93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Sarrigurengo bide zaharreko kale, bide,
berdegune eta eremu libreak okupatzea

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2010eko ekainaren 30ean, honako erabaki hau hartu zuen:

«Ikusirik Sarrigurengo bide zaharreko kale, bide, berdegune eta eremu libreen erregistroko inskripzioa erregularizatzeari dagokionez egindako jarduketak, eta behin balizko ukitutakoei -hau da, Sociedad Agrupación Parque para Viviendas Subvencionadas eta Sociedad Parque de Calefacción sozietate ohietako kide ziren bizilagunei-, sozietate horiei beraiei eta Nafarroako Gobernuari igorritako jakinarazpenen bidez emandako hogeita hamar eguneko epea iraganda, ondokoa erabaki da:

1.-2010eko ekainaren 3an 34.328 erregistro-zenbakiarekin Nafarroako Gobernuko Ondarearen Zerbitzuko buruak aurkeztutako alegazioa baiestea. Horrek okupazio-eremutik bazter uzten du JOB 16- marzo- 10 (14\UV) erabakiari atxikitako planoetan Nafarroako Gobernuak okupatutakotzat agertzen zen aldea.

2.-Sarrigurengo bide zaharreko kale, bide, berdegune eta eremu libreen okupazioa erabakitzea, jada aldaturik eta erabaki honi erantsirik dauden planoetan jasotako mugaketarekin bat, eta okupatu beharreko finken erabilera izanen dela haiei dagokien bera, Iruñeko Udal Plan Homologatuan jasota dagoen eran. Horrek ondoko pertsonak, eskubideak eta finkak ukitzen ditu:

ERREGISTROKO FINKA UKITUAK

FINKA ZK.

ERREGISTROA

AZALERA

TITULARRA

10.931 (gainerako zatia)

Iruñeko 1.a

4.077,96 m2

Sociedad Agrupación Parque para Viviendas Subvencionadas

6.559

(gainerako zatia)

Agoitz

GUZTIRA

4.077,96 m2

3.-Erabaki hau jakinaraztea Sociedad Agrupación Parque para Viviendas Subvencionadas nahiz Sociedad Parque de Calefacción sozietateei, auzo-komunitateei -eraikin bakoitzeko etxebizitzetako baten jabearen bidez- eta Nafarroako Gobernuari.»

Ebazpen honen kontra, ondoko errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok burutu eta horri zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Hau guztia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura erkidearen Legearen (30/1992 Legea, azaroaren 26koa) 59.5 artikuluan eta 59.6 artikuluaren a) atalean eta aplikatzen ahal diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesdun ezezagunei eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienei jakinarazte aldera, eta, bereziki, Sociedad Agrupación Parque para Viviendas Subvencionadas eta Sociedad Parque de Calefacción sozietateei.

Iruñean, 2010eko uztailaren 1ean.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1012241