93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, ekainaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Igoako UA2 unitatea birzatitzeko proiektua, Leoncio Huarte Alsuak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Basaburuan, 2010eko uztailaren 2an.-Alkatea, Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1011776