93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Soberako lurzatiaren kalifikazio juridikoa. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2010eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batez onestea 12. poligonoko 669. lurzatiaren kalifikazio juridikoari buruzko espedientea, soberako lurzati gisa sailkatzen baitu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 103.1 artikuluan eta indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lekunberrin, 2010eko uztailaren 2an.-Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1011798