza Zerbitzuak onetsitako osasun programaren betearazpena azaltzen duena. Dokumentua euskarri digitalean aurkeztuko da.

5. Albaitarien kontratuak. Elkartearen eta urte honetan osasun defentsarako elkartean lanean ari d(ir)en albaitari arduradun(ar)en arteko kontratu-harremana egiaztatzen duen dokumentua. Haren datu osoak agertuko dira: izen-abizenak, IFK, elkargokide zenbakia, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa. Dokumentu horretako klausuletan ezarriko da kontratuaren arrazoia dela laguntza eskatzen den urterako onetsitako osasun programa diseinatu, garatu eta betearaztea abeltzaintzaren osasun defentsarako elkartearen ustiategietan.

6. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan ez dagoela dioen erantzukizuneko aitorpena.

7. Zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko eginbeharrak egiaztatzeko baimena, hitzez hitz honako hau dioena: "Nik, ............... jaunak/andreak, ...................... ordezkatuz, baimena ematen diot Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, ..... urtean, abereen gaixotasunak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko osasun programak egiteagatik, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteentzat ematen diren diru-laguntzak tramitatzeko prozeduraren barrenean, ordezten dudan entitateak zerga guztiak eta Gizarte Segurantzarekiko eginbehar guztiak eguneratuak dituela egiaztatzeko".

8. Memoria ekonomikoa, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko lehendakariak sinatua eta hango albaitari arduradunak ikus-onetsia. Memorian abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteak programa gauzatzeko aurreikusitako gastuen azalpena, justifikazioa eta aurrekontu xehakatua azalduko dira.

8. artikulua. Diru-laguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Foru agindu honek arautzen dituen laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteak 100 puntu bitarteko baremo baten arabera puntuatuko dira, ondotik azaltzen diren lehentasun irizpideen arabera:

a) 50 puntu gehienez, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkartearen barruan dauden ustiategien eta abereen arabera, honi jarraikiz:

1. Elkarteko ustiategien kopuruagatik: 0,05 puntu, Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribaturik dagoen ustiategi elkartu bakoitzeko.

2. Abereen zentsu eta espezieengatik:

-1 puntu, 24 urtetik gorako 200 behiko.

-1 puntu, umetarako 1.500 untxi emeko.

b) 5 puntu abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteak osasun programa egiteko duen albaitari kreditatu bakoitzeko. Gehienez ere 20 puntu emanen dira atal honetan. Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkartean ardura osoa ez duten albaitarien kasuan, justifikatu beharko dute beren lanaldiaren zein ehuneko egotzi behar zaion abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko lanari, eta horren arabera puntuatuko da.

c) 20 puntu mendialdetzat hartutako udalerrietan kokatzen diren abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei, Landa Garapenerako Nekazaritza Funtsaren bidez landa garapenari ematen zaizkion laguntzak arautzen dituen 2005eko irailaren 20ko Kontseiluaren 1698/2005 EE Erregelamenduaren arabera. Honela puntuatuko da:

1. Elkarteko ustiategien kopuruagatik: 0,05 puntu, Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribaturik dagoen ustiategi elkartu bakoitzeko.

2. Abereen zentsu eta espezieengatik:

-1 puntu, 24 urtetik gorako 400 behiko.

-1 puntu, umetarako 2.000 untxi emeko.

d) 10 puntu Abeltzaintza Zerbitzuak baloratzen duenaren arabera, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkartearen gutxieneko osasun plana nolakoa den eta II. eranskinean jasotako gaixotasunei aurrei egiteko noraino betetzen den ikusita.

2. Aurrekontuan aurkezten diren laguntza eskaera guztiei erantzuteko diru aski ez badago, laguntzaren zenbatekoa ateratzeko, puntu bati dagokion batez besteko balioa kalkulatuko da, zatiketa hau eginez: urte bakoitzean abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarte guztien artean banatu behar den aurrekontuko kontusaileko diru osoa zati aurkezten diren eskaera guztiek baremoan lortzen dituzten puntu guztien kopurua. Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarte bakoitzari dagokion guztirako kopurua lortuko da batez besteko balio hori kasuan kasuko abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteak lortutako puntuekin biderkatuta.

3. Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarte bati dagokion guztirako diru-kopuruak ezin izanen du gainditu eranskin honetako 5. artikuluaren 2. puntuan adierazitako kopurua.

9. artikulua. Ebaluazio organoa.

Eskaerak Abeltzaintza Zerbitzuak ebaluatuko ditu.

10. artikulua. Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera harturik, egiaztatuko da aurkeztutako dokumentazioa 7. artikuluan eskatzen dena dela. Dokumentazioa osorik ez badago, interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena eman eta halaxe jakinaraziko zaiola.

2. Agiri guztiak bildu ondoren, egiaztatuko da betebehar guztiak betetzen dituztela. Horretarako, bidezko diren kontrolak egiten ahalko dira.

3. Eskaerak ebaluatu ondoren, Abeltzaintza Zerbitzuak laguntza emateko ebazpenaren proposamena eginen du.

4. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du laguntzei buruz, eta espresuki adieraziko du zer eskaera ezetsi diren.

5. Prozedura ebazteko epea sei hilabetekoa da urte bakoitzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe horretan ebazpen espresurik ematen ez bada, eskaera administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi egin dela ulertuko da.

