93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa puntuala Udal Planean 3. poligonoan.

Udal honek, 2010eko uztailaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leitzako Udal Planean egiturazko aldaketa puntuala egitea, 3. poligonoko 612, 719, 718 eta 238. lurzatiei dagokiena, Leitzako Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2010eko uztailaren 14an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1012221