2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Udal Plan Orokorreko aldaketak jendaurrean
Milagroko Udalak, 2010eko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Jendaurrean jartzea, alegazioetarako hilabeteko epea irekiz, hasiera batez onetsi diren Udal Plan Orokorreko aldaketak, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren eskariz proposatu baititu talde prestatzaileak. Hori guztia plana behin betiko onetsi aitzin.
Argitara ematen da, bizilagunek edo bidezko interesa dutenek espedientea aztertu ahal izan dezaten, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita hilabeteko epean.
Milagron, 2010eko uztailaren 1ean.-Alkatea, Esteban Garijo Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1011590