2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Udal Planeko aldaketa xehakatua
Udal honek, 2010eko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
"Hasiera batean onestea Tebasko Udal Planeko aldaketa xehakatua, 426-1. lurzatiari dagokiona. Juan Jiménez López da sustatzailea eta xedea du haren etxebizitza ostalaritzarako (Erromesen aterpea) egokitzea."
Aditzera ematen da, hilabeteko epean bizilagunek eta gainerako interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.
Tebasen, 2010eko ekainaren 28an.-Alkatea, María Angeles Inchusta.
Iragarkiaren kodea: L1011618