2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Hirigintza hitzarmena Promociones Zarretarekin. Onespena
Arakilgo Udalak, 2010eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean jartzea hirigintza hitzarmena, Promociones Zarretarekin sinatuko dena. Horren xedea da Arakilgo Arau Subsidiarioak Satrustegin aldatzea, hori guztia babes ofizialeko 14 etxebizitza egin ahal izateko.
35/2002 Foru Legearen 24. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, delako espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Arakilen, 2010eko ekainaren 28an.-Alkatea, Javier Lazcoz Olaechea.
Iragarkiaren kodea: L1011544