11. artikulua. Onuradunaren betebeharrak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrez gain, onuradunak honako hauek ere bete beharko ditu:

a) Osasun defentsarako elkarte bakoitzaren barruan sartzea eskatzen duten abeltzaintzako ustiategietako titularrak onartzea, kasuan-kasuan indarra duen arautegiak ezartzen dituen betebeharrak betetzen badituzte. Eskaerak unean uneko langile kopuruaren arabera erantzunen dira.

b) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren esku uztea bere eginkizunak egiteko behar dituen argibide guztiak, bai diru-laguntzaren kudeaketa eta kontrolari loturikoak, bai diru-laguntzaren xedeko elkartearen jarduerei loturikoak.

c) Eman eta hartutako diru-laguntzak direla eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro onartzea.

d) Helburu bereko beste diru-laguntza publiko batzuk eskatu izanaren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.

e) Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunen berri edo horiek agertu izanaren susmoen berri ematea Departamentuari, Abereen Osasunari buruzko 11/2000 Foru Legean ezartzen denaren arabera, eta urtero eskualdeko abeltzaintzako ustiategien osasun egoerari buruzko memoria edo txosten bat egitea, nahitaez aitortu beharrekoak ez diren beste gaixotasun batzuen balizko agerpena ere aipatuz.

12. artikulua. Ustiategien betebeharrak.

Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarte batean sartuta dauden ustiategien titularrek, laguntza lerro honetan parte hartzearekin batera, konpromisoa hartzen dute ezarrita dagoen osasun programa egiteko, programa horrek ustiategiei ezartzen dizkien betebeharrak betez.

Ustiategietako titularrek baimena ematen diote Abeltzaintza Zerbitzuari beren ustiategietako abere guztiei buruzko datuak jakinarazi diezazkion kasuan kasuko abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteari. Elkarte horrek, bere aldetik, datu pertsonalak babesteari buruzko araudia goitik behera betetzeko ardura hartzen du, dagokionean.

13. artikulua. Ordaintzeko modua eta epeak.

1. Ordaintzeko ebazpena emanen da jarduera egin dela egiaztatu ondotik, eta betiere arau hauetan ezarritakoaren arabera egin bada.

2. Emandako diru-laguntza jasotzeko, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarte onuradunek ondotik aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute kasuan kasuko urteko azaroaren 1a baino lehen, eskaera egiten denean aurkeztutako osasun programa erkidea nola bete den egiaztatzeko:

I) Osasun programaren betetzeari buruzko urteko memoria, elkarteko lehendakariak eta/edo abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko albaitariak sinatua, egindako jarduketen gainekoa.

II) Egindako jarduketen egiaztagiriak:

a) Programa aplikatzeko kontratatutako albaitarien ziurtagiria, non azalduko baita abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko zein ustiategik bete duten oso-osorik osasun programa.

b) Ustiategietan egindako biosegurtasunari buruzko inkesten jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

c) Egindako prestakuntza ikastaroetako aktak eta bertaratutakoen sinadura orriak, programaren aplikazioaren ardura duen albaitari batek eta elkarteko lehendakariak edo idazkariak sinatuak, gutxienez.

d) Osasun programak ustiategi bakoitzean izan dituen emaitzen urteko laburpena, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko albaitari arduradun batek bederen sinatua.

e) Laborategietan eskatutako analisien emaitzen buletinen fotokopiak.

III) Egindako jardueren kostua egiaztatzeko memoria ekonomikoa, eskaera aurkeztu zenean aurreikusitako gastu aurrekontuaren gainekoa. Horrekin batera, egindako gastuen fakturak, nominak edo merkataritzako trafiko juridikoan balioa duten antzeko egiaztagiriak aurkeztuko dira. Fakturarekin batera fakturatzen duen enpresaren edo pertsonaren zigilua, sinadura edo hartu-agiria aurkeztuko dira, edo banku transferentziaren gordekina, non titularra, fakturatzailea eta kontzeptuak behar bezala identifikatuko diren. Nominekin batera, langilearen aldeko banku transferentziaren gordekina aurkeztuko da. 300 eurotik gorako gastuen egiaztagiri guztietan, dagokion ordainketaren banku agiria aurkeztu beharko da.

3. Laguntzaren ordainketa banku transferentziaren bidezko ordainketa bakarraren bidez eginen da, onuradunak eskaeran adierazitako kontuan.

4. Abeltzaintza Zerbitzuak behar diren ikuskapenak egiten ahalko ditu egindako inbertsioa foru agindu honetan xedatutakoaren araberakoa ote den egiaztatzeko.

5. Artikulu honen 2. idatz-zatian adierazitako dokumentazioa, laborategietako analisien emaitzak eta egindako ikuskapenak aztertuta, ikusten bada ustiategiren batean osasun programa ez dela oso-osorik bete, laguntza jaso zuten ustiategi horiei dagokien laguntza kenduko da ordaintzeko ziurtapenetik.

14. artikulua. Diru-laguntzaren bateragarritasuna.

Foru agindu honetan ezarritako laguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo Espainiako nahiz atzerriko partikularrek ekintza beretarako emandako beste laguntza batzuekin. Dena dela, emandako laguntzen zenbateko osoa eta jardueraren berezko baliabideak baturik ezin izanen da gainditu jardueraren kostua. Hortaz, laguntza gehiago jasoz gero, foru agindu honen bidez araututako diru-laguntza murriztuko da, muga horretara iritsi arte.

15. artikulua. Ezarritako baldintzak ez betetzea.

1. Laguntza hauek emateko kontuan hartu diren baldintzen edozein aldaketak laguntza emateko ebazpena aldatzea ekarriko du berarekin.

2. Foru agindu honetan eskatutako betebeharrak eta hartutako konpromisoak bete ezean, diru-laguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira. Diru-itzultzeen, arau-hausteen eta zehapenen arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio.

