93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Etxalarko Udalak, 2010eko uztailaren 2an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Etxalarko 4. poligonoko 82. lurzatiaren xehetasun azterlana, Maite Elgorriaga Errandoneak sustatua eta Gabriel Laborra Erdozain eta Patxi Valer Goñi arkitektoek prestatua.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoak bere ondorioak izan ditzan.

Etxalarren, 2010eko uztailaren 15ean.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L1012242