93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

Hirigintzako lizentziak ematea etenik

Etxarriko Udalak, 2010eko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

1. Hirigintzako lizentziak ematea etetea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2. Erabaki honen edukiak urtebetez izanen du indarra, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

3. Lizentzien etena udal mugape osora zabalduko da, indarreko araudian ezarritako baldintzetan.

Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, egintzaren organo egilerari zuzendua, hilabeteko epean.

Etxarrin, 2010eko uztailaren 5ean.-Alkatea, Patxi Xabier Ilzarbe Legaria.

Iragarkiaren kodea: L1011739