93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Usungo transformadoreko bidearen kalifikazio juridikoa aldatzea

Erromantzatuko Udalak, 2010eko ekainaren 30ean egin bilkura arruntean, Usungo transformadoreko bidearen kalifikazio juridikoaren aldaketa onetsi zuen, ondareko lurzoruaren kalifikazio juridikoa emanez.

Aditzera ematen da herritarrek eta interesdunek hilabeteko epea izan dezaten espedientea aztertzeko, udal bulegoetan egonen baita haien eskura, eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkezteko.

Erromantzatuan, 2010eko uztailaren 1ean.-Alkatea, Elena Rodríguez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1011692