2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Alkatetza beste baten esku uztea
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.-Alkatea udalerritik kanpora izanen baita 2010eko uztailaren 5etik 12ra bitarte, biak barne, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, Udalbatzako Francisco Javier Carcavilla Martínez lehen alkateordearen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.
Ribaforadan, 2010eko uztailaren 2an.-Alkate udalburua, Maria Nuria Ruiz Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1011682