3. Idatz-zati honetan xedatzen denaren arabera osasun programaren ez-betetze partzialak gertatuz gero, laguntza emateko ebazpena aldatzeko espedientea hasiko da. Horrelakoetan, interesdunei entzunaldia eman beharko zaie nahitaez. Hauek dira osasun programaren ez-betetze partzialak:

a) Indarreko lege-araudian botikekiko tratamenduen erregistro liburuaren kudeaketaren gainean ezarritako betebeharrak ez betetzea, zehazki, elkarteko osasun programaren barrenean aplikatzen diren tratamenduak liburuetan jaso beharra.

b) Kanpoko eta barruko bizkarroiak kontrolatzeko programaren aplikazioa ez betetzea elkarteko osasun programan ezarri bezala.

c) Elkarteko osasun programak kontrolatzen dituen gaixotasunen aurka txertaketak egiteko jarraibideak ez betetzea, txertoa egiten duen laborategiaren eta albaitari arduradunaren jarraibideen arabera.

d) Gutxieneko prestakuntza programa ez betetzea.

4. Aurreko a), b) eta c) letretan adierazitako ez-betetzeren bat gertatuz gero, onartutako laguntza gutxiagotuko da, hain zuzen, ez-betetzeak egiten diren abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko ustiategien ehunekoa halako bi.

5. d) puntuan adierazitako ez-betetzea eginez gero, onartutako laguntza %10 murriztuko da, programaren ez-betetze osoa egin bada, eta %5, II. eranskinean prestakuntzarako eskatutako ehunekora iristen ez bada.

6. 13.5 artikuluan aipatutako ordainketen ziurtapena ezin izanen da handiagoa izan, artikulu honen 3. idatz-zatian ezarritakoaren arabera egiten diren murriztapenak aplikatu ondoren, onartzen den laguntzaren azkeneko kopurua baino. Ziurtapen horretako diru-kopurua murriztapenak aplikatu ondoren legokiokeen azkeneko diru-laguntza baino handiagoa bada, diferentziaren ordainketa eten eginen da, hasiera batean emandako laguntza aldatzeko espedientea ebatzi arte.

16. artikulua. Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Deialdi honetan ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda argitara emanen da, Diru-laguntzei buruzko Foru Legea garatzen duen araudiari jarraikiz.

II. ERANSKINA

Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteetako
osasun programen gutxieneko edukiak

Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteetako albaitariaren beharkizunak

Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko albaitaritza zerbitzuak, abeltzaintzako ustiategien osasun arduraduna den aldetik, ustiategiko albaitariaren izaera hartzen du, eta ondotik aipatzen diren eginkizun generikoak izanen ditu:

-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aurrean ordezkari eta bitarteko tekniko gisa aritzea, abeltzaintzako ustiategiaren osasun gaietan.

-Abenduaren 20ko 2611/1996 Errege Dekretuaren arabera, gaixotasunak desagerrarazteko programen gainean egin behar diren jarduketak egitea (biosegurtasun neurriak edo jarraibideak gaixotasunaren susmoa dagoenean eta berresten denean, simaurraren tratamendua eta erabilera, positiboak desagerrarazteko epea, abereak geldirik egoteko neurrien aplikazioa, animalia positiboak desagerrarazi ondoren desinfekziorako jarraibideak).

-Ustiategiei aholku teknikoak ematea, abereen osasunaren, ongizatearen eta ekoizpenaren arlo orokorretan. Abeltzainaren lana gainbegiratzea eta orientabideak ematea abereak identifikatu eta erregistratzeko eta ustiategiaren liburuak eta erregistroak (identifikazioa, elikadura, botikekiko tratamenduak, mindak desagerraraztea, etab.) eguneraturik eramateko dituen betebeharretan.

-Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko ustiategietan, zaldi aziendaren identifikazioa egitea edo gainbegiratzea, baita behi aziendarena ere, hausnar bolodunekin identifikatzen badira.

-Nafarroako osasuna zaintzeko sarearen garapenean parte hartzea.

-Abeltzaintza Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea abereen osasunaren eta elikaduraren segurtasunaren arloetan behar diren eginkizun guztietan, aurretik gaikuntza eta berariazko prestakuntza jaso eta gero.

-Ahal duen guztietan, abeltzaintzari lotuta dauden administrazio eginkizun telematiko guztietan parte hartzea (txertaketa-agiriak, osasun giden eskaera eta entregak, behi-azienda identifikatzeko agirien entregak, belarritakoak, etab.).

Espezie guztientzako programa orokor erkideak

1. Biosegurtasun neurriak ustiategietan.

Biosegurtasun inkestak: Albaitaritza zerbitzuek biosegurtasun inkesta eginen dute abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko ustiategi guztietan, Abeltzaintza Zerbitzuak ezartzen dituen ereduen arabera. Inkestetan ustiategiaren osasun azpiegitura eta abelazkuntzako ohiko praktikak jasoko dira, gaixotasunen gainean eragina duten biosegurtasunaren arloko alderdi kritikoak atzemateko. Albaitariek neurri zuzentzaileak ezarriko dituzte inkestetan atzematen diren akatsetarako, eta abeltzainak neurri horiek aplikatzen dituela kontrolatu beharko dute.

Biosegurtasun inkesta, gutxienez, bi urtean behin eginen da ustiategi guztietan, eta bereziki kontrolatuko da aurrekoetan proposatutako neurri zuentzaileak noraino aplikatu diren. Neurri zuzentzaileetan bereziki kontuan hartuko da ustiategiaren historial analitikoa, hala nola haren osasun estatusa. Hortaz, neurriak pertsonalizatuko dira osasun egoera zehatzaren arabera.

Berrogeialdia: Albaitaritza zerbitzuek abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko ustiategietan sartzen diren abereen osasun egoera kontrolatuko dute, abereak ikuskatuz, berrogeialdiak ezarriz eta, behar bada, kontrol serologikoak eginez.

Ustiategian abere gehiago sartuz gero, abeltzainek abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko zerbitzu teknikoei jakinarazi behar diete.

Ustiategietan sartzen den abereren batek abeltzaintzaren osasun defentsarako elkartearen osasun planetan sartutako edozein gaixotasunetan emaitza positiboa ematen badu, identifikatu eta ustiategitik desagerrarazteko plan bat ezarriko da, "in situ" sakrifikatuz, edo hiltegian zuzenean.

