2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena
Oteitzako Udalak, 2010eko ekainaren 28an hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen kreditu bereziaren espedientea, 2010eko gastuen aurrekontutik, 103.802,03 euro egiten baitu, Udalaren Kiroldegian geotermia jartzeko obretako gastuen 452.62101 kontu-sailean.Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa izanen da finantzabide.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Oteitzan, 2010eko ekainaren 30ean.-Alkatea, José Angel Bermejo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1011553