93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa 2009tik 2010era luzatutako udal aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2010eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 21ean, eta 2010eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24an argitara eman ziren iragarkiak, Udal honetako 2009tik luzatutako 2010eko udal aurrekontuko kontu-sailetako aldaketei buruzkoak.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Hona hemen laburpena:

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 42.158,17 euro gehiago.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 8.111,07 euro gehiago.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 9.250,00 euro gehiago.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 2023.929,94 euro gehiago.

7. kapitulua.-Kapital-transferentziak: 26.180,00 euro gehiago.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 859.781,56 euro gehiago.

Gastuak, guztira: 2.969.410,74 euro gehiago.

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 42.019,24 euro gehiago.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak: 17.500,00 euro gehiago.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 2.909.891,50 euro gehiago.

Diru-sarrerak, guztira: 2.969.410,74 euro gehiago.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, 2010eko ekainaren 23an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1011587