Abere horiek ezin izanen dira ustiategitik inola ere atera ugalketarako beste ustiategi batera, kontzentrazio zentro batera, ferietara, azienda erakusketa edo merkatuetara, merkataritzako eragileen instalazioetara edo herrilurretako larreetara eramateko.

2. Osasun prestakuntza:

Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteek gutxienez prestakuntza eta dibulgazio ikastaro bat eginen dute urtean. Bertara, elkartutako abeltzainen %40k joan beharko dute gutxienez. Ikastaroa abereen ongizateari buruz, ustiategien biosegurtasunari buruz eta abeltzaintzaren osasun defentsarako elkartearen osasun programan sartutako gaixotasunen prebentzio eta kontrolari buruzkoa izanen da.

Ikastaroaren egitarau osoa eta egutegia Abeltzaintza Zerbitzuari jakinaraziko zaizkio, hasi baino 10 egun lehenago gutxienez.

Behar bezala justifikatutako arrazoiak direla kausa, bidezkoa izanen da programazioa ordeztea, betiere antzeko prestakuntza maila lortuko dela bermatzen bada.

3. Nafarroako zaintza epidemiologikoaren sarea.

Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteetako abeltzaintzako ustiategiak, beren albaitaritza zerbitzuen bidez, albaitaritzako osasun alertaren sare batean sartuko dira, Kode Zoosanitarioaren zerrendako gaixotasunei aurre egiteko, Abeltzaintza Zerbitzuak ezartzen duen barne jarduketarako protokoloari jarraikiz.

4. Abere hilak desagerrarazteko osasun arloko aholkularitza eta kontrola.

Indarreko araudian ezarritako neurri orokorrak betetzea, hala nola Abeltzaintza Zerbitzuak garatzen dituen berariazko neurriak.

5. Desinfektatu eta intsektuak eta arratoiak hiltzeko programak.

Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko albaitaritza zerbitzuak desinfektatu eta intsektuak eta arratoiak hiltzeko sistema deskribatuko du. Sistema hori abeltzainak berak prestatuko du, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkartearen gainbegiradapean, edo kontratatutako enpresa espezializatu batek.

Programan datu hauek agertuko dira gutxienez: erabilitako produktuak, aplikatzeko tokiak eta aplikaziorako jarraibideak, ontzien bilketa, ingurumenaren babesa eta laneko segurtasun eta babeserako neurriak.

6. Barneko zein kanpoko bizkarroiak kontrolatzeko programa.

Aziendak tarteko edo behin betiko ostalari gisa jarduten duen kasuetan kanpo eta barne parasitosiaren hedadura saihesteko, eta txertaketa programen eragina handitzeko, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko albaitaritza zerbitzuak barneko eta kanpoko bizkarroiak kontrolatzeko programa bat ezarriko du bere menpeko ustiategietan.

Programa horretan, gutxienez, hazteria, ezkabia eta programan mugatutako beste parasitosi batzuk zaindu, kontrolatu eta desagerraraztea jasoko da.

Parasitosi mota bakoitzerako, prebentzio tratamenduak eta horien aplikaziorako jarraibideak eta maiztasuna azalduko dira, hala nola ukitutako azienda isolatu, tratatu eta geldirik edukitzeko jarduketak.

Behi aziendako ustiategietarako programa berariazkoak

Behi aziendarentzako osasun programan, gutxienez, honako jarduketa hauek jasoko dira:

-Behien infekziozko errinotrakeitisa (IBR) kontrolatzeko programa.

1. IBRaren estatusaren definizioa behi-taldeetan.

1.1. Txertaketarik egin ez duten ustiategiak, edo txerto markatuak besterik erabili ez duten ustiategiak.

Osasun egoera zehaztea:

Osasun defentsarako elkarteko albaitariak elkarteko ustiategi guztien osasun egoera zehaztuko du eta, emaitzen arabera, gaixotasunari aurre egiteko estrategia diseinatuko du. Osasun egoera elkarteko ustiategi guztietan eginen den lagin serologiko baten bidez zehaztuko da.

Lagina 12 hilabetetik gorako abereekin eginen da.

Laginaren tamaina abere gaixo bat harrapatzeko modukoa izanen da. Aurreikusitako prebalentzia %20koa izanen da eta konfiantza-maila %95ekoa (hau da, ustiategi bakoitzeko 14 abere). Ustiategiren batean betebehar horiek betetzen dituzten abere aski ez badaude, abere erroldan 12 hilabetetik gora agertzen diren abelburu guztiak sartuko dira laginean.

1.2. Txerto ez-markatuak erabili dituzten ustiategietan.

Osasun egoera zehaztea:

Osasun egoera elkarteko ustiategi guztietan eginen den lagin serologiko baten bidez zehaztuko da. Lagina abere hauekin eginen da:

-Txertatu ez diren 12 hilabetetik gorako abereak: laginaren tamaina abere gaixo bat harrapatzeko adinakoa izanen da. Aurreikusitako prebalentzia %20koa izanen da eta konfiantza-maila %95ekoa (hau da, ustiategi bakoitzeko 14 abere). Ustiategiren batean betebehar horiek betetzen dituzten abere aski ez badaude, txertatu gabe dauden abere erroldako abelburu guztiak sartuko dira.

-Ustiategian txertatu gabeko abere heldurik ez badago, laginean 6 hilabetetik 12 hilabetera bitarteko abere guztiak sartuko dira.

-Eskuratu ondoren, markatu gabeko txertoa jarri ez zaien abere guztiak.

-Abere-taldea osatzekoak izanik, markatu gabeko txertoa jarri ez zaien abere guztiak.

2. Teknika analitikoa.

ELISA gE eta gB bat erabiliko da.

