93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Jabari publikoko lur baten mugaketa. Onespena

Ultzamako Udalak, 2010eko uztailaren 1ean egindako osoko bilkura berezian, Larraintzarko jabari publikoko lur baten (katastroko 13. poligonoko 71, 269, 239, 73 eta 74. lurzatiak ukitzen ditu) mugaketaren espedientea hastea erabaki zuen. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 114. artikuluan eta bat heldu direnetan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 47. artikuluan eta bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz; horrenbestez:

1. Gorago aipatutako mugaketaren espedientea hastea, jabari publikoko lur bati buruzkoa baita, hain zuzen ere Larraintzarko (Ultzama) katastroko 13. poligonoko 71, 269, 239, 73 eta 74. lurzatiak ukitzen dituena.

2. 2010eko azaroaren 5ean, osteguna, eguerdiko 12:00etan, eginen da mugaketa eta behar diren neurketak. Mugaketaren txostena prestatu duen teknikariak hartuko du parte bertan. Mugaketa eginen da mugatu behar den eremu publikoan bertan.

3. Mugaketa eginen den eremu publikoaren ondoko jabeei espedientea jakinarazi eta igortzea, baita aipatu txostenaren kopia ematea ere; ohartarazten zaie egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta dokumentuak aurkezten ahal dituztela Udalean haien eskubideak frogatu eta defendatzeko, mugaketa hasteko eguna baino hogei egun lehenago arte. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.

4. Aditzera ematea honako erabaki hau eta egin beharreko mugaketaren eguna eta tokia Udalaren iragarki oholean, Larraintzarko Kontzejukoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean nahiz Udalaren Informazio Aldizkarian.

5. Erabaki honen berri ematea Jabetza Erregistroan, idatz-oharra egin dezan aipatu lurzatietako finken jabari inskripzioen bazterrean, mugatu beharreko eremu publikoaren ondoan daudenez gero.

Larraintzarren, 2010eko uztailaren 1ean.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L1011687