93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

JUS/1990/2010 Agindua, uztailaren 14koa, Justizia Administrazioko Izapide Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sistema ireki orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda argitara ematen duena

Izapide Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sistema ireki orokorraren bidez sartzeko hautapen probetako oposizio eta lehiaketa faseak amaiturik (azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduaren bidez deituak, azaroaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuak), epaimahaiak gainditu dituztenen zerrenda igorri du.

Hortaz, uztailaren 28ko JUS/2544/2006 Aginduaren hamalaugarren oinarrian (abuztuaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduaren 6.5 oinarrian xedatutakoarekin bat (azaroaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), ministerio honek hauxe erabaki du:

Lehenbizikoa.-Hautapen probak gainditu dituzten izangaien zerrenda argitaratzea agindu honen II. eranskinean.

Bigarrena.-Hogei egun naturaleko epean, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, II. eranskinean ageri diren izangaiek ondoko agiriak aurkeztu behar dituzte ministerio honen Erregistro Orokorrean (Jacinto Benavente plaza 3, Madril, 28071 posta kodea):

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia.

b) Batxilergoko tituluaren edo baliokidearen fotokopia, deialdiaren aginduaren 3. oinarrian xedatutakoarekin bat.

Titulua atzerrian eskuratua bada, homologatu egin dela frogatzeko agiria behar da.

c) Zinpeko aitorpena, non izangaiak adieraziko baitu ez duela bateraezintasun arrazoirik, ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaiturik diziplina bidean edo bide judizialean, eta administrazio publikoetako ezein kidegotatik diziplina prozedura baten bidez inoiz bereizi gabea dela, non eta birgaitzea lortu ez duen (I. eranskina).

d) Izapide Prozesal eta Administratiboko Kidegoari dagozkion eginkizunetan aritzea galarazten dioen eritasunik edo akats fisikorik ez duela frogatzen duen ziurtagiri medikoa, interesatuari dagokion Gizarte Segurantzako Medikuntza Orokorreko sendagileak luzatua.

100eko 33eko ezgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek Osasun eta Gizarte Politikaren Ministerioko organo eskudunek edo kasuan kasuko autonomia erkidegokoek emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, ezgaitasun hori dutela eta Izapide Prozesal eta Administratiboko Kidegoan bete beharreko eginkizunekin bateragarria dela egiaztatzeko. Ez da beharrezkoa izanen parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu dutenen kasuan.

Funtzionario publikoak diren izangaiek ez dute aurkeztu beharko aurreko izendapenerako frogatu zituzten baldintza eta betekizunen frogagiririk. Haien gaineko ministerio edo erakundeak egindako ziurtagiria bakarrik aurkeztu beharko dute, funtzionarioak direla eta Auzitegiko Medikuen Kidego Nazionaleko funtzionario izendatzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu dadin.

e) Zigor-aurrekariei buruzko ziurtagiria ofizioz aurkeztuko du Justiziako Estatu Idazkaritzak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 35. f) artikuluan ezarritakoarekin bat.

Dokumentuak aurkeztu ezina ongi frogatzen bada, zilegi da beste edozein bide erabiltzea, zuzenbidean onartzeko modukoa bada, deialdian eskatutako baldintzak betetzen direla frogatzeko.

Ezarritako epearen barrenean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, norbaitek agiriak aurkezten ez baditu edo, horiek aztertuta, eskakizunen bat bete gabe duela ikusten bada, izangai hori ezin izanen da praktiketako funtzionario izendatu, eta haren jarduketak deuseztatuak geldituko dira, hasierako eskabideko faltsukeria dela eta legokiokeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Hirugarrena.-Aurreko dokumentazioarekin batera izangaiek idazki bat aurkeztuko dute, honakoak zehaztuta: Izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia, zein kidegotan sartuko diren, lurralde-eremua, lortutako hurrenkera zenbakia eta harremanetarako telefono zenbakia, bakoitzaren agirien azterketa errazteko.

Laugarrena.-Agindu honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea departamentu honetan, hilabeteko epean, edo Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegi Zentraletan, bi hilabeteko epean. Epea, bi kasuetan, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita kontatuko da.

Madrilen, 2010eko uztailaren 14an. Justizia ministroa. Eskuordez (abenduaren 2ko JUS/3770/2008 Agindua), Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendari nagusia, Caridad Hernández García.

I. ERANSKINA

..................................... jaunak/andreak (helbidea: .............................; adina: ............., nortasun agiri nazionalaren zenbakia ................................), Izapide Prozesal edo Administratiboaren Kidegoko funtzionario izendatua izatearen ondorioetarako, zin egin edo hitz ematen du ez dela ezein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ez dagoela ezgaitua eginkizun publikoetan aritzeko, eta xedapen organikoetan ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasunik ez duela.

.................................n, 2010eko .........................(e)an.

Adierazpenaren egilea,

II. ERANSKINA

Nafarroa

NANa

DEITURAK, IZENA

1. ARIKETA

2. ARIKETA

OPOSIZIOA

LEHIAKETA

AZKEN NOTA

HIZKUNTZA AUTONOM.

FORU

ZUZENBIDEA

1

18197399

DELGADO LOPEZ, DIEGO

88,75

67,64

156,39

26,06

182,45

2

15849908

GOÑI CLEMENTE, MARTA ISABEL

78,00

70,03

148,03

29,75

177,78

3

44635660

GIL YOLDI, ANDREA

81,75

74,50

156,25

20,15

176,40

4

29150804

NUIN ERASO, MIGUEL ANGEL

84,25

67,11

151,36

24,55

175,91

5

29142667

MEDRANO PEREZ, MARIA INMACULADA

70,75

72,21

142,96

31,55

174,51

6,00

6

10191395

MARTINEZ PERAL, MIGUEL ANGEL

77,50

66,91

144,41

28,10

172,51

7

15808652

DOMEZAIN ASCUNCE, ROSA CARMEN

61,00

70,52

131,52

37,19

168,71

8

29143564

SUAREZ SANABRIA, MARIA DEL MAR

73,25

62,82

136,07

31,64

167,71

9

15924045

MUGA GARAY, MARIA

68,25

66,65

134,90

30,50

165,40

E1012687

Iragarkiaren kodea: E1012687