3. Abere-talde motak.

Laginketaren emaitzak, bi kasuetan, hauek bereiziko ditu:

-Abere-talde negatiboak: txerto markatuarekin txertatutako abereetan, negatiboak 1. motako behien herpesbirusaren kontra (gE-). Txertatu gabeko abereetan, negatiboak VHB1 osoaren kontra.

-Abere-talde positiboak: 1. motako behien herpesbirusaren kontra serologia positiboa dutenak (gE+), infekzio bidezko birusa izan edo markatu gabeko txerto baten txertaketaren bidez.

4. Ustiategien kalifikazioa.

IBR-rako ustiategien kalifikazioa borondatezkoa izanen da. IBR-ren osasun kalifikazioa lortu nahi duten ukuiluek IBR-ren analitikak egin beharko dizkiete ustiategiko zentsuko abelburu guztiei. Kalifikazioa irizpide hauen arabera emanen da:

a) IBR-ren kalterik ez duen ustiategia: Batzordearen 588/2004 Erabakian ezarritakoa betetzen duena.

b) Ofizialki IBR-ren kalterik ez duen ustiategia: kalterik ez duten ustiategientzat ezarritakoa betetzeaz gainera, txertoa aplikatzen ez duena eta (gE+) kasuetan emaitza negatiboa erakusten duena.

c) IBR-rako ustiategi kalifikatua: azkeneko laginketa serologikoan gE analisietan emaitza negatiboa lortu duena, analisia azkeneko 12 hilabetean egin baldin bada.

d) IBR-rako ustiategi saneatua: azkeneko laginketa serologikoan gE analisietan emaitza positiboa lortu duena, analisia azkeneko 12 hilabetean egin baldin bada.

5. Txertatzeko jarraibideak.

Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko ustiategietan laborategiko diagnostikoa ez oztopatzeko, txerto markatuen bidez baizik ez da txertatzen ahal, abere txertatuak eta berez infektatu direnak bereizi ahal izateko. Beraz, debekatuta dago markatut gabeko txertorik erabiltzea.

6. Estatusaren segimendua.

Ustiategien mailaren arabera, berariazko programak eginen dira.

-Behien beherako biralaren (BVD) aurkako kontrol programa.

1. BVDren estatusaren definizioa abere-taldeetan.

Osasun defentsarako elkarteko albaitariak elkarteko ustiategi guztien osasun egoera zehaztuko du eta, emaitzen arabera, gaixotasunari aurre egiteko estrategia diseinatuko du. Osasun egoera zehazteko, elkarteko ustiategi guzti-guztietan laginketa serologikoa eginen da, honako hauek kontuan hartuz:

-Ustiategiko abereak, bi adin-talde aintzat hartuz: 6 hilabetetik 24 hilabete bitarteko abereak eta 24 hilabetetik gorako abereak. Laginaren tamaina abere gaixotu bat harrapatzeko adinakoa izanen da. Kalkulatutako prebalentzia %20koa da eta konfiantza-maila %95ekoa (14 abere, ustiategi bakoitzeko). Lehenengo adin-tarteko 7 abere txekeatuko dira, eta beste 7 bigarren tartekoak. Ustiategiren batean betebehar horiek betetzen dituzten abere aski ez badaude, 7 aberetara iristen ez den taldeko abelburu guztiak sartuko dira laginketan.

-Eskuratzen diren abere guztiak eta abere-taldea berritzeko erabiltzen direnak.

2. Teknika analitikoa.

Aldi berean ELISA hauek erabiliko dira: P80 antigenoaren ELISA (hemendik aurrera ELISA AgP80), P80 proteinaren aurkako antigorputzena (hemendik aurrera ELISA AcP80) eta partikula biralaren aurkako antigorputzena (hemendik aurrera antigorputzaren ELISA).

3. Abere-talde motak.

Laginaren emaitzak, bi kasuetan, hauek bereiziko ditu:

-Infekziorik gabeko abere-taldeak: ELISA AgP80, ELISA AcP80 eta antigorputzaren ELISA deitutakoetan serologia negatiboa dutenak.

-Abere-talde positiboak: ELISA AgP80, ELISA AcP80 eta/edo antigorputzaren ELISA deitutakoetan serologia positiboa dutenak.

-Abere-talde infektatuak: ELISA AgP80 eta ELISA AcP80 deitutakoetan serologia positiboa dutenak.

4. Ustiategien kalifikazioa.

BVDrako ustiategien kalifikazioa borondatezkoa izanen da. BVDren osasun kalifikazioa lortu nahi duten ukuiluek BVDren analitikak egin beharko dizkiete ustiategiko zentsuko abelburu guztiei. Kalifikazioa irizpide hauen arabera emanen da:

a) Ofizialki BVDren kalterik ez duen ustiategia: bi laginketa serologikotan emaitza negatiboa izan dutenak (ELISA AcP80, ELISA AgP80 eta antigorputzaren ELISA), baldin eta bi laginen artean 6 hilabetetik 12 hilabete bitarteko tartea utzi bada, txertorik jarri ez bada eta lehenbiziko proba egin ondoren ustiategian sartu diren abere guztiak BVDren infekziorik ez duten ustiategi batetik etorri badira edo, ustiategian sartu aurreko 30 eguneko epean, isolaturik egon badira eta epe horretan BVD delakoa harrapatzeko bi proba serologikotan (bien artean 21 eguneko epea utzita gutxienez) emaitza negatiboa erakutsi badute.

b) BVDren kalterik ez duen ustiategi txertatua: batetik bestera 6 hilabetetik 12 hilabete bitarteko epea utzita egindako bi lagin serologikotan ELISA Ac P80 eta ELISA Ag P80 deitutakoetan emaitza negatiboa eman duena eta antigorputzaren ELISA delakoan, berriz, emaitza positiboa, betiere azkeneko kasu horretan aplikatzen diren txertoen fabrikatzaileek gomendatutako txertaketa programa jarraitzen badu.

c) BVDrako ustiategi kalifikatua: azkeneko laginketa serologikoan ELISA Ac P80 eta ELISA Ag P80 deitutakoetan emaitza negatiboa lortu duena, laginketa azkeneko 12 hilabetean egin baldin bada.

d) BVDrako ustiategi saneatua: azkeneko laginketa serologikoan ELISA Ac P80 eta/edo ELISA Ag P80 deitutakoetan emaitza positiboa lortu duena, laginketa azkeneko 12 hilabetean egin baldin bada.

