93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun azterlana Mugartea sektoreko EP-1, EP2, EL-1, EI-2
eta V7 lurzatietan. Hasierako onespena

Aranguren ibarreko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko uztailaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mutiloako Mugartea sektoreko EP-1, EP-2, EL-1, EL-2 eta V7 lurzatien xehetasun azterlana, Aranguren ibarreko Udalak sustatua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluan xedatutakoa betez, interesdun orok espedientea aztertu eta alegazioak egin ditzan hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Mutiloan, 2010eko uztailaren 2an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1011706