2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
Egiturazko antolamenduko determinazioen aldaketa.
Hasierako onespena
Luzaideko Udalak, 2010eko uztailaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Luzaideko Arau Subsidiarioetako egiturazko determinazioak 1. poligonoko 494-A azpilurzatian aldatzeko proposamena, Bostargi, S.L. enpresak sustaturik, betiere hura justifikatzen eta deskribatzen duen txosten teknikoari jarraituz, Arquitectos Asociados-eko (ASOARQ) Alberto Valls Blasco eta Santiago Iribarren Santesteban arkitektoek prestatua eta EHAEOk 2010eko ekainaren 15ean ikus-onetsia baita.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.2, 70 eta 71. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Luzaiden, 2010eko uztailaren 20an.-Alkatea, Fernando Alzón Aldave.
Iragarkiaren kodea: L1012717