5. Ustiategietan segitu beharreko estrategien definizioa ustiategiaren estatusaren arabera.

Albaitari arduradunak prebentzio eta kontrol plan bat ezarriko du, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko ustiategi guztietan aplikatu beharrekoa.

-Infekziorik gabeko abere-taldeak.

Infekzio iraunkorra baztertu den ustiategietan aplikatu beharreko prebentzio plan bat ezartzea, infekzioa sar ez dadin. Plan horretan, beste neurri batzuen artean, BVDren analisian emaitza negatiboa lortu izanaren ziurtagiria duten bigantxak erostea aurreikusiko da.

-Abere-talde positiboak eta infektatuak.

BVDren analisian serologia positiboa harrapatuz gero ukuiluetan, ustiategietan gaixotasunari aurre egiteko plan bat ezartzea. Planean, beste neurri batzuen artean, kontrol serologikoa ustiategiko abere guztiei egiteko aukera baloratuko da. Kontrolaren emaitzak aintzat hartuko dira abere-taldearen ugalketa sistema finkatzeko, gaixotasunak ustiategian irauteko eta beste ustiategi batzuetara hedatzeko arriskua ahalik eta gehien murriztea helburu. Gainera, BVDren analitikan emaitza negatiboko ziurtagiria duten abereak baizik ez dira erosiko.

Kasu guztietan, borroka planean zaintza epidemiologikorako protokolo bat sartu beharko da, ustiategian modu iraunkorrean infektatuta dauden abereak egoteari lotutako sintomatologia klinikoak aztertu eta harrapatzeko (garapen harmonikorik eza, hazkunde prozesuko atzerapenak, mukosetan gaixotasunaren sintomatologia agertzea, etab.). ELISA AgP80 delakoaren sintoma klinikoak izanik, horren analisian emaitza positiboa (eta ELISA Ac P80 delakoan negatiboa) izan duten abereak isolatu beharko dira eta haien erabilera baimendu bakarra zuzenean hiltzea izanen da.

6. Estatusaren segimendua.

Ustiategien mailaren arabera, berariazko programak eginen dira.

-Neosporosia kontrolatzeko programa.

1. Neosporen estatusaren definizioa abere-taldeetan.

Osasun defentsarako elkarteko albaitariak elkarteko ustiategi guztien osasun egoera zehaztuko du eta, emaitzen arabera, gaixotasunari aurre egiteko estrategia diseinatuko du. Osasun egoera elkarteko ustiategi guztietan eta hamabi hilabetetik gorako abere guztietan eginen den laginketa serologiko baten bidez zehaztuko da.

Laginketaren tamaina abere gaixo bat harrapatzeko modukoa izanen da. Aurreikusitako prebalentzia %10ekoa izanen da eta konfiantza-maila %95ekoa (hau da, ustiategi bakoitzeko 30 abere). Ustiategiko zentsuan horrelako 30 abere baino gutxiago badaude, 36 hilabetetik gorako abere guztiak sartuko dira laginketan.

2. Teknika analitikoa.

ELISA teknika erabiliko da.

3. Abere-talde motak.

Laginketaren emaitzak, bi kasuetan, hauek bereiziko ditu:

-Abere-talde negatiboak: negatiboak.

-Abere-talde positiboak: serologia positiboa dutenak.

4. Albaitari arduradunak osasun programa prestatzea.

Albaitari arduradunak osasun defentsarako elkartean sartuta dauden ustiategi guztien jarduketa estrategiak finkatu beharko ditu, gaixotasun honen osasun egoerari egokitutako osasun programa baten bidez. Osasun programa horretan ezarri behar diren biosegurtasunaren lan-ildo zehatzak finkatuko dira, gaixotasuna abere-taldean heda ez dadin (biosegurtasunaren kontrola). Osasun programa hori Abereen Ekoizpen eta Osasun Atalera igorriko da, onetsia izan dadin.

Orientabide gisa, jarraian neosporen osasun programan sar litezkeen neurri batzuk proposatzen dira:

-Biosegurtasunerako oinarrizko neurri batzuk ezartzea, abereentzako jana eginkarien bidez kutsatzeko kasuak murrizteko.

-Sintomatologia klinikoa duten abereak hiltzea edo isolatzea.

-Sintomatologia klinikoa edo serologia positiboa duten abereak hiltzea edo ustiategian isolatzea.

-Abereak elikatzeko material guztia sistematikoki eta zorrozki garbitzea, batez ere umetarako erabiltzen dena.

-Ustiategian mugimendu eta zirkulazio bidea diseinatzea, biosegurtasun handieneko eremuetatik biosegurtasun txikieneko eremuetarako zirkulazioa bermatzeko. Eremu horiek zehaztea eta hartutako neurriak justifikatzea.

-Zaintza epidemiologikoaren protokolo bat ezartzea, sintomatologia klinikoak ohiz aztertu eta atzematzeko.

-Behien paratuberkulosia kontrolatu eta haren aurka borrokatzeko programa.

