93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAIBAR

Usategiak enkantean

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da 0tik 17ra eta 26tik 43ra bitarteko usategiak errentan emateko, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2010eko denboraldian, NA-10443 matrikulako ehiza barrutian, Baraibarko Kontzejuaren mugapean.

Heldu den irailaren 11n, eguerdiko hamabietan eginen da enkantea, Baraibarko Kontzejuaren aretoan.

Enkante honetan esleitzen ez diren usategiekin beste enkante bat eginen da irailaren 18an, toki eta ordu beretan, %10 merkeago. Bigarren horretan esleitzen ez diren usategiekin, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik.

Hasierako prezioak, gora jotzeko hainbestekoak, etab., Baraibarko Kontzejuaren Alkatetzan den baldintza agirian daude ikusgai, aztertu nahi dituenaren eskura.

Baraibarren, 2010eko uztailaren 2an.-Kontzejuko burua, José Manuel Iriarte Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L1011655