93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Artaxoako Jarduera Ekonomikoen Eremuko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2010eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Artaxoako Jarduera Ekonomikoen Eremuko aldaketa puntual xehakatuari buruzko espedientea, Ricardo Usar Ganuza arkitekto teknikoak prestatu duen dokumentuari jarraituz. Sustatzaileak dira Hermanos Ochoa Echeverría, S.L., Talleres Armendáriz, S.L., Gasóleos Artajona, S.L. eta Navarra de Suelo Industrial, S.A.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2010eko uztailaren 2an.-Jarduneko alkatea, Estrella Iriarte Arregui.

Iragarkiaren kodea: L1011660