93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko burutzaren eskuordetzea

2010eko uztailaren 13an, Iruñerriko Mankomunitateko buruak 311/2010 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

"Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 19. artikuluan xedatutakoaren arabera, buruordeari dagokio Mankomunitateko burua ordezkatzea haren zeregin guztietan, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean haren eginkizunetan aritzeko. Eta horretarako, aldez aurreko eskuordetze berariazkoa egin behar da. (Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua).

Delako ordezkapena Mankomunitatearen Erregelamendu Organiko eta Funtzionamenduarenaren 30 eta 31. artikuluetan biltzen diren baldintzak betez gertatu behar da, baita, bi artikulu horiei kontra egiten ez bazaie, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluko 1 eta 2. ataletan ezarritakoa ere.

Mankomunitateko burua ez denez egonen 2010eko uztailaren 19tik 2010eko uztailaren 30era arte, bi egun horiek barne.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Aipatu erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoaren arabera, Mankomunitateko buruari dagozkion eskumen guztiak Mankomunitateko buruordea den Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasiaren esku uztea.

2. Eskuordetze honek indarra izanen du 2010eko uztailaren 19tik 2010eko uztailaren 30era biarte, bi egun horiek barne.

3. Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Iruñean, 2010eko uztailaren 13an.-Mankomunitateko burua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L1012228