93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

HAPOko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2010eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zerbitzuen eta Instalazio Berezien Eremuaren HAPOko aldaketa xehakatua, Itaroako mugapean, betiere espedientean jasotako testuari jarraituz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Uharten, 2010eko uztailaren 5ean.-Alkatea, Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1011725