1. Paratuberkulosiaren estatusaren definizioa abere-taldeetan.

Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko albaitariak elkarteko ustiategi guztien osasun egoera zehaztuko du eta, emaitzen arabera, gaixotasunari aurre egiteko estrategia diseinatuko du. Osasun egoera elkarteko ustiategi guztietan eta 36 hilabetetik gorako abere guztietan eginen den lagin serologiko baten bidez zehaztuko da.

Laginketaren tamaina abere gaixo bat harrapatzeko modukoa izanen da. Aurreikusitako prebalentzia %10ekoa izanen da eta konfiantza-maila %95ekoa (hau da, ustiategi bakoitzeko 30 abere). Ustiategiko zentsuan horrelako 30 abere baino gutxiago badaude, 36 hilabetetik gorako abere guztiak sartuko dira laginketan.

2. Teknika analitikoa.

Paratuberkulosia atzemateko, ELISA bat erabiliko da.

3. Abere-talde motak.

Laginketen emaitzak, bi kasuetan, hauek bereiziko ditu:

-Abere-talde negatiboak: ELISA teknikan emaitza negatiboa eman duten abere-taldeak.

-Abere-talde positiboak: serologia positiboa eman duten abere-taldeak.

4. Ustiategien kalifikazioa.

Paratuberkulosirako ustiategien kalifikazioa borondatezkoa izanen da. Paratuberkulosiaren osasun kalifikazioa lortu nahi duten ukuiluek paratuberkulosiaren analitikak egin beharko dizkiete ustiategiko zentsuko abelburu guztiei.

a) Ofizialki paratuberkulosiaren kalterik ez duen ustiategia: batetik bestera 6 hilabetetik 12 hilabete bitarteko epea utzita egindako bi lagin serologikotan emaitza negatiboa izan duena, lehenengo proba egin ondoren ustiategian sartu diren abere guztiak paratuberkulosiaren abere-talde negatibo batetik heldu badira eta paratuberkulosiaren Elisa proba batean emaitza negatiboa izan badute.

b) Paratuberkulosiaren arrisku baxua duen ustiategia: batetik bestera 6 hilabetetik 12 hilabete bitarteko epea utzita egindako bi laginketa serologikotan emaitza negatiboa izan duena, lehenengo proba egin ondoren ustiategian sartu diren abere guztiak paratuberkulosiaren abere-talde negatibo batetik heldu badira edo sartu aurretiko 30 egunetan isolaturik egon badira eta epe horretan egindako paratuberkulosiaren Elisa proba batean emaitza negatiboa izan dutenak.

c) Ustiategi saneatua prebalentzia baxuko paratuberkulosiaren aurrean: azkeneko laginketa serologikoan emaitza positiboa izan duten abereak <%5 baldin badira eta analisi hori azkeneko 12 hilabeteetan egin baldin bada.

d) Ustiategi saneatua prebalentzia ertaineko paratuberkulosiaren aurrean: azkeneko laginketa serologikoan emaitza positiboa izan duten abereak %5etik %10era bitarte baldin badira eta analisi hori azkeneko 12 hilabeteetan egin baldin bada.

e) Ustiategi saneatua prebalentzia altuko paratuberkulosiaren aurrean: azkeneko laginketa serologikoan emaitza positiboa izan duten abereak >%10 baldin badira eta analisi hori azkeneko 12 hilabeteetan egin baldin bada.

5. Albaitari arduradunak osasun programa prestatzea.

Albaitari arduradunak osasun defentsarako elkartean sartuta dauden ustiategi guztien jarduketa estrategiak finkatu beharko ditu, gaixotasun honen osasun egoerari egokitutako osasun programa baten bidez. Osasun programak gaixotasuna abere-taldean heda ez dadin hartu beharreko biosegurtasunerako jarraibide zehatzak ezarriko ditu (animalia positiboak desagerraraztea, elikadura ona, estres egoerak ebitatzea, animalia negatiboekin ordeztea, esne-emate artifiziala, etab.). Osasun programa hori Abereen Ekoizpen eta Osasun Atalera igorriko da, onetsia izan dadin.

6. Nahitaezko ekintzak:

-Sintomatologia klinikoa edo serologia positiboa duten abereak hiltzea edo ustiategian isolatzea.

-Prebalentzia baxuko eta ertaineko ustiategietan azienda berriztatzea, abere seronegatiboen bidez.

-Prebalentzia baxuko ustiategietan, abere seropositiboak hiltzea.

7. Gomendatutako ekintzak:

Orientabide gisa, behien paratuberkulosiaren osasun programan sar litezkeen neurri batzuk proposatzen dira:

-Biosegurtasunerako oinarrizko neurri batzuk ezartzea, abereentzako jana eginkarien bidez kutsatzeko kasuak murrizteko.

-Azpiak eta simaurra maizago kentzea, batez ere esneko arkumeak dituzten ardientzako eremuetan.

-Abereak elikatzeko material guztia sistematikoki eta zorrozki garbitzea, batez ere umetarako erabiltzen dena.

-Ustiategian mugimendu eta zirkulazio bidea diseinatzea, biosegurtasun handieneko eremuetatik biosegurtasun txikieneko eremuetarako zirkulazioa bermatzeko. Eremu horiek zehaztea eta hartutako neurriak justifikatzea.

-Lanerako protokolo bat ezartzea, esnea ematen ari diren amen errapeak aldizka desinkektatzeko.

-Zaintza epidemiologikorako protokolo bat ezartzea, paratuberkulosiari lotutako sintomatologia klinikoak ohiz aztertu eta atzemateko (emaziazioa, beherakoak, etab.).

6. Estatusaren segimendua.

Osasun jarduketa hauek urtero errepikatuko dira osasun defentsarako elkartean sartutako ardien ustiategi guztietan.

Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkartearen osasun programa duten ustiategietan behi-aziendako abereak sartzea.

