2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Artaxoako Jarduera Ekonomikoen Eremuari buruzko
xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Artaxoako Udalak, 2010eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Artaxoako Jarduera Ekonomikoen Eremuari buruzko xehetasun azterlana, Ricardo Usar Ganuza arkitekto teknikoak prestatu duen dokumentuari jarraituz. Sustatzaileak dira Hermanos Ochoa Echeverria, S.L., Talleres Armendáriz, S.L., Gasóleos Artajona, S.L. eta Navarra de Suelo Industrial.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Artaxoan, 2010eko uztailaren 1ean.-Jarduneko alkatea, Estrella Iriarte Arregui.
Iragarkiaren kodea: L1011641