2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA
Aldaketa ordenantzetan. Hasierako onespena. Larratzea barrutika egiteko proposamena eta laborantzako formulak
Nafarroako Errege Bardeako Komunitateko Batzar Orokorrak, 2010eko ekainaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantzetan. Larratzea barrutika egiteko proposamena eta laborantzako formulak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Interesdunek espedientea ikusi ahalko dute Bardeako Komunitateko egoitzan, astelehenetik ostiralera bitarte, 10:00etatik 13:00etara eta/edo web-orri honetan:www.bardenasreales.es.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tuteran, 2010eko ekainaren 30ean.-Komunitateko burua, José Antonio Gayarre Bermejo.
Iragarkiaren kodea: L1011532