Kanpaina ofizialen xede diren gaixotasunak kontrolatzeko indarreko araudian ezarritakoa gorabehera, gaixotasun bakoitzerako ezarritako berariazko osasun programak betetzen dituzten abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteetako ustiategiek abereak mugitu eta beste toki batera eramateko arau batzuk bete beharko dituzte, azienda osasun aldetik babesteko eta abeltzaintzaren osasun defentsarako elkartearen beraren osasun estatusik altuenari eusteko.

Horretarako, behar diren probak egin ondoren, ezin izanen dira abere-taldean sartu IBR gE-ren, paratuberkulosiaren, neosporaren eta PIren (BVD) probetan kontrako emaitza izan duten abereak.

Abereak sartzea. Abereak modu hauetako batetik sartuko dira ustiategietan:

1. Jatorrizko ustiategian IBR gE-ren (-), paratuberkulosiaren, neosporaren eta PIren (BVD) probetan aldeko emaitza izan duen analisia egitea, albaitari ofizial batek edo Nafarroan aitortua dagoen abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarte bateko albaitari batek luzatutako ziurtagiri baten bidez egiaztatua, Abeltzaintza Zerbitzuak ezartzen duen ereduaren arabera. Probak 30 egunerako balioko du.

2. Destinoko ustiategian IBR gE-ren (-), paratuberkulosiaren, neosporaren eta PIren (BVD) probetan aldeko emaitza izan duen analisia egitea, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteko albaitaritza zerbitzuak egina, ustiategian sartu eta hamabost eguneko epean gehienez. Epe horretan, abereak abere-taldetik erabat bakarturik egon beharko du destinoko abeltegian, analisien emaitzak eduki arte.

PIren (BVD) eta/edo paratuberkulosiaren analisietan abereren batek emaitza positiboa izaten badu, destinoko titularra hiltegira eraman beharko du emaitza jaso eta hilabeteko epean aberea hil dezaten. Bestela, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkartetik kanporatuko dute.

Untxien ustiategietarako programa berariazkoak

Untxientzako osasun programan, gutxienez, honako jarduketa hauek jasoko dira:

-Mixomatosia kontrolatzeko eta haren aurka borrokatzeko programa.

1. Albaitari arduradunak osasun programa prestatzea.

Osasun defentsarako elkarteko albaitari arduradunak gaixotasuna kontrolatu eta desagerrarazteko osasun programa bat prestatu eta Abereen Ekoizpen eta Osasun Atalera igorriko du. Programan gaixotasun hori abere-taldean zabal ez dadin ezarri beharreko biosegurtasuneko jarraibide zehatzak finkatuko dira.

Orientabide gisa, jarraian osasun programan sar litezkeen neurri batzuk proposatzen dira:

-Biosegurtasunerako oinarrizko neurriak ezartzea.

-Sintomatologia klinikoa duten abereak hiltzea edo ustiategian isolatzea.

-Zaintza epidemiologikorako protokolo bat ezartzea, mixomatosiari lotutako sintomatologia klinikoak ohiz aztertu eta atzemateko.

-Txertaketarako egutegi zorrotz bat aplikatzea (epeak, jarraibideak eta abereen adina). Txertoaren berri Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Abere Osasuneko Atalari emanen zaio.

2. Ustiategien kalifikazioa.

Ustiategiak ekainaren 25ko 1547/2004 Errege Dekretuaren eranskinean ezarritakoaren arabera sailkatuko dira, horren bidez untxien ustiategiak antolatzeko arauak ezarri baitziren.

Pneumonia hemorragiko birikoa kontrolatu eta haren aurka borrokatzeko programa.

1. Albaitari arduradunak osasun programa prestatzea.

Osasun defentsarako elkarteko albaitari arduradunak gaixotasuna kontrolatu eta desagerrarazteko osasun programa bat prestatu eta Abereen Ekoizpen eta Osasun Atalera igorriko du. Programan gaixotasun hori abere-taldean zabal ez dadin ezarri beharreko biosegurtasuneko jarraibide zehatzak finkatuko dira.

Orientabide gisa, jarraian osasun programan sar litezkeen neurri batzuk proposatzen dira:

-Biosegurtasunerako oinarrizko neurriak ezartzea.

-Sintomatologia klinikoa duten abereak hiltzea edo ustiategian isolatzea.

-Zaintza epidemiologikorako protokolo bat ezartzea, gaixotasun hemorragiko birikoari lotutako sintomatologia klinikoak ohiz aztertu eta atzemateko.

-Txertaketarako egutegi zorrotz bat aplikatzea (epeak, jarraibideak eta abereen adina). Txertoaren berri Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Abere Osasuneko Atalari emanen zaio.

2. Ustiategien kalifikazioa.

Ustiategiak ekainaren 25ko 1547/2004 Errege Dekretuaren eranskinean ezarritakoaren arabera sailkatuko dira, horren bidez untxien ustiategiak antolatzeko arauak ezarri baitziren.

-Enteropatia mukoidea kontrolatu eta haren aurka borrokatzeko programa.

1. Albaitari arduradunak osasun programa prestatzea.

Osasun defentsarako elkarteko albaitari arduradunak gaixotasuna kontrolatu eta desagerrarazteko osasun programa bat prestatu eta Abereen Ekoizpen eta Osasun Atalera igorriko du. Programan gaixotasun hori abere-taldean zabal ez dadin ezarri beharreko biosegurtasuneko jarraibide zehatzak finkatuko dira.

Orientabide gisa, jarraian osasun programan sar litezkeen neurri batzuk proposatzen dira:

-Biosegurtasunerako oinarrizko neurriak ezartzea.

-Sintomatologia klinikoa duten abereak hiltzea edo ustiategian isolatzea.

-Zaintza epidemiologikorako protokolo bat ezartzea, enteropatia mukoideari lotutako sintomatologia klinikoak ohiz aztertu eta atzemateko.

Iragarkiaren kodea: F1012563